| Tal (abeslaria) | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Tal Benyezri, טל בניזרי |
| Jaiotza | Pardes Hanna-Karkur(en) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | frantsesa |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | egile abeslaria,abeslaria etaestudioko musikaria |
| Altuera | 1,63 metro |
| Lan nabarmenak | ikusi |
| Jasotako sariak | |
| Influentziak | Stevie Wonder,Michael Jackson etaBob Marley |
| Izengoitia(k) | Tal eta Taloula |
| Genero artistikoa | pop musika chansona |
| Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
| Diskoetxea | Warner Music France(en) |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | judaismoa |
Tal Benyezri, (hebreeraz טל בניזרי) (Pardes Hana,Israel,1989koabenduaren 12a)pop abeslariisraeldar-frantsesa da[1]. Izenak "Goizeko arrosa" esan nahi du hebreeraz.
1989an jaio zen musikarien familia batean eta urtebete baino ez zuela Israel utzi eta Frantziara bizitzera joan zen familia. Nerabezaroan bere kontu ikasi zuen pianoa eta gitarra jotzen[1].
Hamasei urte zituela Gary Fico abeslaria ezagutu zuen eta 2008an honek Laura Marciano musikagilea aurkeztu zion. Marcianok Sony Music diskoetxearekin kontratua egiten lagundu zion eta biek batera egindako lanaren fruituaLa musique est mon ange singlea izan zen, 2010an[1]. Sony Music-ek ordea ez zuen bere alde apusturik egin eta Tal tabernetan pianoa jotzen hasi zen. Interneten bere bideo batek arrakasta handia izan zuen eta Warner Music Franceko zuzendariak ikusi zuenean Talen kontzertu batera joatea erabaki zuen. Tal fitxatu eta hiru astetaraAlicia Keys-en kontzertua ireki zuen Parisko Kongresu jauregian[2]. KontratuakBruno Mars,Jessie J,Mariah Carey etaRihannarencover-ak Youtuben egitera behartzu zuen eta "Rihanna frantsesa" ezizena jaso zuen. 2011 urteanOn Avance singlea atera zuen[1].
2011 urteko udan grabatu eta 2012anLe Droit de Rêver diskoa atera zuen, "amets egiteko eskubidea"[2].On Avance abestiaz gain arrakasta handia lortu zutenWaya Waya etaLe sens de la vie abestiek. Abesti pare baten bideoklipak Estatu Batuetan garabatu zituen,Le sens de la vieNew Yorken[3] etaJe Prends le LargeMiamin.Le sens de la vie abestia Frantziako zerrendetako laugarren posturaino iritsi zen eta 3 aste egin zituen postu horretan[4]. 2013an "urteko emakumezko artista frankofono onenaren"NRJ Music Awards saria irabazi zuen.
2013an bigarren diskoa plazaratu zuen,À l'infini, eta ondoren etorriko zen birarekin zuzeneko diska berria atera zuen. Bigarren diskoko abesti ezagunenaMaintenant ou jamais izan zen Dryraperoarekin batera grabatu zuena. 2014ko NRJ Music Awards sarietan berriz ere garailea izan zen.
2016 urtean bere izena daraman diskoa atera zuen,Tal eta 2018anJuste un rêve.