Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Terrakotazko armada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehen Qin enperadorearen Mausoleoa1
UNESCOrengizateriaren ondarea

1. gelako ikuspegi orokorra

MotaKulturala
Irizpideaki, iii, iv, vi
Erreferentzia441
Kokalekua Txina
Eskualdea2Asia etaOzeania
Izen ematea1987 (XI.bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2UNESCOren sailkapena

Terrakotazko armada (兵馬俑,pinyin-ez,bīng mă yōng, "Soldadu- (eta) zaldi-irudiak"),Lehen Qin Enperadorearen Mausoleoaren barruan (秦始皇陵,pinyin-ez,qín shĭ huáng líng) dauden tamaina errealeko 7.000 zaldi eta gerlariren multzoa da.Qin Shi Huangekin, bere burua Txinako lehen enperadore izendatu zuenQin dinastiako lehen enperadorearekin, lurperatu ziren,K. a. 210-K. a. 209 bitartean.

Estatua horiek lurperatuta, Enperadoreak bere agindupeko tropak izaten segituko zuela uste zen. Terrakotazko armada gudu eraketan ehortzi zen hiru lubakitan, Enperadorearen hilobitik kilometro eta erdi ekialdera (Xi'anetik 33 kilometro ekialdera). Lubakiek 4 eta 8 metro arteko sakonera dute. Lurretik atera dituzte eta, tokian bertan,museo bat eraiki, "Lehen Qin Enperadorearen Terrakotazko Armadaren Museoa" izenekoa.

Armada1974ko martxoan aurkitu zen.TxinakoShaanxi probintziakoXi'anetik gertu, ureztatzeko urez hornitzeko lan batzuk egin zirenean.1987tik,UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatuta dago.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Gerlari batzuen xehetasuna
Zaldi batzuen xehetasuna

Lehen lubakia1974an aurkitu zuten kasualitatez, lehorteari aurre egiteko ur bila zebiltzan nekazari batzuek. Toki horretan, jada eriden ziren aurretik hondakinen batzuk, baina ez zitzaien garrantzirik eman, indusketa hasi zuen arkeologoak lubaki berriaren aurkikuntzaren berri izan zuen arte.

Lubakiak 200 metroko luzera eta 60 metroko zabalera du eta 6.000 gerlari baino gehiago dauzka; haietako batzuk oraindik lurpean daude, argitara ateratzeke. Irudiak tamaina naturalekoak dira: 1,80 metro luze dira eta terrakotaz eginikoarmajantziz hornituta daude.1979an, lubakia publikoarentzat ireki zen.

Irudi bakoitzak bere ezaugarriak ditu: batzuk bibotedunak dira, besteak ez, hainbat orrazkera dituzte, badira gazteak, zaharrak, etnia askotako ezaugarriak nabari zaizkie... Buruak eta eskuak aparte moldeatzen ziren eta gero gorputzei gehitzen zitzaizkien. Uniformeak haien maila militarraren isla ere badira. Soldadu bakoitzak arma bat zeraman: arkua, lantza, ezpata... Qin dinastia erori ondoren, nekazariek hilobia arpilatu eta armak lapurtu zituzten. Jatorrian, irudiak kolore bizi eta distiratsukoak ziren, baina oxigenoarekin kontaktuan egon ondoren, handik bost ordura kolorea galdu eta herdoildu egin ziren. Arrazoi hori dela eta, koloreak mantentzen lagunduko duen teknika aztertzen ari dira eta, azterketa amaitu arte, oraindik lurpean dauden gerlariak ez dituzte argitara aterako.

Publikoarentzat ireki zen bigarren lubakiak 69 irudi ditu eta "Jeneralen lubakia" esaten zaio. Uste denez, armadaren estatu nagusia irudikatzen zuen. Lubaki hartan, lau zaldiren irudiak ere daude. Azkenik, hirugarren lubakiak mila gerlari inguru ditu, horietako asko oraindik zaharberritu gabeak.

1980an,brontzezko bi gurdi margotu aurkitu ziren: haietako bakoitza 3.000 atalez baino gehiagoz osatuta dago. Bakoitzeko lau zaldiak gidari inperial batek gidatzen ditu. Ikerketa batzuen arabera, gurdiotako lehenak enperadorearen segizioaren bidea lautzeko funtzioa omen zuen eta bigarrena erregearen lo egiteko tokia zen. Ez dira tamaina errealekoak (gutxi gorabehera, tamaina erdikoak dira) etaurre etazilarrezko inkrustazioak zituzten.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Txinako Herri ErrepublikaGizateriaren ondareaTxinanTxinako Herri Errepublika

Wudang mendiak  • Antzinako Koguryo Erresumako Hiriburuak eta Hilobiak  • Suzhou hiriko lorategiak  • Dazu labar eskulturak  • Fujian Tulou  • Potala jauregiaetaJokhang,Norbulingkabarne  • Harresi Handia  • Huanglong  • Hiri DebekatuaetaMukdenjauregi inperialak  • Ming eta Qing dinastietako hilobi inperialak  • Jiuzhaigou harana  • Diaolou  • Lijiang  • Longmen leizeak  • Lu mendia  • Macau  • Dengfengekomonumentu historikoakQin Shi Huangen Mausoleoa • Mogao leizeak  • Emei mendia,Leshan Buda erreldoiabarne  • Huang mendia  • Qingcheng mendia etaDujiangyan ureztatze sistema  • Sanqing mendia  • Tai mendia  • Wutai mendia  • Wuyi mendiak  • Chengde mendi egoitza • Zhoukoudian  • Ping Yaoantzinako hiria  • Sichuan Panda Erraldoiaren santutegiak  • Txina Hegoaldeko Karsta  • Udako Jauregia,Pekingo Lorategi Inperiala  • Qufu,Konfuzio eta Kong familiaren tenplu eta hilerria  • Zeruko Tenplua,Eskaintza Aldare Inperial bat Pekinen  • Hiru Ibai Paraleloak Yunnanen  • Xidi eta Hongcun herrixkak • Wulingyuan  • Yin Xu • Yungang leizeak

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Terrakotazko_armada&oldid=9240736"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp