Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tepidarium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tepidariuma, Lawrence Alma-Tademarena.

Tepidariuma bainugela epela zen (tepidus)terma erromatarretan, zorupekohipokausto sistema baten bidez berotuak.

Adibide interesgarri bat dagoPonpeian. Hau, zirkuluerdi formakokanoi ganga baten bidez estalia izan zen,iztukuz eginiko erliebeekin apaindua, eta, gelaren inguruan,telamonek banandutako ildo karratu batzukin.

Tepidariuma erromatar termetan, gainontzeko guneak biltzen zituen barruti handi borobila zen, eta termen planoentzako gakoa eman zuena. Ziuraski, bainatzera zihoazenak lehenik biltzen ziren harreragela zen, bainu bero edocaldariumetara, edo bainu hotz edofrigidariumetara joan aurretik. Tepidariuma,haitzurdin etamosaiko aberatsenekin apaindua izan zen, bere argia,klerestorioko leihoen bidez jasotzen zuen, alboetatik, aurretik, eta atzetik, eta artearen altxorrik finenak jarri ziren barrutia izan zela esan liteke. Honela,Karakalaren Termetan, Herkules Farnesioa etaZezen Farnesioa, bigladiadoreak, orainVatikanon dauden basalto berdezko sarkofagoak eta beste altxor ugari,Paulo III.a aita santuak aurkitu zituen1546ko indusketetan, eta Vatikanora etaNapoliko Arkeologia Museo Nazionalera eramanak izan ziren.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tepidarium&oldid=7218284"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp