Thomas Riley Marshall (North Manchester,Indiana,1854komartxoaren 14a -Washington,1925ekoekainaren 1a) estatubatuar politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 28. presidenteordea izan zen 1913tik 1921era.
Abokatu gisa aritu zen, etaEstatu Batuetako Alderdi Demokratako kide izan zen. Indiako gobernadore izateko hautatu zuten 1908-1913 aldian. Estatuan agenda erreformista ezartzen saiatu zen, baina estatuko auzitegi gorenak politika horiek blokeatu zituen.
Woodrow Wilsonek presidenteorde izateko aukeratu zuen 1912 eta 1916ko presidentetzarako hauteskundeetan. Lehen agintaldian ezberdintasun ideologikoak izan zituzten eta Wilsonek Marshallen eragina mugatu zuen administrazioan. 1915ean hilketa saiakera bat jasan zuen Estatu BatuakLehen Mundu Gerran sartzearen aldeko jarreragatik. Ez zuen botere presidentziala bere gain hartu nahi izan Wilsonek 1919an jasan zuen iktus ezgaitzailearen ondoren.