Franklin Delano Roosevelten lehengusua zen. Ipar AmerikanXVII. mendean egokitu zen familia holandar batean sortua,Harvard Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Itsas armadako idazkaria izan zen MacKinley lehendakari errepublikarrarekin (1897) etaEspainiaren aurkako gerra prestatu zuenKuban (1898). New York-en gobernadore hautatu zuten (1898-1900), eta McKinley-ren lehendakariordea izan zen1900etik aurrera. Hura hil zutenean egin zuten lehendakari, eta1904ko hauteskundeetan lehendakari aukeratu zuten.
Kapitalisten ekimena eta langileen interesak bateratzen saiatu zen, eta debekatu zion gudarosteari gizarte-gatazketan parte-hartzea. Naturaren baliabideak erabiltzeko arau bereziak bideratu zituen, eta kontrolpean ezarri zituen janari- eta farmazia-industriak. Kanpo-arazoetan autoritarismo eta bortxazko neurriak hartu zituen.Panamaren etaKolonbiaren arteko bereizketa bultzatu zuen ubidea lasaiago eraiki ahal izateko, eta mundu osora zabaldu zuen Estatu Batuen interbentzio-politika (1904, bitarteko lanakErrusiaren etaJaponiaren arteko gerran,Hagako Nazioarteko Epaitegiaren bermea1906,Algecirasko Konferentzia...
Hagako Nazioarteko Epaitegia bultzatzeagatik,Bakearen Nobel saria eman zioten.William Tafti lagundu zion1908ko hauteskundeetan, baina arian-arian elkarrengandik urrundu ziren.1912an errepublikarrek Taft moderatua nahiago izan zuten Theodore Roosevelt baino, eta haren ingurura bildu ziren alderdiko progresistak. Zatiketa hartaz baliatu zen Wilson demokrata hauteskundeak irabazteko.Lehen Mundu Gerran, Roosvelt-ek biziki kritikatu zuen Wilson lehendakariak 1914-1917 bitartean neutraltasunaren alde bideratu zuen politika.
"Ez da egia Estatu Batuek mendebaldekohemisferioko beste nazio batzuen lurrak nahi dituztela edota haietarako proiektuak dituztela (...).
Gure herrialdeak nahi duen bakarra inguruko herrialdeetan ordena eta oparotasuna dagoela ikustea da (...) Nazio batek erakusten badu eraginkortasunez eta arrazoiz jokatzeko gai dela (...), ordenari eusten badio eta bere betebeharrak betetzen baditu, ez da zertan izan Estatu Batuen esku-hartzearen beldur. Gaitzak kronikoak badira eta gaitasunik erakusten ez badute, berriz, (...), bai Amerikan, bai beste leku batzuetan, esku-hartzea eragingo dute (...).
Monroe Doktrina baieztatuz, Kuban, Venezuelan eta Panaman hartutako neurrien bidez, etaEkialde Urrunean gerra mugatzeko ahaleginak eginez eta Txinako merkatua zabalduz, gure interesak eta gizadi osoarenak defendatuko ditugu (...)."
Theodore Roosevelt lehendakariaren urteko mezua, 1904ko abenduak 6.