Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Tanit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tanit
Punic religion(en)Itzuli
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakCaelestis(en)Itzuli
DomeinuaKartagoa etaIlargia
Familia
Ezkontidea(k)Baal Hammon
Taniten ikurra duen pisua.

Tanit,kartagoarmitologiako jainkosarik garrantzitsuena izan zen,Baal jainkoaren ezkontidea eta Kartagoko patroia.Astarte feniziar jainkosaren baliokidea zen, baita jainkosaberbere bat ere.

Gurtza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Taniten gurtza,K.a. V. mendean hasi zen garrantzitsu bihurtzen, etaIlargia eta ugalkortasunarekin lotua zegoen. Haurren sakrifiziodun errituekin lagundua zihoala dioten zantzuak daude, baina, sinesmen hau, erromatarren ospe kentze politikaren ondorio izan daiteke, karbono 14ak, ontzi erritualetan, soilik animalien errautsak zeudela frogatu baitu, eta ez gizakienak.

K.a. V. mendetik aurrera, Tanit, Kartagoko panteoiko jainkosa nagusi bihurtzen da, bere aurrekoa ordezkatuz. Epigrafian, sarri,Tnt pn B’l (Tanit, Baalen aurpegia) bezala deitua da, ondorioz, Baal jainkoaren agerpen bat edo bere jainkosa paredroa delarik, denborarekin, idazkunetan, bakarrik agertzen amaituko duen arren.K.a. 400etik aurrera, bere gurtza,Mediterraneo Itsasoaren inguruko toki askotan dokumentatua dago:SidonLibanon, KitionZipren, Thinissut, Hadrumentum eta ConstantinaAfrika iparraldean, Tharros, Sulcis eta NoraSardinian, eta, azkenik,Lilibeo etaPalermoSizilian. Bere idazkera, punikeraz, Tnt da, hizkuntza semitarrak, bokalik gabe idazten baitira. Baina, bere izena, Tanit bezala idatzia agertzen den arren, bere benetako ahoskatzea, garai berantiarrean behintzat, gutxi gora-behera,Tinit izango litzateke.

Ikonografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bere ikurra, alderantzikatutako hiruki edo V baten eta marra horizontal baten gainean jarritako zirkulu bat zen. Hasiera batean, hirukia, trapezio bat zen. Adituren batzuk,Antzinako EgiptokoAnkh ikurrarekin lotzen dute.

Iberiar Penintsularen hegoaldean,Guadalhorce ibaiaren itsasoratzean, herrixka feniziar bat agertu zen, eta, bertako hil hatu eta tresneriaren artean, nahiko kontserbazio egoera onean zegoen Tanit bat.


Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tanit&oldid=9955893"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp