Tarek Aziz (arabieraz:طارق عزيزṬāriq ʿAzīz,Mikhail Yuhanna jaioa,asirieraz:ܡܝܟܐܝܠ ܝܘܚܢܢMīḵāil Yōḥānon,arabieraz:ميخائيل يوحناMīḫāʾīl Yūḥannā,Manuel Christo bataiatua;Mosul,Irak,1936koapirilaren 28a -Nasiriya,2015ekoekainaren 5a) irakiarpolitikaria izan zen. Arabiar nazionalista izan arren,Kaldear Eliza Katolikoaren kidea izan zen.
Gaztetatik agertu zuen politikarako interesa.Saddam Hussein Irakeko lehendakariaren laguntzaile, Lehen Ministrorde eta Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten 1983an. 1988an, bere gain izan zuen su-etena negoziatzeko arduraNazio Batuen Erakundearen babespean Iranen aurka deklaratutako gerran. 1990eko abuztuan, IrakekKuwait inbaditu zuenetik 1991ko urtarrileanIrakeko Gerra lehertu zen arte, diplomazia-lan handia egin behar izan zuen.
Irakeko lehen ministrordea izan zen 2003ra arte. 2010ean, heriotza-zigorra ezarri zion Irakeko Epaitegi Gorenak, bainaJalal Talabani Irakeko presidenteak jakinarazi zuen ez zuela sinatuko Azizen heriotza-zigorra.
Nasiriya hiriko ospitale batean hil zen Tarik Aziz, uste denez espetxean bihotzeko bat jasan ondoren.[1]