Tangoamusika etadantza mota bat da,Rio de la Platan sortu eta garatua,Buenos Aires etaMontevideo hirietan bereziki. 2/4ko konpasean idazten da. Maitasun mina du gai nagusia, eta bertsoak edertasun handikoak izan ohi dira. Tangoa jotzeko talde ohikoa seikotea da,orquesta típica deitutakoa: bibiolin,pianoa,kontrabaxua eta bibandoneon.Trikitiaren antzeko akordeoi diatonikoa da.
Buenos Airesen,1880ko hamarkadan, tango izeneko dantza eta musika estiloa sortu zen auzunerik xeheenetan. Tangoakhabanerarekin partekatzen du genealogia, bainaRio de la Platako ibaiertzeko ukitu berezia du. Garai hartan, habanerak,polkak,mazurkak etabalsen bat entzuten eta dantzatzen zituzten hiriko biztanle zuriek; beltzek, biztanleen laurdenak, perkusioak markatutakokandonbea nahiago zuten.1870ean, Argentinak bi milioi biztanle zituen eta 25 urtean, biztanleria bikoiztu egin zen. XIX. mendea amaitu baino lehen, Buenos Aires hiriburuak bi milioi biztanle zituen: erdiak, lehen belaunaldiko etorkinak. Giro hartan, erritmo berriak iturri askotatik edan zuen, mundu guztitik etorritako aireak arnastu eta Buenos Airesko taberna zulo ilunen etaputetxeen ukitua eman zien[1].
Ez zegoen doinu berria dantzatzeko araurik eta muga moralik ere, giro haietan emakume bakarrakprostitutak zirelako. Hala, probokazioa, gertutasuna eta sentsualitatea nagusitu ziren dantza berrian. Kanten hitzak ere bat zetozen dantza lizunarekin. Hona lehen tangoen izenburu argigarri batzuk:Dos sin sacarla ("Bi atera gabe"),Qué polvo con tanto viento ("Hori hautsa [= larru-jotzea] hainbeste haizerekin"),Con qué tropieza que no entra ("Zerekin egin du estropezu egin, ez baita sartzen"),Siete pulgadas ("Zazpi hazbete")...[1]
Buenos Airesko gazte aberatsak ez zuten erreparorik auzune xeheetara jaitsi eta doinu berriaz gozatzeko baina, noski, tangoa ezin zuten beren etxeetan entzun edo giro bereko andereñoekin dantzatu. Buenos Airesen ez, bainaParisen bai. Argentinar gazteek Europara eraman zuten tangoa. Beste hainbat lekutan onartezina zena gustura hartu zuten XX. mende hasierako Pariseko saloi irekietan,Montparnasseko Ba Bulierren edoPierre-Auguste Renoirrek margotutako Moulin de la Galletten. Parisen gertatzen zen guztiachic zen Europako gainerako herrialdeetan eta, hala, modaren hiriburutik kontinente osora zabaldu zen tangoa. Gerra aurreko modako dantza izan zen.Pio X.ak debekatu egin zuen etaGilen II.a kaiserrak bere ofizialei tangoa dantzatzea galarazi zien. Baina berandu zen: arrakasta lortua zuen ordurako[1].