Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tenpluaren Mendia

Koordenatuak:31°46′40″N35°14′08″E / 31.7778°N 35.2356°E /31.7778; 35.2356
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tenpluaren Mendia
Datu orokorrak
Garaiera743 m
Motamuino,sacred mountain(en)Itzuli,compound(en)Itzuli,meskita etaauzo
Geografia
Map
Koordenatuak31°46′40″N35°14′08″E / 31.7778°N 35.2356°E /31.7778; 35.2356
MendikateaJerusalem hills(en)Itzuli
KokapenaJerusalemgo Hiri Zaharra
Israel
Estatu burujabe Palestina
Mendeko lurraldeZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaJerusalemgo Gobernazioa
HiriaJerusalem

Tenpluaren Mendiajuduentzat etamusulmanentzat sakratutzat jotzen den leku erlijiosoa da, 15 hektarea ingurukoa,Jerusalemgo Hiri Zaharrean kokatua. Zabalgunea munduko leku sakratu lehiatuenetako bat da. Gaur egun,Meskiten Zelaiguneak hartzen du Tenpluaren Mendiaren zatirik handiena, Islamaren bi monumentu nagusirekin. Judaismoak dioenez, hor eraiki ziren Jerusalemgo lehen eta bigarren tenpluak, eta hor eraiki beharko litzateke hirugarrena.Ariel Sharonek Meskiten Zabalgunera2000an egindako bisitak piztu zuenBigarren Intifada.

Izenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Izena israeldarrentzat,Jerusalemgo Tenplua dela eta,הַר הַבַּיִת da (Har Ha-Bayit, lit. «Etxearen Mendia» edo «Tenpluaren Mendia» da; musulmanentzatالحرم الشريف‎‎ (Haram esh-Sharif, lit. «Santutegi Noblea» edoالحرم القدسي الشريف (al-Ḥaram al-Qudsī al-Šarīf, lit. «Jerusalemgo Saantutegi Noblea» da.JudaismoarentzatMoria mendianIsaakek semearen sakrifizioa egin behar zuen tokia zen; musulmanentzatIslameko hirugarren toki sakratuena da.[1]

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo tokia,Herodes Handiaren erregealdian tenplua hedatzeko eraiki zeneustormak (Erosten harresia barne) inguratzen duen plaza laua da. Plaza omeya garaiko hasierako hiru eraikin monumentalek menderatzen dute: [[[Al-Aqsako meskita]],Arrokaren Kupula etaKatearen Kupula, baita lauminarete ere. Harresiek eta Herodesen ateek,bizantziar berantiar eta islamiar garai goiztiarretan egindako gehikuntzekin, mendiaren aldeak zeharkatzen dituzte.

Gaur egun, hamaika atetatik irits daiteke hara, horietako hamar musulmanentzat eta beste bat musulmanak ez direnentzat, eta Israelgo poliziaren guardia-postuak dituzte bakoitzaren inguruan.[2] Indarrean dagoen "statu quo" aren arabera, juduak ezin dira Zelaigunera sartu otoitz egiteko, baina bisitari gisa sar daitezke. EsparruaJordaniaren zaintzapean dago, baina Israelek kontrolatzen du, eta Jerusalemen gaineko subiranotasunari eusten dio1967koSei Eguneko Gerraz geroztik.[3]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.eldiario.es/politica/continua-tension-instalacion-detectores-aqsa_1_3275326.html
  2. https://www.lonelyplanet.com/jerusalem/old-city/attractions/temple-mount-al-haram-ash-sharif/a/poi-sig/1443318/1342523
  3. https://web.archive.org/web/20190912192649/https://agencias.abc.es/noticia.asp?noticia=2563304&titulo=Al+Malki+dice+que+rezo+del+viernes+en+Al+Aqsa+probar%E1+la+seriedad+de+Israel

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tenpluaren_Mendia&oldid=9443966"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp