| The Drop (filma) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2014 |
| Izenburua | The Drop |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | thrillerra,film dramatikoa,krimenezko filma,Neo-noirra etalan literario batean oinarritutako filma |
| Iraupena | 106 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | New York |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Michaël R. Roskam(en) |
| Gidoigilea(k) | Dennis Lehane |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Peter Chernin(en) |
| Konpainia ekoizlea | Searchlight Pictures(en) |
| Edizioa | Christopher Tellefsen(en) |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Marco Beltrami |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | New York |
| thedrop-movie.com | |
The Drop (euskarazEmatea)2014koMichaël R. Roskam belgiarzinema zuzendariak zuzendutakodrama filma bat da.Dennis Lehane idazle etagidoigilearenAnimal Rescue ("Aberearen Erreskatea") eleberrian oinarritua dago, filmaren gidoia ere berak egokitu eta idatzi zuelarik.Tom Hardy,Noomi Rapace etaJames Gandolfini aktoreek antzeztu zuten.
2014koTorontoko Zinemaldian estreinatu zen eta urte berdinekoDonostiako Zinemaldian lehiatu zen. Bitxikeria gisa,James Gandolfini aktorearen azken antzezpena izan zen, urte hartan hil baitzen.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
New York,Brooklyn auzoa. Tabernari gazte eta bakarti batek zaborrontzi batetik txakurkume bat erreskatatu du. Zoritxarrez, tabernariari arazoak ustekabean sortuko zaizkio, txakurkumearen jabeak arazo mentalak izateaz gain, lan egiten duen tabernan legez kanpoko diru emate bat ohosteko saiakera batean parte hartuko duen lapur talde bateko kidea baita.