Suwa taisha | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
Japoniako hiria | Chino |
Kokapen fisikoa | Suwa Basin(en)![]() |
Koordenatuak | 36°04′31″N138°05′29″E / 36.0753°N 138.0914°E /36.0753; 138.0914 |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Onbashira | |
Izena | Takeminakata(en)![]() Yasakatome(en) ![]() |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Suwa taisha (japonieraz: 諏訪大社?)JaponiakoNagano prefeturan dagoen santutegixintoista da,Suwa aintziraren ertzean.
Japoniako santutegi zaharrenetakoa da. Ez da jakina noiz sortu zen baina dagoeneko VIII mendekoKojiki liburuan aipatzen da.
1871 eta 1946 arteanKanpei-taisha (官幣大社) izendatu zuten, hots, lehen mailako santutegien taldean egon zen.
Tenpluak lau eraikin multzo ditu:
Japoniako beste santutegi zaharrenek bezala ez daukakami bat gurtzeko eraikitakoHonden eraikinik, izan ere bertan Kamisha mendia etashinboku (神木) zuhaitz sakratua gurtzen baitira.
Sei urtean behin Suwa auintziraren ertzeanOnbashira jaialdia ospatzen da, 1.200 urtetan zehar mantendu dena. Hilabeteak irauten ditu eta ekitaldi nagusia mendian zuhaitz tantaiak moztu, apaindu eta berriz altxatzean datza.