The Last Legion (euskarazAzken Legioa)2007koDoug Lefler estatubatuarzinema zuzendariak zuzendutakoabentura film bat da.Dino De Laurentiis italiarrak eta beste hainbat ekoizleek ekoitzi zuten.Valerio Massimo Manfredi idazlearenL'ultima legione (2002) eleberrian oinarritua dago.Colin Firth,Thomas Sangster,Ben Kingsley,Kevin McKidd etaAishwarya Rai aktoreek antzeztu zuten.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbehera (K.o. 476).Romulo Augusto (Thomas Brodie-Sangster) enperadorearen koroaketa egunean,Erroma heruloen erregeOdoakroren (Peter Mullan) eskuetan erortzen da).Ambrosino (Ben Kingsley), Romuloren arduradunak, hiriarentzat arrisku handi bat iragarria zuen. Enperadorearen aita, semearen segurtasunaz arduraturik, haurraAurelioren (Colin Firth) zaintzapean jarriko du.Barbaroek Romulo atzeman etaCapri uhartera daramatenean, Aureliok bere gizon leialenen eta gizon misteriotsu baten laguntzaz hura erreskatatzen saiatuko da. Azkenean, enperadorea askatzea lortzean, taldea gelditzen zaien azken legioaren bila abiatuko dira:Britainian kokatua dagoen, Bederatzigarren Legioa.