Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Taj Mahal

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Bideo honek VideoWiki proiektuko bideo bat barneratzen du
Koordenatuak:27°10′30″N78°02′31″E / 27.175°N 78.0419°E /27.175; 78.0419
Wikipedia, Entziklopedia askea

Taj Mahal
ताज महल
تاج مَحَل
تاج محل
 UNESCOrengizateriaren ondarea
 Kanpoaldea 
 Barnealdea 
 Sarrera 
 Planoa 
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaUttar Pradesh
Division of Uttar PradeshAgra division
Indiako barrutiAgra barrutia
HiriaAgra
Koordenatuak27°10′30″N78°02′31″E / 27.175°N 78.0419°E /27.175; 78.0419
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1631 - 1653
Inaugurazioa1653
KomisarioaShah Jahan (1632)
Izenaren jatorriaMumtaz Mahal
Erlijioaislama
Arkitektura
ArkitektoaUstad Ahmad Lahauri
Materiala(k)haitzurdina
EstiloaIslamiar arkitektura
Irandar arkitektura
Mogol arkitektura
Dimentsioak73 (altuera) m
Azalera17 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i)
Erreferentzia252
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Bisitariak urtean6.532.366
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Taj Mahal (hindiz:ताज महल,Tāj Mahal,urduz:تاج محل‎Tāŷ Mahal 'Jauregi koroa';tɑːʒ mə'hɑl ahoskatua)Agra hirian (India),Yamuna ibaiaren ertzean, dagoenmausoleo handia da,Shah Jahan erregemogolak bere emaztea zen Mumtaz Mahalen omenez eraikia XVII. mendean,1631 eta1654 bitartean.

Taj Mahal jauregiaren adibiderik ederrentzat jotzen da, arkitekturaislamdar,[1]persiar,[2]indiar eta areotomandarreko[3] elementuak uztartzen dituen estiloan eraikia.Marmol zurikokupulak estalitakomausoleoa zatirik ezagunena den arren, Taj Mahal 17 hektarea hartzen dituen eraikin multzo harresitu bat da, horien arteanmeskita handi bat, gonbidatuen etxe bat etalorategiak Yamuna ibaiaren bi ertzetan. Bere eraikuntzak 20.000 langileren ahalegina behar izan zuela uste da, Ustad Ahmad Lahori gorteko arkitektoa buru zuen arkitekto multzo baten zuzendaritzapean.[4][5]

Monumentu honek ospe berezia lortu du bere inspirazioaren izaeraerromantikoagatik: kupularen azpian, ganbera nahiko ilun batean, Shah Jahan eta Mumtaz Mahalen gorpuak daude, munduari beren betiereko amodioa gogorarazi nahian. Erregina bere hamalaugarren haurra erditzean hil zen. Monumentua Indiako helmuga turistiko garrantzitsu bat da, urtero 7-8 milioi bisitarirekin. 1983an,UNESCOkGizateriaren Ondare izendatu zuen, "Indian arte musulmanaren harribitxia eta mundu osoan miretsitako munduko ondarearen maisulanetako bat" izateagatik.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bideo honek VideoWiki proiektuko bideo bat barneratzen du.
Bideo honek VideoWiki proiektuko bideo bat barneratzen du. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Taj Mahalaren eraikuntzari buruzko bideo laburra (gidoia)

Shah Jahan enperadoreamezenas oparo bat izan zen, baliabide ia mugagabeak zituena. Bere babespean eraiki zirenShalimar jauregi eta lorategiakLahoren, hau ere bere emaztearen omenez. Mumtaz Mahalek, bere senarrari, hamalau seme-alaba eman zizkion, baina azkena erditzean hil zen, eta enperadorea, atsekabetuta, ia berehala hasi zuen, 1632an,[6] Taj Mahalen eraikuntza, hil ondorengo eskaintza bezala.[7] Eraikinaren xehetasun guztiek bere izaera erromantikoa erakusten dute,[8][9] eta multzoak estetika bikainaren gorazarre egiten du.

Taj hitza (تاج)persieratik dator, mogol gortearen hizkuntza, eta «koroa» esan nahi du.Mahal (محل), berriz, Mumtaz Mahalen aldaera labur bat da, izen formala Arjumand Banu Begumen ("jauregiko lehen dama") zelarik gortean.Taj Mahal izenak hortaz,Mahal (erreginaren) koroa esan nahi du. Izena horizon hasiera-hasieratik erabili izan da, 1663an François Bernier bidaiari frantsesak eraikinaren berri ematekoTage Mehale erabili baitzuen.

Lanak1656an amaitu eta gutxira, Shah Jahan gaixotu egin zen, eta bere seme Shah Shujak bere burua enperadore izendatu zuenBengalan, eta Muradek ere, bere anaia Aurangzeben laguntzarekin, gauza bera egin zuenGujaraten. Shah Jahanek, jada oso gaixorik zegoelarik, amore eman zuen eta Aurangzebek bizirik jarraitzeko baimendu zuen, Agrako gotorleku hurbiletik irten gabe atxilotua. 1666an hil ondoren (10 urte geroago), Aurangzebek mausoleoan lurperatu zuen emaztearen ondoan,[10] multzoaren simetria perfektuaren haustura bakarra sortuz.

XIX. mendearen amaieran, Taj Mahaleko zenbait sektore oso hondatuta zeuden, mantentze faltagatik.Indiako matxinadaren garaian (1857), soldadubritainiarrek,zipaioek eta gobernuko ofizialek kaltetu zuten,harribitxiak etalapis lazulia harresietatik erauzi zituztenak.

1908an bukatu zen Lord Curzon britainiar erregeordeak agindutako zaharberritzea. Cuzonek barne ganberako lanpara handiaren fabrikazioa ere agindu zuen,Kairoko meskita batean zegoen antzeko baten ereduaren arabera.Lorategiak ingeles erara birmoldatu zituen ere. XX. mendean tenpluaren mantentzea eta zaintza hobetu zen. 1942an, gobernuakaldamio erraldoi bat eraiki zuen kupula estaltzeko,Luftwafferen balizko aire-eraso batetik babesteko eta, ondoren, Japoniako aire indarrena[11][12]. Babes hau, berriz, 1965 eta 1971ko India etaPakistanen arteko gerretan eraiki zen, bonbaketariak engainatzeko.[13]

Mehatxu berrienak Yamuna ibaiaren ertzetan dagoen ingurumen-kutsaduratik etaMathurakofindegiak eragindakoeuri azidotik datoz. Bi arazoak hainbat helegiteren xede izan dira Indiako Justizia Auzitegi Gorenean. Kutsadurak Taj Mahaleko marmol zuria hori bihurtzen du, monumentua itxuraldatuz. Kutsadura kontrolatzen laguntzeko, Indiako gobernuak Taj Trapezio Zona (TTZ) ezarri du, monumentuaren inguruan 10.400 km2 luze-zabaleko eremua, non igorpenen estandar zorrotzak aplikatzen diren.

Azken urteotan, egiturari buruzko kezkak sortu dira, Yamuna ibaiaren arrokolurpeko urenmaila aldatu izanaren ondorioz, urtean 1,5 m inguru jaisten baita. 2010ean,pitzadurak agertu ziren hilobiaren zati batzuetan eta monumentua inguratzen dutenminareteekmakurdura zantzuak erakutsi zituzten, zurezkozimentazioak usteltzen egon zitekeelako ur faltaren ondorioz. Bi eraikin periferikotan kokatutako minareteak kaltetutzat jo zituenekaitz baten ondorioz 2018ko apirilaren 11n.

Duela gutxi, sektoresunita batzuk eraikinaren jabetza aldarrikatu zuten, gurtzaislamiko horretako kide batekin ezkondutako emakume baten hilobia dela oinarri hartuta. Indiako Gobernuak atzera bota du erreklamazioa, oinarririk gabekotzat jota, Taj Mahal Indiako nazioaren jabetza besterenezina baita.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Elementu formalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Elementu formalak etaapaingarriak behin eta berriz erabiltzen dira konplexu osoan, hiztegiestetikoa bateratuz.Mausoleoaren ezaugarri nagusiak gainerako eraikuntzetan islatzen dira:

Taj Mahal-en elementu formalak
Taj Mahalen elementu formalak
  1. Finial:kupulen apaindurazko errematea,Asiakopagodetan ere erabiltzen dena.
  2. Loto dekorazioa: kupuletan zizelkatutakoloto lorearen eskema.
  3. Kipula formako kupula:amrud ere deitzen zaio, islamaren arkitekturan ohikoa, geroraErrusian erabilia.
  4. Danborra: kupularen oinarrizilindrikoa, sostengu eta trantsizio formalerako balio duena, eraikinaren arabera.
  5. Guldasta:horma sostengatzaileen ondoan finkaturikoorratz apaingarria.
  6. Chattri:zutabeen eta kupulenkioskoa, monumentu oroigarri gisa bakarka erabiltzen dena.
  7. Zerrenda apaingarriak: kutxatilen gaineko itxitura panelak.
  8. Kaligrafia:Koranaren bertsoen idazkera estilizatua arku nagusien gainean.
  9. Arkuak edo atariak:pixtaq ere esaten zaie (persiar hitza, atari bakartuak esateko).
  10. Dadoak: horma nagusien alboetan dauden panel apaingarriak.
Taj Mahal multzoaren oinplanoa:
1 Ilargi-argi lorategia
2Yamuna ibaia
3Minareteak
4Mausoleoa
5Meskita
6Jawab
7Txahar bagh (lorategia)
8Darwaza (sarrera gotorlekua)
9 Kanpoko patioak
10 Sarrera nagusiko zabaldia
11 Hilobi sekundarioak
12 Sarrera nagusiko ataria
13Taj Ganji (bazarra)

Mausoleoa da 17 hektareako multzoko pieza nagusia, beste hainbat atalez gain, horien artean meskita bat, gonbidatu etxea eta lorategiak, horiek guztiak almenadun horma batez mugatuak hiru aldetatik.

Taj Mahal multzoaren ardatz nagusiaYamunarenibaiertzarekiko perpendikularra da etasimetria antolaketa ugari ditu. Multzoaren erdianTxahar bagh lorategia dago,persiar jatorrikoa, laukitan banatua,ubideek osatutako gurutzearen bidez antolatua. Uraren azalerak eraikinak islatzen ditu, simetria-efektu gehigarria sortuz.

Mausoleoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Mausoleoa.

Mausoleoa Taj Mahal multzo osoarenpuntu fokala da,simetria, ordena eta zorroztasun ikaragarriaz egina.Marmol zuriko egitura handi bat da, oinarri karratu baten gainean dagoen eraikin simetrikoa, lau aldetanarku zorrotzekoiwan bat duena eta erraboil itxurakokupula handi batez koroatua. Kupula handien albo banatan beste bi daude, txikiagoak. Eraikin osoa inguratzen duen laukiaren kantoietan zilindro itxurako lau dorre mehe daude, kanpoaldera pixka bat makurtuak,lurrikararen batek eraitsiz gero, ez daitezen erori eraikuntza nagusiaren gainean. Mogol hilobi gehienak bezala, oinarrizko elementuakpersiar jatorrikoak dira.

Eraikina ganberatan banatutako azalera handi bat da, non erdikoak Shah Jahan eta Muntazenzenotafioak hartzen dituen, hilobiak azpiko maila batean baitaude. Oinarria, funtsean, ertz alakatukokubo bat da, 55 metroko aldea duena. Alde bakoitzaren gainean,pishtaq edo arkuteria batek inguratzen dituiwanak, antzeko goiko mailarekin baina balkoiekin. Iwaneko arku nagusiak oinarriaren goialderaino iristen dira, fatxada integratu bat sortuz. Motibo hori alaketan jarraitzen du. Diseinua erabat uniformea da eta oinarriaren lau aldeetan errepikatzen da. Oinarrikoidulkiaren erpin bakoitzean, minarete batek multzoa osatzen eta nabarmentzen du.

Alaketako arkuteria bikoitza.
Taj Mahal 1865an,Felice Beatoren argazkian.

Marmol zurizko kupula, mausoleoaren gainean dagoena, multzoaren elementurik ikusgarriena da. 35 m garai da, oinarriaren luzeraren ia berdina,danbor baten gainean 7 m goratua. Kupularen itxuragatikamrud (guaiaba) edo "erraboil-kupula" (erraboil edotipula itxurakoa) esaten zaio. Kupularen goiko herena,loto lorezko erliebe batekin apaindua dago, garaiera areagotzen duena. Goi-goian,pinakulu edo orratz urrekara batek tradizio islamikoak eta hinduak uztartzen ditu. Orratz hauilgora batekin amaitzen da, Islamaren ohiko motiboa, adarrakzerurantz dituena[14]. Orratzaren tontorrak ilgora zeharkatzen duenez,hiruhortz itxura konbinatua hartzen dute,Shiva jainkoaren ohiko indiar ikurra. Orratz nagusi hau, jatorrianurrezkoa zen, baina, XIX. mendearen hasieran brontze urreztatuzko kopia batek ordezkatu zuen.

Kupularen lau aldeetan,chhatri edokiosko kupuladun bana dago, erdiko kupularen itxura errepikatzen dutenak. Beraien danbor zutabedunak mausoleoaren sabaian irekitzen dira eta argi naturala ematen diote barrualdeari.Chhatriek ere orratzak dituzte gailurrean.

Idulkiaren izkina bakoitzeanminarete bat altxatzen da: 40 metro baino gehiagoko garaiera duten laudorre handi, berriz ere Taj Mahalek diseinu simetriko eta errepikakorrarekiko duen zaletasuna erakusten dutenak. Dorreak minarete funtzionalak dira, meskitetan bezala, nondikmuezzinak otoitz egitera deitzen duen. Minarete bakoitza hiru atal berdinetan banatuta dago, eraztun bezala inguratzen duten bi balkoirekin. Dorrearen gailurrean,chhatri batez estalitako terraza batek mausoleoaren diseinua errepikatzen dute: kupula, loto lorea eta orratz urrekara. Minarete bakoitza pixka bat kanporantz okertuta eraikia zen, eroriz gero (garai hartan usu zena) mausoleoa ez kaltetzeko.

  • The false sarcophagi of Mumtaz Mahal eta Shah Jahanen zenotafioak (sarkofago izunak) ganbera nagusian.
    The false sarcophagi of Mumtaz Mahal eta Shah Jahanen zenotafioak (sarkofago izunak) ganbera nagusian.
  • Mumtaz Mahal eta Shah Jahanen benetako hilobiak beheko mailan.
    Mumtaz Mahal eta Shah Jahanen benetako hilobiak beheko mailan.
  • Marmolezko kupula nagusia eta beste txikiagoak.
    Marmolezko kupula nagusia eta beste txikiagoak.
  • Hego-ekialdeko minareteko chhatria
    Hego-ekialdeko minareteko chhatria
  • Kupula nagusiko gailur orratza
    Kupula nagusiko gailur orratza

Kanpo dekorazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Taj Mahal mausoleoaren kanpo dekorazioamogol arkitekturako finenetakoa da. Erabilitako dekorazioa mota askotakoa da: margoa,iztukua, harri mosaikoa (titakadura) etaerliebea. Islamaren irudi atropomorfikoen debekuari jarraiki, elementu dekoratiboak hiru dira:kaligrafia, irudi abstraktuak eta landare motiboak.

Kaligrafia mausoleoareniwan nagusian.

Kaligrafia multzo osoan zehar ageri da dekorazioarekin bat eginda,Koranarenpasarteak adieraziz. Amanat Khan mogol gorteko kaligrafo persiarrak sortutako testuak oso loratuak eta ia irakurtezinak dira. Kaligrafoaren sinadura hainbat paneletan agertzen da. Kaligrafiaren kopuru handi battitakadura erabiliz aplikatu zen:jaspe edo marmol beltzez idatzitakothuluth estilo loretsu batek osatzen du marmol zurizko paneletan txertatua. Ikuslearengandik urruti dauden goiko panelak kaligrafia proportzionatuarekin idatzita daude, behetik begiratzean ikusmen-distortsioa konpentsatzeko. Lanetako batzuk oso-oso zehatzak eta delikatuak dira, bereziki hilobiaren zenotafioen marmolean daudenak. Azkenaldiko azterketek iradokitzen dute Amanat Khanek berak aukeratu zituela pasarteok.[15][16]

Testuak, oro har, justiziari, sinesgabeentzakoinfernuari eta fededunentzakoparadisu-promesari buruzkoak dira. Pasarte nagusien artean, honakosura hauek daude: 91 (eguzkia), 112 (fede-garbitasuna), 89 (eguneko atsedena), 93 (goizeko argia), 95 (pikondoak), 94 (irekidura), 36 (Ya Sin), 81 (iluntasuna), 82 (pitzadura), 84 (urradura), 98 (ebidentzia), 67 (domeinua).

Arte abstraktuaren irudiak, bereziki, mausoleoaren idulkian, minareteetan, meskitan eta jawabean erabiltzen dira, baita hilobiaren azalera txikietan ere. Solairuek eta bidexkek kolore eta forma ezberdinekomosaikoak erabiltzen dituzte, patroi geometriko konplexuetan konbinatuta. Marmolezko plaken gaineko inkrustazio-teknikak halako perfekzioa du, non harri etaharribitxi inkrustatuen arteko junturak doiki bereizten baitira handitze-leiar batekin. Lore batek, zazpi zentimetro karratu ingurukoa, 60 inkrustazio edotitaka ezberdin ditu, ukitzen bada gainazal leuna eskainiz.

Mausoleoaren beheko hormetan marmolezkobehe-oholak ageri dira, lore eta mahatsondoenbehe-erliebeekin, lan bikaina nabarmentzeko leunduak izan direnak. Behe-oholak eta arkuen alboak harrierdi-bitxien inkrustazioekin apaindu dira, lore, fruitu etamahatsondo marrazki oso estilizatuak osatuz. Inkrustatutako harriak marmol horia,jadea eta koloretakokuartzoa dira, hormen gainazalarekin lerrokatuta eta leunduta.

  • Landare motiboak.
    Landare motiboak.
  • Marmola inkrustazioekin, horietako batzuk islatzaileak.
    Marmola inkrustazioekin, horietako batzuk islatzaileak.
  • Marmolezko jali sareta.
    Marmolezkojalisareta.
  • Kaligrafia.
    Kaligrafia.

Barrualdea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Taj Mahaleko erdiko aretoak teknika tradizionaletatik haratago doan dekorazioa du, eta eskuzko artearen forma garaiagoekin lotzen du,urregintza etabitxigintza kasu. Hemen, inkrustazioetarako erabiltzen den materiala ez da marmol edo jadea, harribitxi etaerdi-bitxiak baizik, kanpoko dekorazio-elementu bakoitza islatuz.

Mausoleoaren oinplanoa.

Areto nagusiaoktogonala da, eta edozein aldetatik sartzeko aukera badago ere, soilik hegoaldeko atea, lorategietarako norabidean, erabili ohi da. Barruko hormek, gutxi gorabehera, 25 m garai dira, eta horien gainean, eguzki motiboekin apaindutako barnekokupula izun bat eraiki zen. Zortziarku zorrotzek zehazten dute espazioa lurraren mailan. Kanpoaldean bezala, arku erdi bakoitzari bigarren bat gainjartzen zaio paretan, garaiera erdian. Erdiko goiko lau arkuek,begiratokiak dituztenbalkoiak osatzen dituzte kanporantz. Balkoi hauetako leiho bakoitzak marmolezkojali edosareta bat dauka. Balkoietatik datorren argiaz gain, kanpoko kupularen izkina bakoitzetaki chhatrietatik sartzen denarekin osatzen da argiztapena.

Tradizio musulmanak hilobien apainketa landua debekatzen du eta, beraz, Mumtaz eta Shah Jahanen gorpuek, ganbera nahiko xume batean atseden hartzen dute, Taj Mahaleko areto nagusiaren azpian. Ipar-hego ardatz baten arabera lurperatuta daude, aurpegiak eskuinerantz dituztelaMekarantz.

  • Shah Jahan eta Mumtaz emaztearen hilobiak.
    Shah Jahan eta Mumtaz emaztearen hilobiak.
  • Zenotafioa inguratzen duen marmolezko sareta harribitxiz apaindua.
    Zenotafioa inguratzen duen marmolezkosareta harribitxiz apaindua.
  • Lore erliebeak marmolean zizelkatuak.
    Lore erliebeak marmolean zizelkatuak.
  • Muqarnak petxinetan.

Beste eraikinak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Mendebal eraikina, meskita bat mausoleoari begira.

Multzoaalmenadunhareharri gorriko hormez inguratuta dago. Ibaira ematen duen aldea zabalik dago. Hormetatik kanpo, zenbait mausoleo gehigarri daude, Shah Jahanen beste emazte batzuenak barne, eta hilobi handiago bat Mumtazen zerbitzari kutunarentzat.

Sarrera nagusia (darwaza) nagusikihaitzurdinez eraikitako egitura monumental bat da, eta lehen enperadoreen arkitektura mogola gogorarazten duena. Berearkuek mausoleoko arkuen forma islatzen dute, eta berepishtaq arkuek hilobia apaintzen duenkaligrafia dute. Sabaigangatuek eta hormek diseinu geometrikoak dituzte, hareharrizko beste eraikinetan daudenak bezalakoak.

Sarreratik urrutien dagoen muturrean, hareharri gorriko bi eraikin handi daude, hilobiaren alboetara begiratzen dutenak. Eraikinen atzealdeak mendebaldeko eta ekialdeko hormekiko paraleloak dira. Mendebaldeko eraikinameskita bat da eta besteajawab (erantzuna), oreka arkitektonikorako eraiki zela uste dena, agian gonbidatu etxe bezala erabilia izan zitekeen arren. Bi eraikinen arteko desberdintasunak,jawabekomihrab baten falta (meskita baten horman dagoen nitxo batMekaruntz zuzendua) eta bere diseinu geometrikoko zoruak dira, meskitako zorua marmol beltzezko 569 otoitz tapizekin apaindua baitago. Meskitaren oinarrizko diseinua Shah Jahanek eraikitako beste batzuen antzekoa da, berezikiMasjid-i Jahān-Numā meskitarena, hiru kupulaz errematatutako gela luze bat baita. Garai honetako mogol meskitetansantutegi aretoa hiru gunetan banatzen dira: santutegi nagusia eta eta bi aldetan santutegi txikiagoak.

Eraikin hauek 1643an osatu ziren.

  • Sarrera nagusia (Darwaza).
    Sarrera nagusia (Darwaza).
  • Meskita.
    Meskita.
  • Meskita barnea.
    Meskita barnea.

Lorategiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bidexkak ubidearen alde banatan, sarreraruntz.

Txahar bagh, erdikolorategi handia,Babur lehenenperadore mogolak sartu zuen Indian,persiar lorategien tradizioan inspiratutako diseinu baten arabera,paradisuko lorategiak irudikatzeko asmoz. Mogol garaiko testu mistiko islamikoetan, paradisua lorategi ideal bezala deskribatzen da, oparotasunez betea. Urak funtsezko rola jokatzen du, lau ibai deskribatzen baititu erdialdeko iturri batetik sortzen,Eden lau zatitan banatuz. Lorategia ere,puntu kardinalen arabera (ipar, hego, mendebal eta ekialdean) banatzen da lau ataletan. Lorategiko atal bakoitza, hamasei lore-parterretan bidexkaz banatuta dago eta erdian marmolezkourmael goratu bat du sarreraren eta mausoleoaren artean, eraikinaren irudi islatua itzultzen duena.[17]

Lorategi mogol gehienak forma angeluzuzenekoak dira eta erdian pabiloi bat dute. Taj Mahal ezohikoa da alde horretatik, eraikin nagusia, mausoleoa bera, mutur batean kokatzen baita. Baina berriki, Yamuna ibaiaren kontrako ibarreanMahtab bagh (ilargi-argi lorategia) aurkitu izanak, beste interpretazio bat ahalbidetzen du, ibaia paradisuko “ibaietako bat” bihurtzeko moduan sartuz.[18]

Lorategien marrazkiak eta ezaugarri arkitektoniko nagusiek, hala nola iturriak, marmolezko eta adreiluzko bidexkak, material berekoeskantzuak (Shalimar lorategien antzekoak), iradokitzen dute Ali Mardan ingeniariak berak diseinatutakoak izan daitezkeela. Lorategiaren deskribapen zaharrenek bere landaretza oparoa aipatzen dute,arrosadi,lilipa etafruta-arbolen ugaritasunarekin.

Mogol Inperioaren indarra jaitsi zen heinean, Taj Mahal eta bere lorategiek garrantzia galtzen joan ziren.XIX. mendearen amaieran,Britainiar Inperioak Indiaren hiru bostenak baino gehiago kontrolatzen zituen, eta Taj Mahalaren administrazioa hartu zuen bere gain. Paisaia nahi bezala aldatu zuten,Londresko lorategien antz handiagoa emateko.

Eraikuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Taj Mahalaren eraikuntza mausoleoarenzimenduekin hasi zen. «12»«».000 m2 inguruko azalera induskatu eta hondakinekin bete zen, ibaiaren filtrazioak murrizteko. Eremu guztiaibaiertzeko mailaren gainetik ia 15 m altxatu zuten. Taj Mahalek 60 m garai inguru da, eta kupula nagusiak 20 m diametro eta 25 m garai. Mausoleoaren inguruanputzuak zulatu zirenmaila freatikoa aurkitu arte, eta harriz eta hondakinez bete ziren zimenduen oinarriak eratuz. Putzu ireki bat utzi zen inguruetako maila freatikoaren aldaketa aztertu ahal izateko.

Garai hartan ohikoak zirenbanbuzkoaldamioak erabili beharrean, langileekadreiluzko aldamio erraldoiak eraiki zituzten, bai kanpotik eta bai mausoleoaren hormen barrutik.

Marmola eta bestelako materialakAgratik obrara eramateko, 15 km luzeko lurrezkoarrapala bat eraiki zen. Garaiko erregistroen arabera, bloke handiak garraiatzeko, espresuki eraikitakogurdiak erabili ziren, 20 edo 30 idiko taldeek tiratua.[19] Blokeak posizioan jartzeko, zurezko zutabe eta habeen gainean muntatutakotxirrika-sistema konplexu bat behar izan zen. Energia idi etamandoek ematen zuten.

Uste denez, 1.000elefante baino gehiago erabili ziren eraikuntzako materialak garraiatzeko eta 22.000 langile, margolari, brodatzaile etaharginen ahaleginak behar izan ziren.[20] India eta Asia osoko materialekin eraiki zen: marmol zuri zeharrargia Makrana hiritik (Rajasthan),jaspeaPunjab eskualdetik, Txinakojadea etakristalaTxinatik,turkesaTibetetik,lapis lazuliaAfganistandik,zafiroaSri Lanka uhartetik etakornalinaArabiatik. Guztira, hogeita zortziharribitxi eta erdi-bitxi mota sartu zituzten marmol zurian.

Kondairak eta hipotesiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

«Taj» hitzapersieratik dator, hau da,mogol gorteko hizkuntzatik, eta «koroa» esan nahi du; «Mahal», berriz,MumtazMahal izendapenaren aldaera labur bat da, «Jauregiko lehen dama» esan nahi duena, hala esaten baitzioten Arjumand Banu Begum andreari, hau da,Shah Jahanen emazteari.Taj Mahal izenak «Mahalen koroa» adierazten du.[21] 1663an, François Bernierfrantsesfilosofo,sendagile etabidaiariak eraikina «Tage Mehale» gisa aipatu zuen, hau da, izenahindiahoskeraren arabera esana; euskaraz «Tatx Maal» izango litzateke.[22]

Italiar arkitektoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Taj Mahalen ingurukomito edo kondairetako bat da Geronimo Veroneo izenekoveneziararkitekto batek egin zuela eraikuntzaren proiektua. Italiar horiAgran bizi izan omen zen zenbait urtez etaLahoren hil omen zen 1640an. Mito hori batez ereitaliar irakasle batzuk hedatu zuten, berentzat aldarrikatu nahirik Taj Mahalen arrandiatasuna, baina italiar arkitektoaren istorioa lehenik Sebastian Manrique izenekoagustindarlekaideespainiar batek zabaldu zuen; dirudienez, lekaide hori Indiara joana zen,mogolagintariek Lahoren atxilo hartua zeukaten beste agustindar lekaide bat askatzeko asmoz. Han, dirudienez, Geronimo Veroneorentestamentu betearazlea ezagutu omen zuen, Joseph de Castro izeneko beste lekaide bat. Hark azaldu omen zion veneziar bitxigile haren istorioa,itsasontziportuges batean etorria, Lahoren hil zena etaAgrakoPadres Santos Hilerri Erromatar Katolikoan lurperatua izan zena.

Hori da bai Geronimo Veroneok, bai Sebastian Manriquek Indiarekin duten lotura bakarra, baina ez du besterik frogatzen, ezpada biak Indian bizi izan omen zirela, Taj Mahal eraikitzen ari zen bitartean. Gainera, Geronimo Veroneoren izena ez da ageri garai hartakopersiar iturrietan, xehetasun handiz eman zutenak Taj Mahalen eraikuntzan lan egindakoeskulangileen berri. Garai hartan Indian ibilitako europar bidaiariek Geronimo Veroneo aipatzen dute soilik bitxigile gisa.[23]

Taj Beltza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tradizio herrikoi zahar baten arabera,Yamuna ibaiaren beste aldean beste mausoleo bat eraikitzea aurreikusi zen, marmol zuriaren ordez beltza erabilita. Kondairak iradokitzen duenez,Aurangzeb semeakShah Jahan tronutik kendu zuen bertsio beltza eraiki baino lehen, eta ibaiaren bestaldean aurkitzen diren marmol beltzaren hondarrak bigarren mausoleoaren oinarri amaitu gabeak dira.[24]

Berriki egindako azterketa batzuek, ordea, hipotesi hori gezurtatu dute eta Taj Mahalen diseinuari buruzko argi berria sortu dute. Bestehilobimogol handi guztiak lorategietan kokatzen ziren, gurutze bat osatuz, erdian mausoleoa zutela. Taj Mahal, aldiz, mutur batean mausoleoa duen «T» handi baten moduan eraiki zen. Ibaiaren beste aldeko ertzean dauden aurrien aztarnak, ordea, diseinua hedatu egiten du, gurutze eskema osatu arte, non ibaiachahar bagh baten erdiko kanal bihurtzen baitzen. Dirudienez, kolore beltza bertan utzita zeuden marmol zurien gainean denborak egiten duen ekintzaren ondorioa da. Arkeologoek «Mahtab Bagh» edo «ilargiaren lorategia» deitu izan dute bigarren Taj inoiz eraiki ez zen hori.[25]

Shah Jahanen zenotafioa zentrotik kanpo dago, haren heriotzan gehitu zen bezala.

Shah Jahanen hilobi asimetrikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Shah Jahanenhilobia etazenotafioa Taj Mahalen barruan kokatu zituenAurangzebek,enperadore mailari zegokion mausoleo propio bat eraiki beharrean. Simetriaren haustura hori Aurangzeben maltzurkeriari edo axolagabekeriari leporatu izan zaio. Alabaina, haren aitona-amonak antzeko konfigurazio asimetrikoa zuen mausoleoan lurperatuta zeuden.

Shah Jahanen semea gizon errukitsua zen, eta islamak ez zuen inolako erakuskeriari nahi izaten, batez ere hileta kontuetan; horren ondorioz,hilkutxa bat erabili ordez, ohikoa zen hil oihal bat erabiltzea, hildakoakehorzteko.

Liburu islamiarrek azaltzen dutenez, hilobia hilkutxetan egitea «alferrikako gastua» da, «gosez daudenak elikatzeko edo behartsuak laguntzeko hobeki erabil daitekeena». Aurangzeben ikuspegiaren arabera, Shah Jahanentzat mausoleo bat eraikitzea diru xahutze bat izango zen. Beraz, aita Mumtaz Mahalekin batera lurperatu zuen, beste arazorik gabe.[26]

Langileen mutilazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kondaira ugarik azaltzen dituzteShah Jahanek mausoleoa eraikitzearekin zerikusia zuten langile askori eragindakoheriotza, zatiketa eta mutilazioak. Agian, historia errepikatuena da enperadoreak arkitekto eta dekoratzaile onenak eskura izan zuenez, lana amaitu ondoren, eskuak moztu eta itsutu egiten zituela, Taj Mahalen nagusitasuna zalantzan jar zezakeen monumenturik eraiki ez zezaten. Erreferentzia errespetagarri bakar batek ere ez du, ordea, hipotesi hori oinarritzen.[27]

Lapurtutako elementuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Legenda ugari egon izan da Taj Mahaleko elementulapurtuei buruz. Egia izan daiteke elementu batzuk hondatu egin direla denborarekin, baina lapurreta kontuak kondaira hutsak dira.

Galera faltsu hedatuenen artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Ustezkupula nagusiaren zati bat edo guztia estaltzen zutenurrezkohostoak.
  • Urrezkobaranda,zenotafioak inguratzen omen zituena; ziur aski, nahastu egi zituzten jarritako behin-behineko mugak eta, gero, haien ordez jarri ziren marmolezko pantailak.
  • Diamanteak, ustez zenotafioetan txertatuak zeudenak.
  • Perlen ehuna, legenden arabera Mumtazen zenotafioa estaltzen zuena.

Hala ere, mendeetan galdu ziren beste elementu batzuk, besteak beste:

  • Sarbide gotorlekukozilarrezko barne ateak.
  • Zenotafioen inguruan marmolezko pantailen juntura metalikoak estaltzen zituzten urrezko hostoak.
  • Mausoleoaren barrualdeak estaltzen zituztenalfonbra ugari.
  • Barneko argi esmaltatuak.[28]

Taj Mahal eraisteko britainiarren plana

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sarritan errepikatutako istorio batek kontatzen du William Bentinck Indiako gobernadoreak, 1830eko hamarkadan, Taj Mahal eraisteko etahaitzurdina saltzeko asmoak izan zituela. Mitoaren bertsio batzuetan, eraispen lantaldea prest zegoen lanean hasteko, baina ez zen lanari lotzera iritsi, Bentinck ez baitzen gai izan proiektuafinantza ikuspegitik bideragarri egiteko. Ez dago garai hartako frogarik plan horri buruz. Kondaira XIX. mendearen amaieran zabaldu zen, Bentinck bereutilitarismo setatiagatik behin eta berriz kritikatzen zutenean, eta Lord Curzonek bere burua Indiako ondarearen salbatzaile gisa aurkeztu eta nabarmentzen zuenean monumentuaren aurreko arduradunek ardura gabe jokatu zutela mantentze lanetan.

Bentincken biografoen esanetan, istorioa benetako beste gertaera batzuetatik abiatuta asmatu zen, oso izaera desberdinekoak:Agrako gotorlekutik eratorritakohaitzurdinaren etakanoi ospetsu baina zaharkitu baten salmenta; bi kasuetan, ongintza helburuaz egina.[29][30]

Shivaren tenplua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Institute for Rewriting Indian History (Indiako Historia Berridazteko Institutua) erakundeko lehendakari Purushottam Nagesh Oakek behin eta berriz esan izan du Taj Mahal tenpluhindu bat izan zela,Shiva jainkoarenadbokazioaz egina, etaShah Jahanek usurpatu eta birmoldatu egin zuela. Haren arabera, tenpluaren jatorrizko izena «Tejo Mahalaya» zen, eta gero «Taj Mahal» bihurtu zen, ustelkeria fonetikoaren bidez.

Oakek dio, halaber,Humayun,Akbar eta Itimiad-u-Dallah-en hilobiak,ErromakoVatikanoa,MekakoKaaba,Stonehenge eta Indiako «eraikin historiko guztiak» tenplu edo jauregihinduak izan zirela.[31]

«Taj Mahal erakusgarri argi bat da, nola jatorri hinduistako eraikin historiko eta populazio guztiei,KaxmirretikTamil Naduko azken muturreraino, gobernumusulman baten edo bestearen jatorria eman izan zaien.[6]»

Geroago, esan zuen Taj «ez zela»Shivaren tenplua,Rajputeko errege baten jauregia izan zitekeela. Nolanahi ere,Shah Jahanek lapurtutako eta hilobi gisa egokitutako monumentu hindu bat zela salatzen zuen. Halaber, Oakek zioen Mumtaz ez zegoela han lurperatuta.

Oakek ziurtatu zuen, halaber, Taj Mahaleneraikuntzari buruzko garaiko testigantza ugariak, Shah Jahanenfinantza erregistro izugarriak, lanari buruzkozuzentarauak barne,iruzurrak zirela,hindu jatorria ezkutatzeko eginak.

Salaketa probokatzaile horien ondorioz, hedabideen bidez oso ezagun bihurtu zen Oak.

Demanda judizialak hasi zituen zenotafioak ireki eta eraikinaren oinarrietakoharlangaitz zati bat eraisteko, zeren eta «hilobi faltsu» eta «gela zigilatu» haietan Shivaren edo beste monumenturen bati dagozkion zenbait elementu ezkutatu baitziren.[32]

Adituek ez dituzte onartzen Oaken akusazioak, baina nazionalismohinduistak maiz erabili izan ditu mito horiek.

2000. urtean,Indiako Justizia Auzitegi Gorenak baztertu egin zituen Oaken eskaerak Taj Mahal jatorrihinduistako monumentutzat aldarrikatzeko, eta kostu judizialak ordaintzera kondenatu zuen.[33]

Bost urte geroago, 2005ean,Allahabad Auzitegi Gorenak baztertu egin zuen antzeko eskaera bat, kasu hartan Amar Nath Misrah predikari eta gizarte langileak aurkeztua; demandan eskatzen zuen aitortzea Taj Mahal Parmar Dev hindu erregeak eraiki zuela,1196. urtean.[34]

Taj Mahalen ikusmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mendeetan zehar, Taj Mahalekbidaiarien,idazleen eta mundu osoko pertsona ospetsu askoren prosa inspiratu du, monumentuak sortzen duen karga emozional handia nabarmenduz:

  • «Dekorazio gogorrak eta geometrikoak izan arren, Taj Mahalek igeri egiten du. Atearen hondoa uhin bat bezalakoa da. Kupulan erraldoi hartan, gehiegizko zerbait dago, mundu guztiak sentitzen duen zerbait, mingarri samar den zerbait. Irrealtasun bera bazter guztietan. Kolore zuria ez delako erreala, ez du pisatzen, ez da solidoa. Eguzkipean faltsua, ilargiaren argitan gezurra, gizakiak samurtasun urduri batez eraikitako zilar koloreko arrain modukoa». (Henri Michaux)
  • «Badirudi Taj Mahal gauza puru guztien, gauza santu guztien eta desleial guztien haragiztatzea dela. Hau da eraikinaren misterioa». (Rudyard Kipling)
  • «Malko bat denboraren masailean». (Rabindranath Tagore)

Oraina eta geroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 1985etik,mausoleoaren egituraren egonkortasunean arazoak hauteman dira, baitaminareteen inklinazio progresiboa ere. Badirudi arrazoi nagusitzat har daitekeelaYamuna ibaiarenibilgua lehortzen ari dela, eta horrek lurzoruarenhezetasun maila eta ahalmen eramailea aldatzen dituela.[35]
  • Ingurumenkutsaduraren ondorioz Taj Mahalekohaitzurdina gero eta gehiago hondatzen ari dela salatu izan da.Industriakatmosferara isurtzen dituen gai poluitzaileek monumentuaren gainazalarenkorrosioa eragiten du, patina bat gaineratzen ari baitzaio. Ingurumena babesteko agindu judizialei jarraiki,ibilgailuenzirkulazioa murriztu da monumentu multzoaren inguruan, eta beste babes neurri batzuk aztertu dira.[36]
  • Agrako agintariek berriro ere baimendu zituzten ilargiko gauetan monumentua bisitatzeko aukera, 1984az geroztik debekua indarrean egon ostean. Garai hartakosikh matxinadaren ondorioz atentatuen beldurragatik ezarri zuten debekua.[37] Marmol zuriak fluoreszentzia moduko bat du ilargiaren argipean.
  • Taj Mahal 2007ko uztailaren 7an izendatu zutenmundu modernokozazpi mirari berrietako bat. Kontaezineko turistak jan izan dira hara —3.000.000 baino gehiago 2004ean,BBCren arabera—, eta Indiako erakarpen turistiko garrantzitsuenetako bat bihurtu dute.[38]
  • Multzoakmeskita bat ere baduela kontuan hartuta, ostiraletan fededun musulmanak bakarrik sar daitezke.

Irudiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Taj Mahal
  • Ekialdeko bista goizaldean
    Ekialdeko bista goizaldean
  • Taj Mahal lainotua
    Taj Mahal lainotua
  • Mendebaldeko bista ilunabarrean
    Mendebaldeko bista ilunabarrean
  • Taj Mahal behe laino artean
    Taj Mahal behe laino artean

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Brend, Barbara. (1991). Islamic Art. Harvard University Press, Cambridge.
  2. Trachtenberg, Marvin; Hyman, Isabelle. Architecture: From Pre-history to Postmodernism., 223 or. ISBN978-0131833654..
  3. Goodwin, Godfrey. (1987). A History of Ottoman Architecture. ISBN9780500274293..
  4. (Ingelesez) Taj Mahal: The Jewel of Muslim Art in India - IslamiCity. (kontsulta data: 2019-02-25).
  5. (Frantsesez)UNESCO World Heritage. Taj Mahal. (kontsulta data: 2019-02-25).
  6. abSarkar, Jadunath (Sir). (1919). Studies in Mughal India. Calcutta M.C. Sarkar, 30, 31 or. (kontsulta data: 2015-05-20).
  7. (Ingelesez) Taj Mahal. Public Broadcasting Service (kontsulta data: 2015-02-07).
  8. Muhammad Abdullah ChaghtaiLe Tadj Mahal D'Agra (Hindi). Histoire et description (Brusela) 1938 p. 46.
  9. 'Abd al-Hamid LahawriBadshah Namah Ed. Maulawis Kabir al-Din Ahmad and 'Abd al-Rahim under the superintendence of William Nassau Lees. Vol. I Kalkuta 1867 384-9 or. ; Muhammad Salih KamboAmal-i-Sal\lih or Shah Jahan Namah Ed. Ghulam Yazdani Vol.I (Kalkuta) 1923. 275 or.
  10. Gascoigne 1971.
  11. Scaffolding from NatGeo.
  12. DuTemple, Lesley A.. (2003). The Taj Mahal. Twenty-nombre Century Books, 96 or. ISBN978-0-8225-4694-8. (kontsulta data: 2015-02-07).
  13. BBC, Taj Mahal. (kontsulta data: 2015-02-07).
  14. Tillotson, Giles Henry Rupert. (1990). Mughal India. Chronicle Books ISBN978-0-87701-686-1..
  15. Taj Mahal Calligraphy.
  16. Koch 2006, 100 orr. .
  17. Begley, Wayne E.. (1979). «The Myth of the Taj Mahal and a New Theory of Its Symbolic Meaning» The Art Bulletin (1): 14.  doi:10.2307/3049862..
  18. Wright, Karen. (2000-07-01). «Works in Progress» Discover (Kalmbach Publishing) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015) (kontsulta data: 2015-02-07).
  19. Carroll, David. (1973). The Taj Mahal. Newsweek ISBN978-0-88225-024-3. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014).
  20. 10 interesting facts about the Taj Mahal. (kontsulta data: 2019-01-22).
  21. (Ingelesez)«taj mahal | Etymology, origin and meaning of the name taj mahal» web.archive.org (etymonline) 2022-05-22 (kontsulta data: 2023-04-11).
  22. (Ingelesez)Faith E. Beasley. (2018). Versailles Meets the Taj Mahal: François Bernier, Marguerite de la Sablière, and Enlightening Conversations in Seventeenth-Century France. University of Toronto Press ISBN978-1487502842..
  23. (Ingelesez)«Italian Architect of Taj Mahal Myth» web.archive.org 2022-03-25 (kontsulta data: 2023-04-13).
  24. (Ingelesez)«Black Taj Mahal Myth - Legend of the Black Taj» web.archive.org 2022-03-15 (kontsulta data: 2023-04-11).
  25. (Ingelesez)«Black Taj Mahal History» Times of India Travel (web.archive.org) 2022-09-29 (kontsulta data: 2023-04-11).
  26. (Ingelesez)«Legend of the Asymmetric Taj» web.archive.org 2022-05-25 (kontsulta data: 2023-04-11).
  27. (Ingelesez)«Mutilations inside Taj Mahal Myth» web.archive.org 2022-05-25 (kontsulta data: 2023-04-11).
  28. (Ingelesez)«Theft in Taj Mahal Myth» web.archive.org 2022-05-25 (kontsulta data: 2023-04-11).
  29. (Ingelesez)«Demolition of Taj Mahal Myth» web.archive.org 2022-05-25 (kontsulta data: 2023-04-12).
  30. (Ingelesez)John Rosselli. (1974). Lord William Bentinck;: The making of a Liberal imperialist, 1774-1839. Chatto & Windus for Sussex University Press ISBN978-0856210310..
  31. (Ingelesez)«Taj Mahal a Shiva Temple Myth» web.archive.org 2022-05-25 (kontsulta data: 2023-04-12).
  32. (Ingelesez)Purushottam Nagesh Oak. (2022-08-20). «The Taj Mahal is Tejo-Mahalaya: a Shiva temple» web.archive.org (kontsulta data: 2023-04-12).
  33. (Ingelesez)«SC dismisses PIL to rewrite history of Taj» Indiainfo Law: Legal News (web.archive.org) 2005-02-15 (kontsulta data: 2023-04-12).
  34. (Ingelesez)«Taj Mahal’s Origins Are A Useless Controversy We Can All Live Without» Youth Ki Awaaz (web.archive.org) 2023-01-28 (kontsulta data: 2023-04-12).
  35. (Ingelesez)«Taj Mahal's Foundation Is Under Threat Due To Decrease In Yamuna Water Levels» Indiatimes (web.archive.org) 2022-11-30 (kontsulta data: 2023-04-12).
  36. (Ingelesez)«UNESCO World Heritage Centre - State of Conservation (SOC 2013) Taj Mahal (India)» web.archive.org 2023-02-23 (kontsulta data: 2023-04-12).
  37. (Ingelesez)«Visitors can see moonlit Taj Mahal | World news» The Guardian (web.archive.org) 2014-09-17 (kontsulta data: 2023-04-12).
  38. (Ingelesez)«The Taj Mahal opens its doors after six months with new Covid rules in place» Daily Mail Online (web.archive.org) 2023-01-13 (kontsulta data: 2023-04-12).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


IndiaGizateriaren OndareaIndianIndia

Kulturala
Agrako Gotorlekua (1983) • Ajanta (1983) • Ellora (1983) • Taj Mahal (1983) • Mahabalipuram (1984) • Sûrya tenplua (Konârak) (1984) • Goako elizak eta komentuak (1986) • Hampi (1986) • Khajuraho (1986) • Fatehpur Sikri (1986) • Pattadakal (1987) • Elephanta leizeak (1987) • Chola tenplu handi bizidunak (1987) • Sanchi (1989) • Qutub Minar (1993) • Humayunen hilobia, Delhi (1993) • Mendiko burdin bideak (1999) • Mahabodhi tenplua (2002) • Bhimbetkako haizpeko babesa (2003) • Chhatrapati Shivaji geltokia (lehen Victoria Station) (2004) • Champaner-Pavagadh arkeologia parkea (2004) • Gotorleku Gorria (2007) • Yantra Mandir (2010)
Naturala
Kaziranga natura parkea (1985) • Keoladeonatura parkea (1985) • Manas natura parkea (1985) • Sundarbans natura parkea (1987) • Nanda Devi etaLoreen haran natura parkeak (1988) • Mendebaldeko Ghat mendiak (2012)

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Taj_Mahal&oldid=10521559"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp