Teresa del Valle | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1937koapirilaren 1a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2025ekoapirilaren 8a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hawaiiko Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Doktorego ikaslea(k) | Mari Luz Esteban |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa koreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa,unibertsitateko irakaslea etaantropologo soziala |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Guam-eko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Gizarte Antropologiako Europar Elkartea Eusko Ikaskuntza |
![]() |
Teresa del Valle Murga (Donostia,Gipuzkoa,1937koapirilaren 1a -Asteasu, Gipuzkoa,2025ekoapirilaren 8a)antropologoa,irakaslea eta ikertzailea izan zen. Antropologian etafeminismoan nabarmendu zen bereziki; izan ere, emakumearen eta generoaren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin zituen.Euskal Herriko Unibertsitatean, Antropologia Sozialeko lehenengo katedraduna izateaz gain, Emakumearen Ikasketen Mintegia sortu zuen.[1] 2018an Euskal Herriko curriculum nabarmenenei ematen zaienEusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso zuen.[2][3]
Euskal Herriko antropologia feministan bereziki garrantzitsua izan zen Del VallerenMujer vasca. Imagen y realidad («Euskal Herriko emakumea. Irudia eta errealitatea») azterlana, Euskal Herrian antropologia feminismora hurbiltzeko bidea zabaldu zuelako.[1]
1958an,Berrizko Mesedetakoetanmoja sartu zen.1960an,Estatu Batuetara joan zen,Mikronesiaramisiolari joateko behar zuen prestakuntza eskuratzera. Han zegoela, ikasketekin jarraitu zuen zenbait alorretan.Levenworth College ikastetxean Historian eta Arteetan (Antropologian) graduatu zen, eta, ondoren, master bana burutu zituenSaint Louis etaHawaiiko unibertsitateetan. 1968tik 1972raGuam-eko unibertsitateko Historia Saileko irakasle lan egiten zuen bitarteanMikronesia aldeko Ikerketa Gunean ikerlari jardun zuen.Doktoretza1978an erdietsi zuenHawaiiko Unibertsitatean. Europara itzuli eta1980an Geografia eta Historian lizentziatura eskuratu zuen (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta1981n doktoretza (EHU).
Irakasle eta ikerlari jardun zuen zenbait unibertsitatetan:Guamen (Instructor,Researcher, 1971/1972),Princetonen (Visiting Felow, 1986) eta Nevada-Reno UnibertsitatekoBasque Studies Programan (1985/1991). Estatu Batuetan hainbat urte eman ondoren,1979an itzuli zen, etaEuskal Herriko Unibertsitatearekiko (EHU) harremana hasi zuen.Gizarte Antropologia irakasteko kontratatu zuten lehen pertsona izan zen. Bertan 1984. urtean antropologiafeministaren alorreko lehen ikastaroa eman zuen,Diferenciación y jerarquización sexual izenburupean. 1988. urtean, EHUko Gizarte Antropologiako lehenkatedra lortu zuen. Urte hartan bertan, EHUko Gizarte Antropologiako Saileko zuzendari izendatu zuten.Emakumearen Ikerketen Mintegia sortu zuen1981ean, eta haren zuzendaria izan zen 1990tik 1994era eta 1992tik 1994ra. EASAko (European Association of Social Anthropologists) sortzaileetariko bat izan zen, eta haren lehen presidenteordea.Eusko Ikaskuntza erakundean ere Gipuzkoako presidenteordea izan zen (2006-2010).
Doktoretza-ikastaroak, bestelako ikastaroak eta euskal antropologiari buruzko hitzaldiak eman zituen hainbat unibertsitatetan, bai Europan bai Estatu Batuetan.
Teresa del Valle EHUko Gizarte Antropologiako katedradunakMikronesia etaEuskal Herria izan zituen ikergai hainbat gaitan: antropologiafeminista, antropologia politikoa,erritualak, gizarte aldaketa, baita espazio eta denbora kategoriak ere, hurrenez hurren.[4] Irakaskuntza eta ikerketa uztartu zituen. Bere ikerketak Euskal Herrian,Hawaiin,Mexikon etaIpar Amerikan garatu zituen, batik bat. Esan bezala, espazioarekin eta denborarekin zerikusia duten gaiak landu zituen bereziki, besteak beste: jabetza eta ahaidetasunari buruzkoak; etnizitatea eta erritualak; sozializazio berrien eragina harreman eta egitura paritarioetan; eta, emakume eta gizonen botereari buruzko teorizazioa.
Bere ikerlari- eta irakasle-lanak zirela etaEmakunderenBerdintasunerako Saria eman zioten2010. urtean, eta EHUnGizarte Antropologiakokatedradun emeritua zen.
Hainbat argitalpenetan parte hartu zuen, eta 200 artikulutik gora idatzi zituen Teresa del Vallek. Hauek dira nagusiak:
![]() | Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak:Teresa del Valle |