Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tanzania

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Tanzaniako Errepublika Batua
United Republic of Tanzania
Jamhuri ya Muungano wa Tanzania
Ereserkia:Mungu ibariki Afrika
Goiburua: Uhuru na Umoja
("Askatasuna eta Batasuna")

Tanzaniako bandera

Tanzaniako armarria
 Kokapena munduan 
 Mapa politikoa 
Geografia
HiriburuaDodoma
6°11′1″S 35°44′46″E
Azalera947.303 km² (31.)
Punturik altuenaKibo (5.895 m)
Punturik sakonenaIndiako ozeanoa (0 m)
KontinenteaAfrika
MugakideakKenya,Uganda,Ruanda,Burundi,Kongoko Errepublika Demokratikoa,Zambia,Malawi,Mozambike,Victoria etaSeychelleak
Administrazioa
Tanzaniako presidenteaSamia Suluhu
Tanzaniako presidenteaSamia Suluhu
LegebiltzarraTanzaniako Batzar Nazionala
Harreman diplomatikoakIkusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria57.310.019
Dentsitatea60,5 bizt/km²
Talde etnikoak
ikusi
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
ikusi
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa5,145(2014)
Bizi-itxaropena65,675(2016)
Giniren koefizientea40,5(2018)
Giza garapen indizea0,549(2021)
Ekonomia
BPG nominala52.090.320.325,474 $(2017)
BPG per capita958 $(2017)
BPG erosketa botere paritarioa163.993.175.384 nazioarteko dolar(2017)
BPG per capita EAPn2.947,8 nazioarteko dolar(2017)
BPGaren hazkuntza erreala6,6 %(2016)
Erreserbak5.887.869.884 $(2017)
Inflazioa5 %(2016)
Historia
Sorrera data:1964koapirilaren 26a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+255
ISO 3166-1 alpha-2TZ
ISO 3166-1 alpha-3TZA
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.AC power plugs and sockets: British and related types(en)Itzuli etaBS 1363(en)Itzuli
Internet domeinua.tz
tanzania.go.tz

Tanzania, izen ofizialaTanzaniako Errepublika Batua[1] (ingelesez:United Republic of Tanzania;swahiliz:Jamhuri ya Muungano wa Tanzania),Ekialdeko Afrikako estatu burujabea da,Afrikako Aintzira Handien eskualdean dagoena. IparraldeanKenya etaUganda ditu,Indiako ozeanoa ekialdean,Ruanda,Burundi etaKongoko Errepublika Demokratikoa mendebaldean, etaZambia,Malawi etaMozambike hegoaldean. 947.303 kilometro koadroko eremua hartzen du,[2] eta 67,5 milioi biztanle zituen 2024an. HiriburuaDodoma da1974az geroztik, bainaDar es Salaam da hiri nagusia eta gune ekonomikorik garrantzitsuena.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mugak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tanzania Ekialdeko Afrikan dago, hego latitudeko 1° eta 12° artean, eta ekialdeko longitudeko 29° eta 41° artean.[2] EkialdeanIndiako ozeanoarekin du muga; iparraldean,Kenya,Victoria aintzira etaUgandarekin; mendebaldean,Ruanda,Burundi,Tanganyika aintzira etaZambiarekin; eta hegoaldean,Malawi,Nyassa aintzira etaMozambikerekin.Mafia,Pemba etaUnguja (Zanzibar) uharteak ere hartzen ditu herrialdeak. Denera, 1.424 kilometroko kostaldea du Indiako ozeanoaren bazterrean.[3]

Eskualde naturalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Rift Haranak zeharkatzen du Tanzaniako lurraldea, ipar-hego norabidea duten bi adarretan banatua. Mendebaldekoak herrialdearen mendebaldeko muga egiten du, etaTanganyika etaRukwa aintzira luzangak hartzen ditu bere baitan; ekialdeko adarrak, berriz, herrialdearen erdialdea gurutzatzen du, Kenyako mugakoNatron aintziratik Mozanbikeko mugakoNyassa aintziraraino.[4] Horiek horrela, hauek dira eskualde geografiko nagusiak:

  • Herrialdearen erdialdea, Rift Haranaren bi adarren arteko eremua hartzen duena,goi-ordoki zabal bat da; batez beste 1.000 metroko garaiera du. Goi-ordokiaren hegoaldeko erdian larreak dira nagusi, baina iparraldean nekazaritza lurrak daude. Bertan dagoDodoma, Tanzaniako hiriburua.
  • Ipar-ekialdea oso menditsua da. Bertan daudeMeru (4.562 metro), sumendi aktiboa,Kilimanjaro (5.889 metro), sumendi jardueragabea, etaUsambara etaPare mendilerroak. Mendi horien ekialdean dagoRift Haran Handiaren ekialdeko adarra; pitzadura erraldoi horren barnean aintzira gaziak daude, hala nola,Natron,Eyasi etaManyara, eta baitaNgorongoro kraterra ere.
  • Ipar-mendebaldean, Kenya, Uganda eta Tanzaniaren arteko mugan,Victoria aintzira dago, Afrikako handiena. Horren hego-mendebaldean,Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Tanzaniaren arteko mugan, Tanganyika aintzira hedatzen da.Sabanak estaltzen ditu Victoria, Tanganyika eta Nyassa aintziren arteko zabaldiak.
  • Rift Haranaren ekialdeko adarraren eta Indiako ozeanoaren arteko lurraldeaordokia da, askoz zabalagoa hegoaldean iparraldean baino. Han dago Tanzaniako hiririk handiena,Dar es Salaam. Aipagarriak dira kostalde horretakomangladiak.

Hidrografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Tanganyika aintziraren ikuspegia espaziotik

Tanzania, mendebaldea batez ere,Afrikako Aintzira Handien eskualdean dago. Hiru dira aintzira nagusiak:

Natron,Eyasi etaManyara, iparraldean, etaRukwa, hegoaldean, dira beste aintzira aipagarri batzuk.[4]

Ibai handirik ez dagoen arren, erdialdeko goi-ordokiak Afrikako hiru ibai-arro nagusien banalerroa eratzen du: Mediterraneokoa (Nilo), Atlantikokoa (Kongo) eta Indiako ozeanokoa (Zambezi). Herrialdeko ibai nagusiak,Ruvuma,Rufiji,Wami etaPangani, Indiako ozeanora isurtzen dira. Luzeena Rufiji da, 600 kilometro ibilbidea egiten duena herrialdearen hegoaldean.Kagerak, berriz, Victoria aintziran du ahoa.[4]Kalambo ibaian, Zambiako mugan, Kalambo ur-jauziak daude, Afrikako handienetakoak (221 metroko jauzia).[5]

Basabizitza eta kontserbazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ñuen migrazioaSerengetin

Historian zeharbiztanleriaren dentsitate txikia izan duenez,dibertsitate biologiko handiko herrialdea da Tanzania. Parke eta erreserbetan ugaztun handiak bizi dira, hala nola,afrikar elefantea (Loxodonta africana),Burchell zebra (Equus quagga burchellii),Thomson gazela (Eudorcas thomsonii),altzelafoa (Alcelaphus buselaphus),ñu urdina (Connochaetes taurinus),jirafa (Giraffa camelopardalis) etaafrikar bufaloa (Syncerus caffer). Ugaztun harrapariei dagokienez,marradun hienak (Hyaena hyaena),likaonak (Lycaon pictus),lehoiak (Panthera leo),lehoinabarrak (Panthera pardus) etagepardoak (Acinonyx jubatus) daude.Nilotar krokodiloak (Crocodylus niloticus) etahipopotamoak (Hippopotamus amphibius) arruntak dira ibai eta aintzira bazterretan. 1.500 hegazti espezie baino gehiago behatu dira.[4]

Herrialdearen %38 babesturik dago, eta 16parke nazional daude.Serengeti Parke Nazionala ospetsua da urtero ehunka mila ñuk, zebrak eta gazelak egiten duten migrazioarengatik.[6];Gombe Stream Parke Nazionalean, Tanganyika aintziraren ondoan,Jane Goodallek zehatz-mehatz aztertu zuentxinpantzeen (Pan troglodytes) jokabidea, eta gauza bera egin zuen Toshida NishidakMahale mendietako Parke Nazionalean.[7] Gizateriaren ondare izendaturik daude Serengeti etaKilimanjaro parke nazionalak,Ngorongoro Kontserbazio Eremua[8] etaSelous ehiza-babeslekua.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Independentziaren aurreko garaia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Kondoakolabar pinturak

I-II. mendera arte,kuxtar herriak (jatorrizkaukasoarrak etaEtiopiako hegoaldetik helduak ziur asko) bizi ziren Tanganyikan, baina gaur egun lurralde horretako herri gehienak I. eta II. mendeetan Afrikako mendebaldetik ekialdera hedatu zirenbantuen ondorengoak dira.Zanzibar uhartediko biztanleak shirazi herrikoak ziren. I. mendearen bukaera aldera, arabiar eta indiar merkatariak sartu ziren, Tanganyikako kostaldean batez ere eta, pixkanaka-pixkanaka, egokituz joan ziren.XV. mendearen bukaera aldera,portugaldarrak heldu ziren, eta bi mendez (XVI-XVII. mendeetan), arabiarrek etaOmango agintariek bat egin eta bidali zituzten arte (XVIII. mendearen hasieran), haien mende egon ziren lurralde horiek. Portugaldarrak irtetean, Omango sultanaren eta arabiarren artean banatu zuten lurraldea. Omango sultanak uharteak eta kostaldea hartu zituen, eta arabiarrek Tanganikako barrualdea, merkataritzako bideak kontrolatzearren batez ere. Horiek egon ziren bitartean,espezia-,boli-,arma- etaesklabo-salerosketek indar handia izan zuten; merkataritza horri eustearren,1832an Omango sultanakZanzibar egin zuen bere erresumako hiriburu.

1891n,Erresuma Batuaren etaAlemaniaren artean banatu zuten Tanzania;Zanzibar eta kostaldea britainiarren protektoratu gisa geratu zen; Tanganikako barrualdea, alemaniarren mende.Lehen Mundu Gerra bukatzean, ordea, alemaniarren mende zegoena ere (Ekialdeko Afrika Alemana) britainiarrei eman zienNazioen Elkarteak. 1946an, Nazioen ElkarteaNazio Batuen Erakunde bihurtu zenean, hark bere babespeko lurralde gisa hartu zuenTanganika, eta tanganikarrei administrazioan esku gehiago uzteko eta burujabetasuna bideratzeko eskatu zionErresuma Batuari. Erresuma Batuak bideratu zuen ardura-banaketa ez zegokion biztanleen banaketa etnikoari,Tanganyika African Association (TAA) kide eta aldeko gehiena zituen alderdia izan arren, europarrei eta asiarrei kargu gehiago eman baitzizkien. Alderdi horren helburua etnien eta britainiarren arteko bitartekotza egitea zen; xede politiko garbirik ez zuen.

Tanzania independentea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Julius Nyerere1961ean, independentziaren aldeko ekitaldi batean

1954an,Julius Nyerere hautatu zuten TAAko lehendakari eta, haren eraginez, burujabetasunaren aldeko ideiak sartuz joan ziren alderdiaren barnean; aldi berean, izena ere aldatu zioten:Tanganyika African National Union (TANU).1958ko hauteskundeetan oso emaitza onak izan zituen TANUk.1961ean, zenbait tirabira izan ondoren,Tanganikari burujabetasuna ezagutu behar izan zieten britainiarrek.Zanzibarko Sultanerria britainiarren mende geratu zen 1963 arte. Tanganikak eta Zanzibarrek bat egin zuten1963an , baina bakoitzak autonomia handia gordetzen zuela.1967an, Nyerere lehendakari zela, TANU alderdiak bere helburua sozialismoa zela adierazi zuen Arushako deklarazioan, eta nekazariak komunitatetan biltzeko esperientzia jarri zuen abian. Handik hamar urtera esperientzia haren porrota onartu behar izan zuen, nekazari gehienak haren kontra baitzeuden.

1977an,Zanzibarko Afro-Shirazi Party alderdiak eta TANUk elkartzea eta alderdi bakar bat osatzea erabaki zuten,Chama Cha Mapinduzi (CCM) edo Iraultzaren alderdia hain zuzen. Alderdi bakar bilakatu zen hura, baina Zanzibarrek bere autonomia gordetzen zuen. Julius Nyerereren garaiko TanzaniaHegoafrikakoapartheid-erregimenaren kontra,Rhodesia zuriaren kontra eta portugaldarren kolonialismoaren kontra agertu zen argi eta garbi. Bestalde, Tanzaniako gobernuakFrelimo-ri, Mozambikeko askapen-mugimenduari, laguntzen zion, eta baitaKomoreetakoAli Soilihren etaSeychelleetakoFrance-Albert Renéren erregimen progresistei ere.Kenyarekin etaUgandarekin zituen harremanak hoztu egin ziren, eta Ekialdeko Afrikako Ekonomia Erkidegoa, britainiarrek sortua, desegin egin zen.1981ean, muga-arazo bat zela-eta, Tanzaniako gudarostea Ugandan sartu zen, etaIdi Amin Dada presidentearen kontra egin zuen. Amin Dadak ihes egin behar izan zuen, nahiz etaLibiako gudarostearen laguntza zuen. Handik gutxira, antzinako lehendakariMilton Obote itzuli zenKampalara. Baina Ugandara bidalitako gudarosteak eragin handia izan zuen estatuaren finantzetan. Hala,1985ean Nyererek lehendakaritzarako hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki zuen. Zanzibarko presidenteAli Hassan Mwinyi, CCMkoa, hautatu zuten presidente.

Artean Nyererek indar handia zuen alderdi bakarraren buruan, eta gogor kritikatu zuen bere ondorengoaren jarrera liberala. Hala eta guztiz ere, Ali Hassan Mwinyi berriro hautatu zuten presidente1990eko hauteskundeetan. Dena dela, Zanzibarrekiko harremanak ez ziren onak, uhartediaren separatismoa indartzen ari baitzen.1992an, alderdi-aniztasuna onartu zen eta Tanzania kontinentalean kristauen eta musulmanen arteko tirabirak gogortu egin ziren.1995ean, CCM alderdiak etaBenjamin Mpaka hautagaiak erraz irabazi zituzten hauteskundeak. Zanzibarren, CCMko hautagaiSeif Sharif Hamadek irabazi zuen, baina ez zion alde handia atera banaketaren aldekoa zen Fronte Zibiko Batuari.Salmin Amour gelditu zen, beraz, uharteko presidente; krisi politiko latzari eta oposizioari egin behar izan zien aurre presidente berriak.

1996an, 800 pertsona baino gehiago hil ziren,MV Bukoba itsasontziaVictoria lakuan iraulita.[9]1997an Tanzaniako presidente Benjamin Mpakak laguntza eskatu zien hainbat herrialderi,El Niño fenomeno meteorologikoak eragin izugarriak izan baitzituen Tanzaniako biztanleengan, eta hainbat eskualdetan biztanleek ezin zuten oinarrizko beharrak ase. 1998ko abuztuaren 7an, lehergailu indartsuek eztanda egin zuten Estatu Batuek Kenya eta Tanzaniako hiriburuetan zituzten enbaxadetan,Nairobin etaDar es Salaamen. 258 lagun hil zituzten bonbek (213 Nairobin, 11 Dar es Salaamen),eta 5.000 gehiago zauritu. WashingtonekOsama Bin Laden islamista integristaren taldeari leporatu zizkion atentatuak.[10]2004ko Indiako ozeanoko lurrikarak eragindakotsunamiak 11 pertsona hil zituen Tanzaniako kostaldean.2005ean,Jakaya Mrisho Kikwete hautatu zuten lehendakari.2012ko uztailean, gutxienez 145 pertsona hil ziren Indiako ozeanoan Zanzibar uhartera zihoan ferry bat hondoratzean.[9]

2015eko presidentetzarako hauteskundeetan,John Magufuli nagusitu zen.2018ko irailean, Ukerewe eta Ukara uharteen arteko bidea egiten zuenMV Nyerere hondoratu zen Victoria aintziran; gutxienez 207 pertsona hil ziren ezbeharrean.[9][11]

Gobernua eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Errepublika presidentzialista da. Errepublikako presidenteaestatuburu etagobernuburu da. Bozketa zuzenaren bitartez hautatzen da, bost urteko agintaldirako. Lehen ministroak gidatzen du gobernuaren egunez eguneko jarduna. Ganbera bakarreko parlamentua du, Nazio Biltzarra (ingelesez:National Assembly;swahiliz:Bunge la Tanzania), 393 aulki dituena. Legebiltzarrerako hauteskundeak bost urtetik behin izaten dira.[12]

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2016tik, Tanzania 31 eskualdetan banaturik dago. Eskualdeak barrutitan banaturik daude.

EskualdeaHiriburuaBarrutiakEremua (km2)Biztanleria (2012)[13]Posta kodeaMapa
ArushaArusha737.5761.694.31023xxx
Dar es SalaamDar es Salaam51.3934.364.54111xxx
DodomaDodoma741.3112.083.58841xxx
GeitaGeita520.0541.739.53030xxx
IringaIringa535.503941.23851xxx
KageraBukoba825.2652.458.02335xxx
KataviMpanda345.843564.60450xxx
KigomaKigoma837.0402.127.93047xxx
KilimanjaroMoshi613.2501.640.08725xxx
LindiLindi666.040864.65265xxx
ManyaraBabati644.5221.425.13127xxx
MaraMusoma721.7601.743.83031xxx
MbeyaMbeya735.9541.708.54853xxx
Mjini Magharibi

(Zanzibar)

Zanzibar2230593.67871xxxr
MorogoroMorogoro770.6242.218.49267xxx
MtwaraMtwara716.7101.270.85463xxx
MwanzaMwanza79.4672.772.50933xxx
NjombeNjombe621.347702.09759xxx
Ipar PembaWete2574211.73275xxx
Hego PembaChake-Chake2332195.11674xxx
PwaniKibaha732.5471.098.66861xxx
RukwaSumbawanga422.7921.004.53955xxx
RuvumaSongea663.6691.376.89157xxx
ShinyangaShinyanga518.9011.534.80837xxx
SimiyuBariadi525.2121.584.15739xxx
SingidaSingida649.3401.370.63743xxx
SongweVwawa527.656998.862
TaboraTabora776.1502.291.62345xxx
TangaTanga1026.6672.045.20521xxx
Ipar Unguja

(Zanzibar)

Mkokotoni2470187.45573xxx
Hego Unguja

(Zanzibar)

Koani2854115.58872xxx

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Biztanleria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sukuma etniako emakume eta umeak

2016an 55.572.201 biztanle zituen.[14] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %43,4 dira, 15-24 urte bitartekoak %20, 25-54 urte bitartekoak %30, 55-64 urte bitartekoak %3,5 eta 65 urtetik gorakoak %3. Bizi itxaropena 63,1 urtekoa da; 61,6 urtekoa gizonezkoena eta 64,6 urtekoa emakumezkoena (2018ko zenbatespenak).Malaria da bost urte baino gutxiagoko umeen lehenbiziko heriotza iturria, etaHIESa helduen heriotza kausa nagusia.[12]

Banaketa etnikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jatorriari dagokionez, lauzpabost taldetan bereizi daitezke Tanzaniako biztanleak. Tanganyika aintziraren inguruko gehienak, jatorriz,bantuak dira, baina haiek ere 120 bat etniatan banatuta daude. Jende-kopuruari dagokionez, etnia nagusiasukuma da (biztanleen %12 inguru), baina horiek ia adina dira nyamwezi, hehe, haya eta makonde herrietakoak. Zanzibar uhartediko biztanle gehienak shirazi herrikoak dira. Arabiarrak, indo-pakistandarrak eta europarrak ere badira Tanzanian, eta kostaldean bizi dira ia denak.

Hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tanzania daswahili-hiztun gehien biltzen dituen herrialdea. Beste hizkuntza nagusiaingelesa da.Arabiera ere hitz egiten daZanzibar eta inguruko uharteetan.[12]

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kristauak % 61,4 dira;musulmanak, % 35,2;erlijio tradizionalen jarraitzaileak, % 1,8; eta erlijiorik gabeak, % 1,4 (2010eko zenbatespenak).[12]

Hiri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Tanzania: biztanle gehien duten hiriak
2019ko zenbatespena[15]
Post.IzenaEskualdeaBiztanleak
Dar es Salaam
Dar es Salaam
Mwanza
Mwanza
1Dar es SalaamDar es Salaam2.698.652Zanzibar
Zanzibar
Arusha
Arusha
2MwanzaMwanza436.801
3ZanzibarMjini Magharibi403.658
4ArushaArusha341.136
5MbeyaMbeya291.649
6MorogoroMorogoro250.902
7TangaTanga224.876
8DodomaDodoma180.541
9KigomaKigoma164.268
10MoshiKilimanjaro156.959

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Te-sailak Tukuyun

Tanzaniako biztanleen %66,9k nekazaritzan lan egiten du (2014ko zenbatespena).[12] Nekazaritzak gorakada handia izan zuen1967-1997 bitartean; aldi horretan, herrietako nekazariak kooperatibetan biltzea bultzatu zen. Hauek dira merkataritzarako labore nagusiak:azukrea,kotoia,anakardoa,tabakoa,kafea,sisala,tea etapiretroa.[16] Zuraren esportazioak beheraldia izan du. Hori bera gertatu da sisalaren salmentekin; antzina gai hori herrialdeko aberastasun-iturri nagusietako bat zen (48.000 tona 1980an eta 23.344 tona 2012an).[16]Iltze-belarraren produkzioa ere asko jaitsi da1980ko hamarkadaz geroztik, garai horretanIndonesia, herrialde inportatzaile nagusia, bere beharrak asetzeko adina iltze ekoizten hasi baitzen. Abere-hazkuntzak ere garrantzi handia du Tanzaniako ekonomian,behi-aziendak (21 milioi buru 2008an) eta ahuntz-aziendak (15 milioi buru 2008an), batez ere.[16]

Tanzania Afrika beltzeko herrialde pobreenetako bat da. Mea-baliabideetan duen aberastasuna urria da;diamante-,urre- etaeztainu-meategi gutxi batzuk daude, eta ez dira oso emankorrak. Bestalde, industrializazio-maila oso apala da. Industria nagusiak hauek dira: ehungintza, elikagaiak, tabakoa, papera. Merkataritza-harreman gehienakIndia,Hego Afrika etaTxinarekin ditu.[12] Garraiobideei dagokienez, burdinbide- eta errepide-azpiegiturak ez dira hain txarrak. Hiri nagusi gehienak Dar es Salaamekin eta elkarrekin lotuak daude burdinbidez eta errepidez, baina herri askotara ez dira iritsi. Portu nagusia eta nazioarteko aireportua Dar es Salaamen daude.

Tanzaniar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. ab "Basic Facts and Figures on Human Settlements, 2012". National Bureau of Statistics, Tanzania Ministry of Finance, nbs.go.tz (kontsulta data: 2019-6-20).
  3. Country review: United Republic of Tanzania. fao.org (kontsulta data: 2019-6-18).
  4. abcdMascarenhas, Adolfo C., Bryceson Deborah Fahy and Others. Tanzania. Encyclopædia Britannica, britannica.com (kontsulta data: 2019-6-20).
  5. Kalambo Falls. in: Country review: United Republic of Tanzania. whc.unesco.org (kontsulta data: 2019-6-19).
  6. Aizpurua Sarasola, Joserra. Serengetiko migrazioa arriskuan. Argia aldizkaria, 2010ko irailak 5, CC BY-SA 3.0, argia.eus (kontsulta data: 2019-6-20).
  7. Sears, Cathy. Txinpantzearen botikina. Elhuyar aldizkaria, 43. zenbakia, 1991ko urtarrilak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (kontsulta data: 2019-6-20).
  8. Tanzaniako paradisua, Ngorongoro. Elhuyar aldizkaria, 2010eko martxoak 1, zientzia.eus (kontsulta data: 2019-6-20).
  9. abcUribesalgo Alzola, Karmele. Gutxienez 136 pertsona hil dira Tanzanian ferry bat hondoratuta. Berria egunkaria, 2018ko irailak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2019-6-21).
  10. Estatubatuarrak eraso ugariren jomuga. Euskaldunon Egunkaria, 2011ko irailak 12, CC BY-SA 4.0, Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003, berria.eus (kontsulta data: 2019-6-21).
  11. Victoria lakutik 207 gorpu atera dituzte Tanzanian. Berria egunkaria, 2018ko irailak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2019-6-21).
  12. abcdef Tanzania. in: CIA World Factbook. cia.gov (kontsulta data: 2019-6-21).
  13. "Sub-Divisional Population Projection for Year 2016 and 2017 Based on 2012 Population and Housing Census". National Bureau of Statistics, Tanzania Ministry of Finance, nbs.go.tz (kontsulta data: 2019-6-21).
  14. Aipuaren errorea: Konpondu beharrekoerreferentzia kodea dago orri honetan:ez da testurik emanzenbatespen izeneko erreferentziarako
  15. Population of Cities in Tanzania (2019). worldpopulationreview.com (kontsulta data: 2019-06-21).
  16. abc 2013 Statistical Abstract. National Bureau of Statistics (NBS), web.archive.org (kontsulta data: 2019-6-21).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Afrikako herrialde eta lurraldeak(Nazio Batuen azpi-eskualdeka)
Map indicating Western AfricaMendebaldeko Afrika
Map indicating Northern AfricaIparraldeko Afrika
Map indicating Central AfricaErdialdeko Afrika
Map indicating Eastern AfricaEkialdeko Afrika
Map indicating Southern AfricaHegoaldeko Afrika
Menpeko lurraldeak
Eztabaidatuak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tanzania&oldid=10456828"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp