SumbaIndonesiakouharte bat da, herrialde honetakoNusa Tenggara Ekialdea probintzian dagoena. 11.153 kilometro karratutako hedadura eta 350.000 eta 425.000 biztanle arteko biztanleria du.
Uharteko hiririk garrantzitsuena,Waingapu da, 10.700 biztanle inguruko biztanleriarekin,aireportutik gertu dagoena. Uhartetarrak, malasiar etamelanesiar jatorrikoak dira, askok, Malapu edo Malafu erlijio tradizionala praktikatzen duten arren. Beste batzuk, berriz, kristauak dira (kalvinista edo katolikoak), eta, beste batzuk, sunitar adarreko musulmanak.
Sonda uharteak eratzen dituzten gainontzeko uharteak bezala, Sumba,Wallacen Lerroa deritzonean dago, bere biodibertsitate aberatsagatik interes zientifiko handia duena,Asiako hegoekialdea etaOzeaniaren artean aurkitzen diren uharteak baitira.
AntzinaZuraren Uhartea bezala ezagutua, Sumba, mundu osoan, berezaldi txikiengatik etaikat bikoitzeko oihal bikainagatik ezaguna da. Uhartearen mendebaldeak (Waikabubak hiriburua), harri handietan (megalitoetan) hilobiak ditu, baitalastozko teilatu dun txabolak ere. Gaur egun, oraindik, hilobi megalitikoak eraikitzen jarraitzen da, pertsona aberats batzuentzako. Denbora batera hildakoa izango dena (oraindik pertsona bizi denean eraikitzen dira), harria, harrobitik bere herrixkaraino garraioa antolatzen du. Astean behin, inguruko herrixka edokampong guztietako dozenaka pertsona biltzen dira, eta harria, arrabolen gainean arrastatzen dihoaz. Langintza hau, espeziean ordaintzen da (nagusiak zenbait animalia hiltzen ditu eta bazkari kolektibo handi bat prestatzen du). Hiletek, hemen, zerri, bufalo, zaldi eta zakur ugariren sakrifizioak barne hartzen dituzte. Beste zeremonia batzuk,Pajura edoPasola da, arerioa zauritzea xede duten lantzekin aurrez aurre jarritako zaldizkoen borroka tradizionala, baita ilargiko urte berriaren jaialdia ere urria eta azaroan, lasterketa eta dantza erritualekin.