Theodore Peter James Kinnaird Taptiklis (Oxford,1984koabenduaren 16a), ospetsu bilakatu zenetik jendeakTheo James bezala ezagutzen duen aktore Britainiarra da.
Gehienbat ezagutzen zaioBedlam telesaileko Jed Harper pertsonaiagatik,Golden Boy seriean Walter Clark pertsonaiagatik,A Passionate Woman telesailean Craze bezala,Room at the Top seriean Jack Wales moduan,Case Sensitive seriean Aidan Harper bezala etaDivergent saileko filmetan “Four” edo Tobias Eaton moduan.
Txikia zenean, bere nerabezaroan, Aylesbury Grammar School-en ikasi zuen. Eskola hau mutilentzako bakarrik zen eta nagusia egiten zen bitartean arte dramatikoa ikasi zuen Bristol Old Vic Theatre School-en. 2007an Filosofiako titulua lortu zuenNottinghamgko Unibertsitatean eta hiru urte beranduago telebistan agertu zen lehenengo aldiz bere lehenengo paperarekin, Alex Crazenovski bezalaA Passionate Woman seriean. Bere lehenengo paper garrantzitsua urte bat beranduago heldu zen,Bedlam seriearekin, non Theok, Jed Harper pertsonaia interpretatu zuen. Diru asko irabazi zuen, baitaGolden Boy seriean Walter William protagonista bezala, honek ia hamaika miloi ikus-entzuleen audientzia eduki zituen bere estreinaldian.
Geroago, 2014an,Divergent filmean Tobias Eaton edo “Four” pertsonaia interpretatzeko hautatu zuten, pelikula hauVeronica Rothen liburu baten adaptazioa da. Filmak arrakasta itzela eduki zuen eta diru-sartze handiak lortu zituen, honek Summit Entreainment-ek liburuen serie osoa argitaratu nahi izatea eragin zuen, non Theo, Tobia Eaton edo “Four” pertsonaia interpretatzen jarraituko duen. Akzio arloan saria lortu zuen bere paperarengatik, 2014ko Teen Choice Awards-etan.
Theo James 1984ko abenduaren 16an jaio zen Oxforden, bere izen osoa Theodore Peter James Kinnaird Taptiklis. Bere familian, 6 neba-arreben artean txikiena da (hiru anaia eta bi arreba ditu), gurasoak Philip Taptiklis eta Jane Née Martin dira. Txikia zenean eta nagusia egiten zen bitartean Aylesbury Grammar Schoolen ikasi zuen. Geroago Nottinghamgko Unibertsitatean sartu zen eta filosofia maila lortu zuen 2007an. Gaztea zenean, arte dramatikoko eskolan sartu zen, Bristol Old Vic Theatre School, non Antonia Thomas-en kide izan zen. Hasiera batean, Theo abeslaria izan nahi zuen, eta hainbat taldetan egon zen, baina inoiz ez zuten diskorik atera. Aktorea gai da kantatzen, gitarra, saxofoia, pianoa eta armonika jotzen. 2009an bere neska lagunari, Ruth Kearney, (beranduago aktorea egingo dena ere) lagundu zionA Passionate Woman eginkizunean. Hasiera batean, Theok ez zuen paperik bilatzen baina denbora pasatzeko entzumen bat egin zuen eta pertsona egokia zela ezan zioten papera egiteko, horren ondorioz, seriean atera egin zen 2010ean. Urte berean, gonbidatu moduan egon zenDownton Abbey telesailean, Kemal Pamuk pertsonaia interpretatzen. Baita ereYou Will Meet a Tall Dark Stranger pelikulan agertu zen Ray moduan; filmak 34 miloi dolar biltzea lortu zuen.
2011n, TheoBedlam seriearen lehen denboraldian parte hartu zuen, sei pasarte zituen. Gorenera heldu zen ostean, TheoThe Inbetweeners Movien atera egin zen; pelikulak kritika desberdinak eduki zituen eta arrakasta handia eduki zuen, ia 90 milioi dolar lortu zituen. 2012ko urtarrilean, bizia eman zionUnderworld: Awakening filmean David pertsonaiari, kritika txarrak eduki esean, 170 milioi dolar lortu zituen, ia hiru bider gehiago bere hasierako aurrekontua. Geroago, 2013an, TheoGolden Boy seriean egon zen Walter William pertsonaia interpretatzen. Bere lehenengo saioan, serieak 10.56 milioiko audientzia estatubatuar eduki zituen. Kritika onak lortu zituen espezialisten aldetik, 60 puntu 100tik lortu zituen.
2014an, Theo, Tobias “Four” pertsonaia interpretatzeko deitua izan zenDivergent pelikula egiteko, egokitzapen zinematografikoa zen,Veronica Rothek idatzia. Beste aktore batzuk egon ziren hautatuta paper hori egiteko,Lucas Till,Jack Reynor,Jeremy Irvine,Alex Pettyfer,Brenton Thwaites,Alexander Ludwig etaLuke Bracey.Divergent pelikulak iritzi desberdinak eduki zituen, 48 puntu 100tik lortu zituen. Espezialista askok txarto ikusi zuten,The Hunger Games filmarekin etaEnderren Jokoarekin konparatuta. Txarto ikusita egon zen arren, arrakasta eduki zuen, 288 milioi dolar lortu zituen, hiru aldiz bere hasierako aurrekontua 85 milioikoa zena. Bere antzezpenagatik, Teen Choice Awards-en sari bat lortzeak ekarri zion. People Choice Awards-en, 2015anShailene Woodleyrekin batera beste sari bat lortu zuen, bikote hoberenari. Pelikularen arrakastari esker, Summit EntertainmentekDivergent pelikularen jarraipena egitea erabaki zuen,The Divergent Series: Insurgent, hau 2015eko martxoan estreinatu zen, non Theok, Tobias “Four”ren papera berriro hartuko zuen. Bigarren pelikula estreinatu ostean, hainbat kritika onak eta txarrak eduki zituen.Insurgent pelikulak 42 puntu 100-tik lortu zituen.