Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sustraikide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etimologikoki erlazionaturiko hitzen arteko harremanak erakusten dituen diagrama.

Sustraikideahizkuntza bateko hitza da, formaz eta esanahiz beste hizkuntza bateko hitz baten antzekoa dena, bi hizkuntzok ahaidetasuna dutelako. Batzuetan, bi hizkuntzatako hitzak antzekoak dira formaz eta esanahiz, baina ez dira sustraikideak, hizkuntza horietako batek bestearimailegutan hartu diolako.[1]

Arabierazkoسلامsalām,hebreerazkoשלוםshalom,Asiriako neo-arameerazkoshlama etaamharerazkoselam 'bake' sutraikideak dira, denakaitzin-semiterazko*šalām- 'bake' hitzetik ekarriak.

Sustraikideen antzekotasunak itzulpen okerrak eragiten ditu askotan, adibidez,ingelesezkopolicy izena, "polizia" esan nahi duela dirudiena, baina "araua" esan nahi du. Hitz horieisasiadiskideak esaten zaie.

Sustraikide faltsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Sustraikide faltsu»

Sustraikide faltsuak jatorri komuna dutela diruditen hitzak dira, baina azterketa linguistiko baten ondoren inolako loturarik ez dutela erabaki daiteke. Horrela, adibidez, azaleko antzekotasunetan oinarritzen bagara, pentsa genezakelatinezkohabēre aditza eta alemanezkohaben, «eduki» esan nahi dutenak, sustraikideak direla, baina ez da horrela. Bi hizkuntzekaitzinindoeuroperazko sustraitik nola eboluzionatzen duten ulertzen badugu, ikusiko dugu ezin direla izan:haben, berez, aitzinindoeuroperazko*kap- «heldu» hitzetik dator, eta latinez duten benetako sustraikideacapere da, «hartu, harrapatu».Habēre latinezko aditza, berriz,*gʰabʰ- aitzinindoeuroperazko sustraitik dator: «eman, jaso»; beraz,geben «eman» alemanezko aditzaren sustraikidea da.[2] Era berean,give etahave hitz ingelesakhaber etacaber gaztelaniazkoekin konbinatu behar dira, hurrenez hurren,*gʰabʰ- eta*kap- sustraietatik eratorriak.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
  2. Lexikon der indogermanischen Verben

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


HizkuntzalaritzaArtikulu hauhizkuntzalaritzari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sustraikide&oldid=10463403"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp