Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tetriko I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tetriko I.a

Emperor of the Gallic Empire(en)Itzuli


Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaBordele, III. mendea
HerrialdeaGalietako Inperioa
HeriotzaLukania, 275 ( urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Nera Pivesuvia(en)Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Gaius Pius Esuvius Tetricus (GaliaLukania)Galietako Inperioko enperadorea izan zen 271tik 274ra.

Galian jaio zen data ezezagunean, jatorri galiarreko familia noble batean. Senatari eta Galia Akitaniako eta gobernadorea izan zen. 271. urteanViktorino enperadorea hil ondoren, Tetriko enperadore izendatu zuten, Viktorinoren ama Viktoriaren laguntzarekin. Erromatar tropek enperadore izendatu zuten udaberrianBurdigalan, eta Imperator Caesar Esuvius Tetricus Pius Felix Invictus Augustus Pontifex Maximus izena hartu zuen.

271., 272., 273. eta 274. urteetan kontsul izendatu zuen bere burua, eta 271etik 274ra tribunoa ere izan zen. Bere seme Tetriko II.a boterearekin lotu zuen eta kontsul izendatu zuen 274an eta zesar 273an.

Bere erronka nagusiak germaniar tribuak,Erromatar Inperioaren erasoak eta armadan eta gobernuan izandako desadostasunak izan ziren. Gainera, Galietako Inperioko probintzia batzuek ez zuten enperadoretzat hartu. 271ean Kolonia hiriburua Augusta Treverorumera eraman zuen germaniar erasoaldietatik babesteko.

274anAureliano erromatar enperadoreak Galiari eraso zion eta 274ko otsailean edo martxoan Tetriko garaitu zuenChâlonseko guduan. Porrotaren ondoren, Galietako Inperioa Erromatarrarekin batu zen. Tetriko senatari eta Lukaniako edo Bruttiumeko gobernadore izendatu zuten, eta urte batzuk geroago hil zen.

Erromatar etabizantziar enperadoreak
Printzerria
27 BC – 235 AD
Krisialdia
235–284
Dominatua
284–395
Mendebaldeko Inperioa
395–480
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa

395–1204
Nizeako Inperioa
1204–1261
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa

1261–1453
Letra etzanean usurpatzaile edo enperadorekideak.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tetriko_I.a&oldid=9532772"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp