Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sumerrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sumeriera» orritik birbideratua)
Sumerrera
𒅴𒂠
Datu orokorrak
Hiztunak0
OfizialtasunaSumeria etaAkad
EskualdeaMesopotamia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza,hizkuntza eranskaria,hizkuntza bakartua etahizkuntza ergatiboa
Kasu gramatikalakequative case(en)Itzuli
AlfabetoaIdazkera kuneiformea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2sux
ISO 639-3sux
Glottologsume1241
IETFsux

Sumerrera[1] (sumerreraz:𒅴𒂠, EME.ĜIR15, "bertako hizkuntza") antzinakoSumerkohizkuntza izan zen, hizkuntza idatzietan antzinakoena. Hizkuntza galdua zen,XIX. mendean asiriologoekidazkera kuneiformea deszifratu zuten arte.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

GutxienezK.a. IV. milurtekotik aurrera hegoaldekoMesopotamian mintzatzen zen. K.a. III. milurtekoan sumertarren etaakadiarren artean harreman kultural estuak sortu ziren, elebitasun zabala tartean[2]. Hori zela eta, sumerreraren etaakadieraren artean elkarrekiko eragin nabaria sortu zenː hizkuntzalariek bieksprachbund sortu zutela diote[2]. III. eta II. milurtekoetan zehar, basamortutik iritsitako herri semitikoek aginpidea eskuraturik, akadierak sumerrera ordezkatu zuen eguneroko bizitzan,[3] baina sumerrera oraindik hizkuntza sakratu, literario eta zientifiko gisa erabili zuten MesopotamianI. mendera arte.

Garaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sumerrera aldatuz joan zen denboraz eta, honen arabera, hiru garai bereizten dira:

  • arkaikoa (K.a. 3100-2500), gaizki ezaguna oraino;
  • klasikoa (K.a. 2500-2300);
  • sumerrera berria (K.a. 2000. urtean amaitua).

Idazkiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Idatzi den lehen hizkuntza ezaguna da, idazkera kuneiformeaz baliatuta. Sumerrerazko testu asko dago, eta era askotakoak, hala pragmatikoak (juridikoak, administratiboak, merkataritza alorrekoak, irakaskuntzakoak) nola erlijiozkoak zein literarioak (erritualak, aztikeriak, ereserkiak, mitoak, kantu epikoak, atsotitzak…).

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. 47. araua: Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-11-3).
  2. abDeutscher, Guy. (2007). Syntactic Change in Akkadian: The Evolution of Sentential Complementation. Oxford University Press, 20–21 or. ISBN9780199532223..
  3. Woods, C.. (2006). Bilingualism, Scribal Learning, and the Death of Sumerian. in: Margins of Writing, Origins of Culture. Chicago, 91-120 or..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


HizkuntzaArtikulu hauhizkuntzei buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sumerrera&oldid=9477210"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp