Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tartessos

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bularrekoa,Caramboloko Altxorraren zatia.

Tartessos edoTarteside (antzinako grezieraz:Τάρτησσος,latinez:Tartessus) greziarrekMendebaldeko lehen zibilizazioari ematen zioten izena da. Iberiar hego-mendebaldeko kultura megalitikoaren ondorengoa, ustez egungoHuelvako probintziak,Sevillako probintziak etaCadizko probintziak osatutako hirukian garatu zen,Iberiar penintsularen hego-mendebaldeko kostaldean. Tartessostarrek inguruko herrietakoetatik erabat ezberdina zen hizkuntza eta idazkera bat sortu zuten, eta egiptoar eta feniziarren eragin kulturalak izan zituzten.

Kokapen geografikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Tartessosen mapa.

Ardatz gisan Tartessos ibaia izan zuen zibilizazio-gune horri erromatarrek Betis esan zioten (aurretik,Oleum flumen 'olioaren ibaia'), eta arabiarrekGuadalquivir ('ibai handia'). Hala ere, ezer ez da ziurra eta zenbait egile Tartessos ibaiaOdiel ibaia edoTinto ibaiaren ahoetan kokatzen saiatu dira (azken hori Huelvako itsasadarra), baitaMar Menorren,Guadianaren ahoan edoTajo ibaian bertan ere.2001ean Tartessos izenaJaengo probintziakoCastellar herritik igarotzen den Castellar ibaiari eman zioten.

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Izar tartesiarra.

Tartessos feniziarrek egin zuten bertako jendearenakulturazioa dela esan daiteke. Teoria hori kolonizazio kronologietan eta aztarna arkeologikoetan oinarritzen daː sare leunduzkozeramikak,berniz gorrikoak eta irudikapen erlijiosoak, argi eta garbi ekialdeko jainkosei erreferentzia egiten dietenak;Astarte kasu, t-r-t hizkiek argi eta garbi Tartessosen antza dutela nabarmendurik, etaBaal edoMelkhart (bere zezen itxuran askotan irudikatua) moduko jainkoei .

Ez dago batere argi nor ziren feniziarrek topatu zituzten bertako horiek. Historialari batzuek PenintsularaItsasoko Herriekin batera iritsi zirela uste dute. Beste batzuek agian herri indoeuroparrak zirela uste dute,Kaukaso iparraldekoestepetatik iritsitako jendea, historiaurreko jendearen tokian finkatu zena etaEl Argar edoKutxa Zelaien Kultura bezalako kulturak sortu zituena. Feniziarren iritsierarekin akulturatu eta Tartessos erresuma sortu zen.

Hedapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tartessostar kulturaren jatorrizko gunea gaur egungo Huelva, Sevilla eta Cadizko probintzien lurraldea izan zen. Garrantzi handiko bi eremu izan zirenTinto etaOdiel ibaien meategiak eta Guadalquivir ibaiaren nekazaritza eta abeltzaintzako lautada. Eremu horiek ziren jendeztatuenak, eta handik hedatu zen Tartessos Brontze Aroan eta Burdinaren Lehen Aroan, Andaluziako eta Extremadurako beste leku askotan, baita PortugalgoAlgarbe etaAlentejon ere[1].

Kostaldeko kokaleku garrantzitsu batzuk hauek izan ziren: Asta, Nabrissa, Spal, Onoba, Ossonoba, Olissipo eta Mastia; barnealdean, berriz, Corduba, Carmo, Astigi, Carambolo, Tejada la Vieja, Satefilla[2], eta Cancho Roano (Badajoz).

Azkenaldian (K.a. VI. mendea), Guadiana eta Alcudia haranetan bizi izan ziren arrazoi ezezagunak zirela medio, iparralderantz migratu zuten tartessostarrek,Cancho Roanoko etaEl Turuñuelo aztarnategiek erakusten duten moduan[3], besteak beste.

Aipu historikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tartessos aipatzen duen lehen iturri historikoaHerodotoren historia da,K.a. V. mendekoa,Argantonio erregeari buruz (haren izenakZilarrezko gizona esan nahi du eta ehun urtez gobernatu zuela esaten da): haren aberastasun, jakituria eta eskuzabaltasun zenbatezinez hitz egiten du. Geroago,IV. mendean,Rufo Festo Avieno idazle erromatarrakOra Maritima izeneko lana idatzi zuen,Mediterraneoko kostaldeak deskribatzen dituen olerkia. Olerkari beraren arabera, egile ezagunik ez zuten oso antzinako iturriak erabili zituen. Iturri haietako batK.a. IV. mendekoa da, Avienok kostaldetik eginiko bidaia gisan deskribatu zuena, marinel greziar eta kartagoar batek eginaːBritania edoKornualleseko (Ingalaterra) kostaldetik abiatuta Massaliaraino (Marsella) iritsi zen. Bidaia horren emaitza gisan, marinel ezezagunak bisitaturiko tokiak azaltzen dira, eta horixe daIberiar penintsulari buruzko berririk antzinakoenak ematen dituena[4].

Pausaniasen arabera, "Tartessosiberiarren herrialdeko ibai bat dela diote, itsasora bi ahotik iristen dena, eta bi aho horien artean izen bereko hiri bat dagoela. Ibaia,Iberiako luzeena eta itsasaldia duena, berrikiagoBaetis deitua da eta batzuek diote Tartessos Carpia iberiar hiriaren antzinako izena dela".

  • Melkart jainko feniziarraren brontzezko iruditxoa tartesiar eskulturan (K.a. VI). Sevillako museo arkeologikoan.
    Melkart jainko feniziarraren brontzezko iruditxoa tartesiar eskulturan (K.a. VI). Sevillako museo arkeologikoan.
  • Suil tartesiar batean margotutako grifoa (650-550 a.C.). Ciudad de Carmona museoan.
    Suil tartesiar batean margotutako grifoa (650-550 a.C.). Ciudad de Carmona museoan.
  • Cancho Roanoko aztarnategia interpretatzeko zentroa. Eraikinaren maketa. Zalamea de la Serena, Badajoz. Tartesiar-turdetanoen aztarnategi garrantzitsuenetakoa.
    Cancho Roanoko aztarnategia interpretatzeko zentroa. Eraikinaren maketa. Zalamea de la Serena, Badajoz. Tartesiar-turdetanoen aztarnategi garrantzitsuenetakoa.
  • Caranboloko altxorreko lepokoaren erreplika.
    Caranboloko altxorreko lepokoaren erreplika.

Agerpen biblikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

BiblianTarshish izeneko toki bati buruzko erreferentziak daude (halaber,Tarsis edo Tarsisch izenak ditu). "Hain zuzen ere,Salomon erregeak Tarsisko ontziak zituen itsasoan Hirameko ontziekin batera. Tarsisko ontziak hiru urtetik behin etortzen ziren, etaurrea, zilarra,bolia, tximinoak etapaumak zekartzaten.Itun Zaharra,1 Erg 10:22". Gaur egun, batzuek uste dute Salomonek ez ziola Tartessosi erreferentzia egin,Aqabako portuari baizik,Sinaiko penintsulan.

Ez 27:12 (K.a. V. mendea) pasarteanTirok Tarsisekin harreman komertzialak zituela aipatzen da eta baliteke Tartessosi erreferentzia egitea, Feniziak haiekin jada harremanak bai baitzituen.

Jon 1:3 (K.a. VIII. mendea) pasarteak honako hau dio: "Baina Jonas Tarsisera joateko altxatu zen,Yahvehren presentziatik urrun. Yoppera jaitsi zen eta Tarsisera abiatzekoa zen ontzi bat topatu zuen. Pasaia ordaindu zuen eta eurekin abiatu zen Tarsisera, Yahvehren presentziatik urrun".

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz)Eiroa, Jorge Juan. (2010). Prehistoria del mundo. (1a. ed. argitaraldia) Sello Editorial ISBN978-84-937381-5-0. PMC758016976. (Noiz kontsultatua: 2023-04-20).
  2. (Gaztelaniaz)Aubet, María Eugenia. (2009). Tiro y las colonias fenicias de Occidente. (3a ed. actualizada y ampliada. argitaraldia) Bellaterra ISBN978-84-7290-448-4. PMC343807165. (Noiz kontsultatua: 2023-04-20).
  3. Díaz, Jero (2016ko azaroaren 14). «Una excavación arqueológica en Badajoz prevé sacar a la luz el mayor yacimiento de Tartessos».Radio Televisión Española.
  4. (Gaztelaniaz)«Historiografía sobre Tartessos. Lo que dicen los textos antiguos, que no lo son todo» Guía Arqueológica de la Península Ibérica 2019-03-05 (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tartessos&oldid=10015566"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp