TeosofiaJainkoaren ezagutza barne-bizitzaren sakontzeaz etagoi agerkundetik at lortzea helburutzat duen erlijioaren filosofia etadoktrina da.
Teosofia India, Grezia eta Egiptoko antzinako doktrinaesoterikoetan oinarritua da. Teologiatik eta mistikatik bereizten da, alde batetik Jainkoaren zientzia gisa definitzen den teologiaren aurrean teosofia Jainkoan oinarritutako dotrinatzat hartzen delako, eta bestetik,mistikak bezala zuzeneko esperientziak oinarri baditu ere, teosofiak beste bide batzuk hartzen dituelako esperientzia mistikoaren iturritzat, telepatia eta alkimia adibidez. Teosofiak hasieran Asian izan zuen eragin gehiena, baina Blavatskik 1875ean New Yorkeko elkarte Teosofikoa sortu zuenean mendebalera hedatu zen erlijio ororen sintesi zientifiko gisa; garai hartan teosofia bi eskola handitan bereizi zen, batahinduismoaren eragina jaso zuen joera (Besant,Blavatsky), eta germaniarra edo kristautasunaren eragina izan zuena bestea (Steiner).