Swahilia[1], Kiswahili tokiko izenaz ere ezaguna,niger-kongo familiako hizkuntza da, jatorriz swahili herriak hitz egiten zuena eta, batez ereTanzania,Kenya etaMozambiken kokatzen dena (Ekialdeko Afrikako kostaldean eta inguruko itsasertzeko uharteetan)[2].Afrikako nagusienetarikoaingelesa,frantsesa,portugesa etaarabierarekin batera, swahili hiztunen kopuruaren estimazioak, jatorrizko zein bigarren hizkuntzako hiztunak barne, asko aldatzen dira. Bost milioi pertsonak lehen hizkuntzatzat daukate, eta beste 30-50 milioik bigarren hizkuntzatzat. Oro har, 150 milioitik 200 milioira bitartekoak dira; Tanzanian eta Kenyan bizi dira bertako hiztun gehienak.Bantu hizkuntza da,zulua,xhosa,lingala,kikongoa etasothoa bezala.
Swahili hitzak beste hizkuntza batzuetakomailegu kopuru esanguratsua du, batez erearabieratik, baitaportuges,ingeles etaalemanetik ere. Swahili hiztegiaren % 15 inguru arabierazko mailegu hitzek osatzen dute[3][4], hizkuntzaren izena barne (سَوَاحِلي sawāḥilī, arabierazko hitz baten forma adjektibo plurala,kostaldean esan nahi duena). Arabiar merkatarien eta Ekialdeko Afrikako kostaldeko biztanlebantuen arteko harremanen garaikoak dira maileguak; garai hartan, swahilialingua franca gisa agertu zen eskualde hartan[5].
Komoreerak,Komoreetako hizkuntza ofiziala etaMayotten ere hitz egiten dena, swahiliarekin lotura estua du, eta, batzuetan, swahiliaren dialektotzat hartu izan da, nahiz eta beste aditu batzuek hizkuntza ezberdintzat jotzen duten[15][16]. 2022an, swahiliaren hazkundean oinarrituta eta nazioarteko hizkuntza nabarmen gisa,Nazio Batuen Erakundeak Swahili Hizkuntzaren Eguna izendatu zuen uztailaren 7aJulius Nyererek swahilia Afrikako borroka independentistetarako hizkuntza bateratzailetzat hartu zuen data gogoratzeko[17].
Swahilia sabaki adarrekobantu hizkuntza bat da[18].Guthrie-ren sailkapen geografikoan, swahiliaG bantu eremuan dago, eta sabakieraren gainerako hizkuntzak, berriz,E70 eremuan daude, normalean nyika izendunak. Hizkuntzalari historikoek adierazgarritzat jotzen dutearabierak swahilian duen eragina, izan ere, bere hiztegiaren % 15 inguru arabieratik hartzen baitu zuzenean, eta, hasieran,Ekialdeko Afrikako kostaldean zabaldu zen[3][19][20].
Jatorria ez da zehatza, baina swahili hizkuntzaren muinaEkialdeko Afrikako kostaldekobantu hizkuntzetan sortzen da, komunitate bantu, arabiar eta persiarrek osatzen dutenZanzibar uhartean bereziki,VIII. eta XII. mendeen artean swahili zibilizazioa sortu baitzen bertan. Swahiliaren hiztegi bantu gehienak ahaideak dituunguja,penba etamijikenda hizkuntzetan[21], eta, neurri txikiagoan, Ekialdeko Afrikako beste bantu hizkuntza batzuetan. Zehaztasunei buruzko iritziak aldatzen badira ere, historikoki, swahili hiztegiaren % 16-20 inguru mailegu-hitzetatik eratorria dela uste da, gehien-gehienakarabieratik, baina baita beste hizkuntza emaile batzuetatik ere,persiera,hindustanera,portugesa etamalaysiera barne. XVIII. mendetik aurrera, alfabeto arabiarrez idatzitako literatura du, eta ezagutzen den lehen lanetako bat daUtenzi wa Tambuka (Tambukaren kantua) izeneko olerki epikoa, 1728an datatua[22].
Omandar arabiera da swahiliaren arabiar hitz gehienen iturria[24][25].Swahiliaren hasierako historia berraztertua testuan, ordea,Thomas Spearrek adierazi zuen swahiliak sabaki hizkuntzatik jasotako gramatika ugari, hiztegi eta soinu anitz gordetzen duela. Izan ere, eguneroko hiztegia kontuan hartuta eta ehun hitzeko zerrendak erabiliz, % 72-91 artean sabaki hizkuntzatik zetozen (zeina guraso-hizkuntza hartzen den). Horietatik % 4 eta % 17 artean, Afrikako beste hizkuntzetatik etorritako maileguen hitzak dira. % 2-8 baino ez ziren afrikarrak ez ziren hizkuntzetakoak, eta arabieraren maileguzko hitzek horren zati bat osatzen zuten[26]. Beste iturri batzuen arabera, swahili hiztegiaren % 40 inguru arabieratik dator[3][27]. Era berean, kontuan hartu ez zen beste gauza bat izan zen mailegatutako termino kopuru dezente batek baliokide bantuak zituela. Arabieraren mailegu hitzen erabilera hartzen da gogokoen kostaldean, non tokiko jendeak, kulturatik edo eratorpen arabiar hurbileko batean, nahiago duen mailegu-hitzak erabili; barnealdeko jendeak, aldiz, baliokide bantuak erabiltzeko joera du. Jatorriz,arabiar alfabetoan idatzi zen[28].
Swahiliz idatzitako lehen dokumentu ezagunakKilwan (Tanzania) idatzitako gutunak dira, 1711n Mozambikeko portugaldarrei eta bertako aliatuei alfabeto arabiarrean bidalitakoak. Jatorrizko gutunakGoako (India) artxibo historikoan gordetzen dira[29][30].
Ekialdeko Afrikako kostaldean agintzen zuten hainbat potentzia kolonialek zeresana izan zuten swahiliaren hazkundean eta hedapenean.Arabiarrak Ekialdeko Afrikara iristearekin batera, swahilia erabili zuten merkataritzako hizkuntzatzat, baita bertakoherri bantueiislama irakasteko ere. Horren ondorioz, swahilia alfabeto arabiarrean idatzi zen lehenik. Geroago,portugaldarrekin izandako harremanaren ondorioz, swahili hizkuntzaren hiztegia handitu egin zen. Hizkuntza maila instituzionalean formalizatu zenalemaniarrek agintea hartu zuteneanBerlingo Konferentziaren ondoren. Lehendik ere hizkuntza hedatua zegoela ikusirik, alemaniarrek eskoletan erabiltzeko hizkuntza ofizial gisa ezarri zuten. Horrela, swahili eskoleiShule (Schule alemanetik) deitzen zaie gobernuan, merkataritzan eta epaitegi araubidean. Alemaniarrek Ekialdeko Afrikako eskualde swahili hiztun nagusia kontrolatzen zutenez,alfabetoaren sistema aldatu zuten arabieratik latinera.Lehen Mundu Gerraren ondoren,Britainia HandiakEkialdeko Afrika alemaniarra bereganatu zuen, non eremu gehienetan (ez bakarrik kostaldeko lurraldeetan) swahilia erroturik aurkitu zuten. Britainiarrek Ekialdeko Afrikako eskualde osoan erabiliko zen hizkuntza gisa formalizatzea erabaki zuten (nahiz etaEkialdeko Afrika Britainiarreko [[[Kenya]] etaUganda] eremu gehienekingelesa eta hainbat hizkuntzanilotiko etabantu erabiltzen zituzten, swahilia, gehienbat, kostaldera mugatuta zegoelarik). 1928ko ekainean, lurraldeen arteko konferentzia bat egin zenMombasan; bertan,Kenya,Tanganyika,Uganda etaZanzibarreko ordezkariak izan ziren. Eremu horietarako, Zanzibarko dialektoa aukeratu zen swahili estandartzat[32], eta swahiliaren ortografia estandarra onartu zen[33].
Uganda,Tanzania etaKenyako hizkuntza ofiziala da, baitaAfrikako Batasunekoa ere(ingelesa,frantsesa,arabiera,gaztelania etaportugesarekin batera).Kongoko Errepublika Demokratikoan hizkuntza nazionaltzat hartzen da. 80 milioi pertsonak erabiltzen duteEkialdeko Afrikan, etalingua francatzat dute beste hizkuntza batzuk hitz egiten diren arren. Bitxia bada ere, inkesta soziolinguistikoek erakutsi dute bertako biztanleen % 2k soilik duela ama-hizkuntzatzat. Kalkuluen arabera, swahilia hitz egiten dutenak 120 eta 150 milioi pertsona inguru dira.
Swahili hiztun-komunitatea etengabe hazten joatea aurreikusten da, batez ere Kenya eta Tanzaniako hezkuntza-erakundeek emandako garrantziagatik. Izan ere, bertako hizkuntza ofiziala da, eta komunitateafro-amerikarrak interes handia dupanafrikar eraikuntzan bertako hizkuntza gisa zabaltzeko.
Tanzanian, swahiliaren erabilera orokortua 1961ean etorri zenTanganyikak independentzia lortu eta gobernuak nazio berria bateratzeko hizkuntza gisa erabiliko zela erabaki ondoren. Horrek swahiliaren erabilera ekarri zuen gobernu, merkataritza, arte maila guztietara, baita lehen hezkuntzako eskoletara ere, non haurrak swahiliz ikasten duten, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan ingelesera (irakaskuntza hizkuntza) aldatu aurretik (nahiz eta swahilia irakasgai gisa irakasten den)[34]. 1964an, Tanganyika eta Zanzibar bateratu ondoren, «Taasisi ya Uchunguzi wa Kiswahili» (TUKI) (Swahili Ikerketa Institutua) Lurralde arteko Hizkuntza Batzordetik sortu zen. 1970ean, TUKIk bat egin zuen Dar es Salaam-eko Unibertsitatearekin, eta «Baraza la Kiswahili la Taifa» (BAKITA) sortu zen. BAKITA da swahilia Tanzaniako integrazio nazionalerako bitarteko gisa garatzen eta sustatzen duen erakundea. Erakundearen funtsezko jardueren artean dago swahiliaren garapenerako giro osasungarria sortzea, gobernu- eta enpresa-funtzioetan hizkuntzaren erabilera sustatzea, swahiliarekin zerikusia duten beste erakunde batzuen jarduerak koordinatzea eta hizkuntza normalizatzea. BAKITAren ikuspegiak hauek dira: 1. Tanzaniako swahiliren garapena eta erabilera eraginkortasunez kudeatzea eta koordinatzea. 2. Ekialdeko Afrikan, Afrikan eta mundu osoan swahiliaren sustapenean bete-betean eta eraginkortasunez parte hartzea[35]. Beste organismo eta erakunde batzuek hiztegi berriak proposa ditzaketen arren, BAKITA da swahili hizkuntzan erabiltzea onar dezakeen erakunde bakarra. Tanzaniarrei aitortzen zaie hizkuntza orain dagoen moduan agertzeko forma ematearen meritua.
Kenyan, swahilia hizkuntza nazionala da 1964tik, eta ofiziala 2010etik[36]. «Chama cha Kiswahili cha Taifa» (CHAKITA) 1998an sortu zen Kenyan kiswahili hizkuntza ikertu eta sustatzeko[37]. Kiswahilia derrigorrezko ikasgaia da Kenyako lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe guztietan[38].
SwahiliaKongoko Errepublika Demokratikoan hizkuntza nazionaltzat dago onartua, eta ekialdeko eskualdeetan oso hedatua dago. Kongoko swahiliaren tokiko dialektoak Kongoko swahili gisa ezagutzen dira, eta swahili estandarretik oso ezberdinak dira[39].
Ekialdeko Afrikako Erkidegoko beste herrialde batzuekin harreman politikoak sendotzeko asmoz, bai swahilia eta baiingelesaBurundiko lehen hezkuntzako ikastetxeetan irakasten dira 2005/2006 ikasturtetik[40]. Gaur egun, swahilia asko erabiltzen da Burundin, baina ez da hizkuntza ofizialtzat hartzen; frantsesa, kirundia eta ingelesa soilik dute bereizkuntza hori. 2013tik, Burundiko hezkuntza sistema osoan sartuta dago swahilia[41].
Ugandak swahili bere hizkuntza ofizialetako bat gisa hartu zuen (ingelesarekin batera) 2022an, eta herrialdeko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe guztietan derrigorrezkoa ere egin zuen[42][36].
Somaliera daSomaliako lehen hizkuntza nazionala eta nagusia[43]. Swahili hizkuntza ez dago hedatua Somalian, eta ez du estatus ofizialik, ez nazio mailan, ez eskualde mailan ere[43].Gutxiengo etniko batzuek swahiliarendialektoak hitz egiten dituzte Bajuni uharteetan, Kibajuni moduan herrialdearen hegoaldeko muturrean, eta Barawa herrian Chimwiini moduan; biek ala bieksomaliera etaitalieraren jatorriko mailegu kopuru esanguratsua dute[44][45]. Swahili estandarra, oro har,Kenyan bizi eta ondoren Somaliara itzuli diren somaliar hiritarrek baino ez dute hitz egiten[46][47]. Azkenik, bantu gutxiengo etniko somaliar batek Mushunguli (zigula, zigua edo txizigua izenez ere ezaguna) hitz egiten du, gehienbat Jubba haranean bizi dena[48]. Ipar-ekialdeko kostaldeko bantu hizkuntza gisa sailkatuta dago swahilia den bezala[49] eta nolabaiteko ulergarritasuna du swahiliarekin.
2024an, SomaliakEkialdeko Afrikako Erkidegoarekin (EAC) bat egin zuen, eta han sartzeak swahili hizkuntza Somalian zabaltzea erraz lezake[50]. Hala ere, Somalian, swahiliak, atzerriko hizkuntza gisa, lehiatu beharko du:ingelesarekin (munduanlingua franca nagusia);arabierarekin (Somaliako bigarren hizkuntza ofiziala etamusulmanentzako[43]liturgia-hizkuntza), eta bigarren edo hirugarren mailako hizkuntza ezagunekin. Ondorioz, ziurgabetasun nabarmena dago, EACko beste estatu kide gehienen egoerarekin alderatuta, Somalian swahili hizkuntza hartzeari dagokionez.
Alfabeto arabiarrez idatzi zen XVIII. mendera arte, baina XX. mendetik,latindar alfabetoa erabiltzen da. Ortografia modernoa oso fonemikoa da, eta, horregatik, haren irakurketa eta ahoskera nahiko errazak dira.
Swahilia bantu-hizkuntza bada ere, beste hizkuntza batzuetatik edaten du, etaarabiera,ingeles,portuges,hindi,persiera etamalgaxearen eragina nabari daiteke, ondorengo taulan zehazten denez:
Swahili estandarrak bost bokal fonema ditu: /ɑ/, /ɛ/, /i/, /ɔ/ eta /u/.Ellen Contini-Moravaren arabera, bokalak ez dira inoizneutralizatzen,azentua edozein dela ere. Hala ere,Edgar Polomé-ren arabera, bokalak era ezberdinean ahoskatzen dira testuinguruaren arabera: hark dioenez, /ɛ/, /i/, /ɔ/ eta /u/ bokalak silaba azentudunetan bakarrik ahoskatzen dira. Silaba edo kontsonante aurre-sudurkarien aurrean, berriz, /e/, /ɪ/, /o/ eta /ʊ/ gisa ahoskatzen dira.
Era berean, hizkuntzalari beraren arabera, /ɑ/w-ren ondoren bakarrik ahoskatzen omen da horrela; beste egoera batzuetan, [a] gisa ahoskatzen da (batez ere /j/ (y)-ren ondoren). Hitzaren amaieran, berriz,a [ə] gisa ahoska daiteke.
Gainera, swahilik inoizbokalak luzeak ere ditu; kasu horretan, bi bokal idazten dira. Adibidez:kondoo hitza, historikoki,kondolo izan bide zenez, azken bi letren artekol galduta, prozesu historiko baten ondorioz, dialekto gehienetan, errepikatzen diren bi bokalen artekol erori baitzen. Edonola ere, bokal luze horiek ez dira fonemikotzat jotzen.
Gaur egungo eredu estandarraZanzibarrekoHarrizko Hirian erabiltzen denkiunguja dialektoan oinarrituta dago. Horrez gain, hizkuntzak anitz dialekto ditu, eta horietako batzuk ulergaitzak dira euren artean. Adibidez,Jouni Filip Maho (2009) ikerlariak honako hauek hizkuntza desberdintzat jotzen ditu:
Kimwani Kerimba uharteetan etaMozanbikeko iparraldeko kostan hitz egiten da.
Chimwiini gutxiengo etnikoek Barawa herrian eta inguruetan hitz egiten dute, baitaSomaliako hegoaldeko kostan ere.
Kibajuni,Kitikuu etaKigunya izenez ere ezaguna,Bajuni gutxiengo talde etnikoak hitz egiten du, bai Somalia eta Kenya arteko mugako bi aldeetan, eta baita Bajuni Irletan ere (Lamuuhartediko iparraldeko partea).
Gainerako dialektoak bi taldetan banatzen ditu ikerlariak:
Mombasa–Lamuko swahilia
Lamu
KiamuLamu (Amu) uhartean eta inguruan hitz egiten da.
Kipate Pate uharteko dialektoa da, eta jatorrizko kingozi dialektoaren gertukoentzat jotzen dute.
KingoziIndiako Ozeanoko kostan, Lamu etaSomalia artean erabiltzen den antzinako dialekto bat da. Olerkigintzan erabiltzen da maiz, eta askok swahiliaren jatorritzat hartzen dute.
Kitumbatu etaKimakunduchi Zanzibarreko landa eremuan erabiltzen diren dialektoak dira.
Makunduchi
Mafia, Mbwera inguruan hitz egiten da.
Kilwa (galdua)
Kimgao Kilwa inguruan eta hegoaldean hitz egiten zen.
Mahokkomoreerako hainbat dialeko hirugarren talde batean biltzen ditu. Nolanahi ere, autoritate gehienek diote komoreera sabaki (Ipar ekialdeko kostako hizkuntza bantuen familia) hizkuntza bat dela, swahiliaren desberdina.
↑Mazrui, Ali Al'Amin.. (1995). Swahili state and society : the political economy of an African language. East African Educational argitaletxeas ISBN0-85255-729-9. OCLC.441402890.
↑Derek Nurse, Thomas J. Hinnebusch, Gérard Philippson. 1993.Swahili and Sabaki: A Linguistic History. University of California Press
↑Derek Nurse, Thomas T. Spear. 1985. Arabic loan words make up to 40% of the language.The Swahili: Reconstructing the History and Language of an African Society, 800–1500. University of Pennsylvania Press
↑Thomas Spear. 2000. "Early Swahili History Reconsidered".The International aldizkaria of African Historical Studies, Vol. 33, No. 2, pp. 257–290
↑Polomé, Edgar. (1967). Swahili Language Handbook. Centre for Applied Linguistics, 28 or. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 202-11-27) (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
↑Spear, Thomas. (2000). «= Early Swahili History Reconsidered» The International aldizkaria of African Historical Studies 33 (2): 257–290. doi:10.2307/220649..
↑Okamura, Toru; Kai, Masumi. (2020). Indigenous Language Acquisition, Maintenance, and Loss and Current Language Policies. IGI Global, 58 or. ISBN9781799829614..
Irele, Abiola; Jeyifo, Biodun. (2010). The Oxford encyclopedia of African thought. 1 New York: Oxford University Press ISBN978-0-19-533473-9..
Lambert, H. E.. (1957). Ki-Vumba: A Dialect of the Southern Kenya Coast. 2 Kampala: East African Swahili Committee, Makerere College.
Lambert, H. E.. (1958). Chi-Jomvu and ki-Ngare: Subdialects of the Mombasa Area. 3 Kampala: East African Swahili Committee, Makerere College OCLC.11680805.
Lambert, H. E.. (1958). Chi-Chifundi: A Dialect of the Southern Kenya Coast. 5 Kampala: East African Swahili Committee, Makerere College.
Marshad, Hassan A.. (1993). Kiswahili au Kiingereza? (Nchini Kenya). Nairobi: Jomo Kenyatta Foundation ISBN9966-22-098-4..
Mugane, John A.. (2015). The Story of Swahili. Athens, OH: Ohio University Press ISBN978-0-89680-293-3..
Nurse, Derek; Hinnebusch, Thomas J.. (1993). Swahili and Sabaki: a linguistic history. 121 ISBN0520097750..
Ogechi, Nathan Oyori. (2003). «On language rights in Kenya»Nordic aldizkaria of African Studies 12 (3): 277–295. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-07-16).
Forde, Daryll. (1961). «The Swahili-Speaking Peoples of Zanzibar and the East African Coast (Arabs, Shirazi and Swahili)» Ethnographic Survey of Africa. London: International African Institute.
Prins, A. H. J.. (1970). A Swahili Nautical Dictionary. 1 Dar es Salaam: Chuo cha Uchunguzi wa Lugha ya Kiswahili.
Sakai, Yuko. (2020). Swahili Syntax Tree Diagram: Based on Universal Sentence Structure. Createspace ISBN978-1696306461..
Whiteley, Wilfred. (1969). Swahili: the rise of a national language. London: Methuen.