Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tesla Model S

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tesla Model S
EkoizleaTesla Motors
MarkaTesla
AurrekariaTesla Roadster(en)Itzuli
OndorengoaTesla Model X
Segmentuaauto elektriko,luxury vehicle(en)Itzuli,kirol-automobil etasedan(en)Itzuli
MotorraMotor asinkrono
Luzera4.979 milimetro
Zabalera1.964 milimetro
Altuera1.445 milimetro
DiseinatzaileaFranz von Holzhausen(en)Itzuli

Tesla Model S 5 atekosedan motakoibilgailu elektrikoa da,Tesla Inc. fabrikatzaile estatubatuarrak ekoitzia.[1]

2012an, oinarrizko modeloaren motorrak 60 kWh-ko bateriak 345 HP ekoizten zituen, 338 km-ko autonomiarekin eta orduko 0 eta 100 km bitartean 5.8 segundoko azelerazioarekin. 2019an, P100DL modeloak 100 kWh zituen, 0 eta 100 km/h bitartean azeleratzen zuen 2.3 segundotan, eta 555 kilometroko autonomia zuen EPAren arabera.[2]

2020an, Long Range Plus bertsioak 647 kilometroko autonomia zuen,Ameriketako Estatu Batuetako Ingurumena Babesteko Agentziaren (EPA) arabera, serieko auto elektriko batentzat handiena zena.

2021eko ekainean, Plaid bertsioa serieko autoa izan zen, denbora gutxien izan zuena milia laurden batean, 9.34 segundorekin, eta 0 eta 100 km/h arteko azelerazioa 1.99 segundotan.

Aukeran,Autopilot izenarekin maneiatzeko laguntzak ditu, hobetu egiten direnak eta urruneko eguneratzeekin eguneratzen direnak, hala nola: TAO,Over The Air Updates, etab. Abiadura, aurreko ibilgailuarekiko distantzia, erreia, erreiz aldatzea, bidean adierazitako autopistako irteera hartzea eta aparkaleku batean jabearen tokiraino autonomoki joatea ahalbidetzen dute. Etorkizunean,semaforoak etatrafiko-seinaleak ere ikusiko ditu, eta horren arabera jardungo du erabateko "FSD" erabilera autonomoa lortzeko.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Boudreau, John. (2012-6-22). «Tesla Motors begins delivering Model S electric cars in a Silicon Valley milestone» San José Mercury News (MediaNews Group).
  2. (Ingelesez)Tesla Motors. Prestaciones..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tesla_Model_S&oldid=10022655"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp