Tiwanaku (gaztelaniazTiahuanacu edoTiahuanaco)Hego Amerikako zibilizazioa izan zen,K. a. 200 - K. o.1200 bitarteanBoliviakoTitikaka aintziraren inguruan garatu zena. Tiahuanaco hirian dauden hileta-monumentuen hondakinen azterketan oinarritzen dira zibilizazio horri buruzko ikerketak. Titikaka aintziratik 21 kilometrotara daude monumentu aipagarrienak:Acapana piramide mailaduna,Calassaya multzoa etaEguzkiaren Atea. Tiwanaku kultura inken inperioa Hego Peru, Bolivia, Ipar Argentina eta Ipar Txileko lurretara zabaldu aurretik garatu zen, eta badirudi egungoaimara herriaren aurrekoen kultura izan zela.
Hondakinek erakusten dutenez, bizitoki baino gehiago ospakizun gune gisa erabili zen arren, 5.000 eta 20.000 biztanle artean izan zituen, garaiaren arabera. Tiwanaku inguruan osatu zen kulturak K.a. 300-K.o. 1000 urteen artean izan zuen oparoaldia, eta hiru aldi bereizten dira haren historian:
Antzinako aroari dagozkion aztarnak buztinezkobotoiak, harrizkomailuak,obsidiana etasilizezko gauzakiak,kobre zatiak, etab. dira. Ospakizunetarakozeramika lan nagusiak oinarri lauko ontziak, pareta zuzen samar eta ertz biribildukoak dira. Apaingarri beltzak, gorriak edo laranja kolorekoak dituzte zizelatuak. Zeramika arruntari dagokionez, berriz,puco izeneko ontziak azpimarratu behar dira, hondoa biribildu eta oinarria laukoa dutenak.
Aldi klasikoanNazca kulturaren eragina sumatzen da zenbait adituren ustez, baina Tiwanaku aztarnategiaren inguruan bakarrik aurkitu dira garai hartako arrastoak.
Izan ere, gainerako lurraldeetan Huari-Tiwanaku estiloko hondakinak aurkitu dira gehiago. Gune harresidunak aurkitu dira,harlangaitzez eginak oro har ; aipagarriak dituzte orobatartilezko etakotoizkooihalak, Kolon aurreko kulturetakotapiz bikainentzat hartuak.
Tenplu erdi-lurperatua eta, atzean, Kalasasaya tenplua
Tiwanaku hiriari berari dagokionez, egitura handi batzuk, egitura txikiagoak eta monumentu bakartu batzuk aurkitu dira aztarnategi arkeologikoan.
Ospakizun gunea harrizko eraikin eta eskultura bikainez osatua zen. Egitura aipagarrienetako batAcapana da, garai batean ustezpiramide mailakatu izan zen egitura bat, aldeko 210 m eta 15 m-ko garaiera zuena, baina gaur egun ia desegina.Acapanatik iparraldera tenplu erdi lurperatu baten hondakinak daude ; hormak harri monolitikoez osatuak ditu eta eskultura gisa landutako buru irtenak daude hormetan txertaturik,Chavin estiloan ohi zen modura.
Ponce monolitoa
Handik hurbilKalasasaya gune handia dago, Tiwanakuko egitura nagusia ;laukizuzen handi bat da, garai bateanharresiz inguratua bide zena, baina gaur egun bi bloke bakarrik gelditzen dira ; adituen ustez eraikin modernoagoak egiteko erabili ziren gainerako harriak. Azpimarratzekoa da sarbidea, sei maila zabalez osatua. Mailadi horretatikpatio batera sartzen zen, eta han dago Tiwanakuko eskultura ospetsuenetako bat, "Ponce monolitoa" hain zuzen ere, K.o.VII. mende inguruan eraikia. Irudi antropomorfoak islatzen dituzten eskultura monolitikoen eredu da, eta Tiwanakuko ezaugarriak ageri ditu bete-betean : zutabe monolitiko bat da, buru karratua du, eskuak bular gainean ditu, zutik dago, begi lauki-zuzenak ditu eta eskultura gisa landua baino gehiago dirudierliebe moduko obra.Kalasasaya multzoaren ipar-ekialdean "Eguzkiaren atea" dago. Gaur egun arte iraun duten hondakinen arabera, eskulturaren alorrean da aipagarria, apaindura bikainengatik, baina garai batean monolitoez osaturiko arkitektura sistema bitxi baten osagai bide zen.Erlaitza da osagai garrantzitsuena ; erlaitzaren erdian giza irudi bat agertzen da zizelatua, beste 48 irudi aberatsez inguratua.
Puma-punculaba etahareharrizko bloke ilarez osaturiko plataforma moduko bat da, 5 m garai eta 150 m luzeko hormak dituena ; ekialdean harrian zizelaturiko eserleku moduko egitura batzuk ditu, eta, ezaugarri horrek erakusten duenez, garai batean piramidea izan bide zen.