Artikulu hau elementu kimikoari buruzkoa da; mitologiako pertsonaia gaitzat duena beste hau da: «Tantalo (mitologia)»
Tantaloa Ta ikurra duenelementu kimiko bat da, 73zenbaki atomikoa duena eta taula periodikoaren bosgarren taldean aurkitzen dena. Lehentantalium bezala ezagutzen zen,Tantalus izenetik eratorria; hots, greziako mitologiako pertsonaia.[1]Trantsizio-metal bakan, gogor, urdin-gris eta lustreduna da.Korrosioarekiko oso erresistentea da etanaturanTantalita izenekomineralean ageri da. Tantaloa inertea denez, oso erabilia da laborategiko tresnerian, tresna kirurgikoetan eta inplanteetan,platinoa ordezkatuz.
Tantaloa iluna, dentsoa, xaflakorra, oso gogorra, erraz lantzen dena eta bero- etaelektrizitate eroale ona da. Oso ezaguna daazidoek eragindako korrosioa bikain jasaten duelako; izatez, 150 °C azpiko tenperaturetan, normalean oso erasokorra denaqua regia-ren erasoa ere aldaketarik gabe jasaten du.Azido fluorhidrikoz edofluor-ioia etasufre trioxidoa daukatendisoluzioz disolbatu daiteke, bai etapotasio hidroxidoz ere. Tantaloakurtze-puntu oso altua dauka, 3.017 °C-ekoa, solikwolframioak etarenio metalek etakarbonoak gainditzen dutena.
Tantalo ekoizpena 2006. urteanTantalo ekoizpena 2015. urtean
TantaloaKoltanetik ateratzen da,Columbita etaTantalita mineralez konposatutako mineral metaliko beltza eta opakuatik.[2]
Munduko tantalo meategien ekoizpenak aldaketa geografiko garrantzitsua izan du. XXI. mendearen hasieran,Australia etaBrasil ziren Tantalo ekoizle nagusiak. 2007an hasi eta 2014ra arte, tantalo ekoizpen iturri nagusiakKongoko Errepublika Demokratikora,Ruandara eta Afrikako beste herrialde batzuetako meategietara aldatu ziren.[3] Etorkizuneko tantaloaren hornidura-iturri gisaSaudi Arabiako,Egiptoko,Groenlandiako,Txinako,Mozambikeko,Kanadako, Australiako,Estatu Batuetako,Finlandiako eta Brasilgo meategiak aztertzen ari dira, ekoizpen kantitatearen arabera ordenatuta.[4][5]
Egungo tantalo-erauzketa tasan oinarrituta, aurreikuspenen arabera, 2060. urte inguruan tantalo-baliabideak agortuko direla kalkulatzen da, birziklapen handiagoaren beharra azaleratuz.[6]
Azken urteotan, bildumako txanponaren merkatu numismatikoan ere sartu da tantaloa.Kazakhstan izan da munduko lehen herrialdea tantaloz egindako txanponak egiten, bai bere egoera naturalean, bai jatorrizko kolorea aldatzea lortzen duten oxidazio-metodo desberdinen bidez koloreztatuta.[8]