Oscar sarietan,filmak,zuzendariak zein aktore nagusiek (hau da,J. Foster etaA. Hopkins) Oscar bana jaso zuten. Gidoi egokituaren Oscar saria ere lortu zuen. Honela, Oscarretako bost kategoria nagusiak irabazi dituen hirugarren eta azken filma daThe Silence of the Lambs,1934koIt Happened One Night eta1975ekoOne Flew Over the Cuckoo's Nest filmeen ondoren. Gainera,Oscar saria eskuratu duten aktore nagusien artean, Anthony Hopkinsen papera historiako motzenetakoa da, 17 minututan baino ez da agertzen eta.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
FBIa "Buffalo Bill" (Ted Levine) delaa atzeman asmoz dabil, neska nerabeak erailtzen dituen serieko hiltzailea, aurrez arropa dotorez jantzi eta larrrutu ondoren. Hura atzemateko arduradunetako bat, Clarice Starling (Jodie Foster) unibertsitatean lizentzuatua da, psikopaten portaeretan aditua eta FBIko agentea izateko hautagaia. Jack Crawford (Scott Glenn) buruzagiaren aginduei jarraituz, Clarice segurtasun goreneko espetxe batera joan eta bertan preso dagoen Hannibal Lecter (Anthony Hopkins) doktorea elkarrizketatuko du, psikoanalista ohia eta serieko hiltzaile arriskutsua eta adimen goreneko gizasemea. Claricen misioa Hannibali Buffalori buruzko ahalik eta informazio gehiena ateratzea izango da, hura atzemateko helburuz.