Tiamat mesopotamiar mitologiako jainkosa-munstro primitibo bat zen,Enuma Elish olerkian nabarmentzen dena.[1][2]
Tiamat printzipio femeninoa izango litzateke, itsasoa, jatorrizko kaosaren potentzialtasunen irudikapena. Emakumezko munstroa, gaiztoa babiloniar elezaharretan,ur gazia,Apsurekin elkartuz (printzipio maskulinoa, ur geza) jainkoak sortu zituztenak, baita animaliak ere,Lahmu etaLahamugandik hasiz (mangladiak), baina sortu eta gutxira hauek enbarazu egiten hasi zitzaizkien euren zaratarekin, magiaren jainkoak, Eak,Apsu menperatzea lortu zuen, lozorro luze batean utziz (horregatik dago ur geza geldi) baina ezin izan zuen ezer egin, Tiamaten aurka, honek, bere senarraren heriotzagatik subizitua, Kingu buru zuten deabru legio bat sortu zuelarik, bere maitalea eta semea zena.
Jainkoek euren botere guztiakEnkiren seme zenMarduki ematea erabaki zuten. HonekKingu garaitu zuen, beldurrez izoztuta geratu zena Marduk iristen ikusi zuenean, eta ondoren Tiamat, haize bolada batekin ahoa zabalik uztea eragin ziona eta gezi bat jaurti zuen jainkosaren urdailerantz. Honen ondoren, Kinguren odoletik gizakiak sortu ziren, eta Tiamaten gorputzetik, Mardukek amildegiko putzuetan kateatu eta erdibitu zuena, bere goialdeko erditik zerua eta behealdekotik lurra sortu ziren. Bere malkoakTigris etaEufrates ibaien iturriak bihurtu ziren.