Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Telebista (aparatua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Telebista (aparatua)
gailu elektronikoa
Artikulu hau gailuari buruzkoa da; tekniken multzoa gaitzat duena beste hau da: «Telebista»

Telebista[1] edoteleagailu elektroniko bat da,telebista-seinaleak jaso eta erreproduzitzeko erabiltzen dena. Normaleanpantaila bat eta aginte edokontrol bat izaten ditu.

Telebista telebista-sistemaren azken zatia da. Hasieran, jatorrizko irudiak eta soinuak jaso, eta hainbat bitartekoren bidez igortzen eta zabaltzen dituzte. Telebista ohiko etxetresna elektriko arrunt bihurtu da, mundu osoko etxeetan presentzia zabala duena. Lehen telebista komertziala 1926ko urtarrilaren 26an sortu zuenJohn Logie Baird eskoziarrak.

Izpi katodikodun lehen telebista guztiz elektronikoa (irudiaren sorkuntzarako elementu mekanikorik gabea) 1934an egin zuenTelefunkenek Alemanian, eta ondoren beste fabrikatzaile batzuk Frantzian (1936), Erresuma Batuan (1936) eta Estatu Batuetan (1938). Kalkuluen arabera,II. Mundu Gerra baino lehen 19.000 aparatu inguru fabrikatu zituzten Erresuma Batuan eta 1.600 inguru Alemanian.

XXI. mendean irudi-hodiaren ordez,plasma-teknologiako pantailak,LCD etaOLED etaLED bidez atzeraargiztatutako LCD agertu ziren, eta, aldi berean, transmisio-sistemak sistema digitaletara aldatu ziren, kable bidezko banaketaren, satelitearen edoLTD bidezko lurreko banaketaren bidez.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Telebista_(aparatua)&oldid=9295309"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp