Ted Hughes |
---|

|
1984koabenduaren 28a -1998kourriaren 28a ←John Betjeman -Andrew Motion → |
Bizitza |
---|
Jaiotza | Mytholmroyd(en) , 1930ekoabuztuaren 17a |
---|
Herrialdea | Erresuma Batua |
---|
Heriotza | Londres, 1998kourriaren 28a (68 urte) |
---|
Heriotza modua | berezko heriotza:ondesteko minbizia miokardio infartu akutua |
---|
Familia |
---|
Ezkontidea(k) | Silvia Plath (1956koekainaren 16a - 1963kootsailaren 11) Carol Hughes(en) (1970ekoabuztua - |
---|
Seme-alabak | |
---|
Hezkuntza |
---|
Heziketa | Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten Pembroke College(en) (1951 -:arkeologia,antropologia |
---|
Hizkuntzak | ingelesa |
---|
Jarduerak |
---|
Jarduerak | poeta,itzultzailea,eleberrigilea,antzerkigilea,astrologoa,zientzia-fikzio idazlea,haur literaturaren idazlea etaidazlea |
---|
Enplegatzailea(k) | Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten (1958 - |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Influentziak | Czesław Miłosz,William Blake,John Donne,Gerard Manley Hopkins,T. S. Eliot,Arthur Schopenhauer etaRobert Graves |
---|
|
      |
Ted Hughes (Mytholmroyd,Yorkshire,Erresuma Batua,1930 –Devon, Erresuma Batua,1998)ingelesezko idazlea eta poeta izan zen. Jaioterriko dialektoan idatzi zituen bere lanak.
Hasierako poemetanYorkshireko eremu babesgabeetan ikusten zuen animalia harraparien, hegaztien eta ehiztarien basakeria deskribatu zuen.The Jaguar (Jaguarra) etaHawk Roosting (Zapelatzaren pausatzea) poemetan, esate baterako, animalien bizitzaren basakeriaren eta bizitasunaren arteko aurkakotasuna erretratatu zuen. Bizitza naturalaz egin zituen gogoetak oso errealistak dira, eta animalien eta gizakien esperientziak lotzen dituen balio sinbolikoa dute. Hughesen lanetan beti agertzen dira jatorri bateko eta bestekofolklorearen etamitoaren elementuak, eta horrekin guztiarekin bere mitologia pertsonala osatu zuen.
Cambridgeko Unibertsitateaningeles literatura,arkeologia etaantropologia ikasi zituen, eta han ezagutu zuenSylvia Plath estatubatuar poeta. 1956an ezkondu etaEstatu Batuetara jo zuten. Estatu Batuetan, 1958ko Guinnes poesia-saria jaso zuen,The Hawk in the Rain (1957,Zapelatza euritan) poema-liburuagatik.Guggenheim Fundazioaren beka bati esker, 1959 arte egon ahal izan zen Estatu Batuetan, eta bitarte hartan idatzi zuenLupercal (1960) liburua, Somerset Maugham saria eta Hawthornden saria irabazi zituena. 1963an Hughes eta Plath banandu egin ziren, eta Plathek bere buruaz beste egin zuen urte berean. 1998an, hil aurretik, harreman horretan oinarritutako poema-liburua argitaratu zuen,Birthday letters (Urtemugako gutunak), kritikarien esanetan bere maisulana. Urte amaierarako ia 150.000 aleko kopuru harrigarria saldua zuen liburuak. Poesiaz gainera, irratirako dramak eta haurrentzako ipuinak ere idatzi zituen.