Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau pertsonaia mitologikoari buruzkoa da; landarea eta edaria gaitzat duena beste hau da: «Te (argipena)»
Tea
Uranids(en)Itzuli
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaUrano
AmaGaia
Ezkontidea(k)Hiperion
Seme-alabakHelios,Eos,Selene etaAurora
Anai-arrebakRea,Japeto,Kronos,Hiperion,Ozeano,Tetis etaTemis

Tea,Tia edoTeia (grezieraz Θεια,Thea,Thia edoTheia ere idatzia) etaEurifaesa (Ευρυφαεσσα Euryphaessa (dizdira handikoa)) ere deitua,greziar mitologian, ikusmena babesten zuentitanidea zen, eta, hedapenez,urreari,zilarrari etaharribitxiei, hauen berezko dizdira eta balioa ematen zien jainkosa.

Tea, bere anaiaHiperionekin ezkondu zen,eguzki zaindariaren jainkoa, norekinHelios, (honi buruz, berehomeroar ereserkian, Eurifaesaren semea zela esaten da)Selene etaEos izan zituen, eguzkia, ilargia etaaurora. Antzinako greziarrek, ikusmena, begiek igorritako izpi bat zela uste zuten, eguzkiaren eta ilargiaren izpien antzerakoa, eta, beraz, zentzuzkoa zen ikusmenaren jainkosa, zeruko gorputz hauen jainkoen ama ere izatea.Titanomakiaren ondoren, non titanideak neutral mantendu ziren, bere seme Heliosen jauregira bizitzera joan zen.

Pindarok Tea laudoriotzen du bere 5.oda istmoarrean:

«Eguzkiaren ama, izen askodun Tea, zugatik gizakiek urrea ohoratzen dute beste ezeren gainetik; eta, ematen diezun balioagatik, o erregina, itsasontziek itsasoan elkarren artean borrokatzen dute, eta uztarritutako zaldi taldeek, mirariak egiten dituzte bira azkarrez beteriko lasterketetan»


Teak, hemen, zehazki dizdira jainkosa bat eta, orokorrean, loriarena dirudi, baina Pindarok, jainkosari, "izen askodun Tea" bezala erreferentzia egitea, oso esanguratsua da, ez baitu, bakarrik, antzeko eguzkiaren ama jainkosak barne hartzea esan nahi,Febe etaLeto kasu, baizik eta, agian, baita unibertsalagoak diren ama jainkosak ere,Rea eta Zibeles kasu.

Teak, greziar mitologian ilargiaren jainkosa den Seleneren ama bezala duen paperari, bere izena, garai batean, duela milaka milioika urte Lurraren aurka talka egingo zuen eta Ilargia sorraraziko zuen balizko planetari emanez erreferentzia egiten zaio.

Tea neopaganismoan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Neopaganismoaren Tearen interpretazioen artean, berezikisekta estatubatuarretan, Hiperionen guztia ikusten duen ahizpa dela dago. Tea, batzuetan, jainkosa eder eta atsegin bat bezala ikusten da, baina, bere bedeinkapenek, batzuetan beldurra sortzen dute. Tearen gurtzak, postrazioa eta olio etaintsentsu erretzea izan lezake, bereziki egunsentian edo ilunabarrean, eta ez da beste greziar jainko batzuena bezain ohikoa. Sektaren batzuk, Teak,mamuak eta izpirituak ikusteko abilezia eman dezakeela uste dute, baita besteargikusmen mota batzuk ere, eta, honegatik, horietako askok, gertaeraparanormalekin esperimentatzea bultzatzen dute.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tea&oldid=9367622"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp