Sukar horien eragileaFlabibirusen taldekobirus bat da. Birus hauekRNA dute material genetiko gisa, eta geruzadunak dira (kapsidearen gainetiklipidoz etaglukoproteinaz osatutako geruza dute).
Flabibirusakartropodoen bitartez transmititzen dira (eltxo eta kaparren bitartez, gehienbat).
Sukar horiaren Afrikako eremu endemikoa, 2005.Sukar horiaren Amerikako eremu endemikoa, 2005.
Gaitzaren bektore nagusiaAedes aegypti eltxoa da, beste eltxo batzuek birusa eramaten badute ere.Listuan daramate birusa eltxoek, eta sukar horia duen gaixo bati ziztada egiterakoan hartzen dute eragilepatogenoa. Kutsatutako eltxoak pertsona osasuntsu bati ziztatzerakoan birusa transmititzen du:linfaren bidez birusaodolera iristen da, eta odolaren bidez gorputzeko organo askotara (gibelera,burmuinera,giltzurrunetara...), kalte ugari sortuz.
Eltxoaz eta gizakiaz gain, birusak tximinoak ereinfektatzen ditu. Sukar horia duen tximino bati ziztada egindakoan eltxoek gizakia infektatzeko ahalmena ere badute. Tximinoak dira, hain zuzen ere, birusarengordailua Afrika eta Hego Amerikako oihaneko eremuetan.
Gaitzareninkubazio epea 3-7 egun bitartekoa da.Infekzioak bi agerpen kliniko desberdinak sor ditzake: gaixotasun arina eta gaixotasun larria.
infektatuen % 80 inguruk sukar horiaren agerpen arina sufritzen dute. Agerpen arin honen sintomakgripearen antzekoak dira:sukarra, buruko eta giharretako mina, botagura eta okadak. Sukar horiaren mota hau berez sendatzen da egun gutxitan.
infektatuen % 20k, aldiz, gripearen antzeko sintomak pasatutakoan ez dira sendatzen, eta haien osasun egoerak okerrera jotzen du:ikterizia agertzen da (birusak gibelari eraso egiten baitio), eta baita odoljarioak, okada odoltsuak eta giltzurruneko gutxiegitasun larria ere. Gaixo gehienek (% 60) 10 egunetan hiltzen dira gibeleko eta giltzurrunetako kalte larrien ondorioz. Gaitzari gailentzen zaizkionek (% 40k) betikoimmunitatea garatzen dute.
Eremu endemikoetan sintomatologiaren bitartez diagnostikatzen da gaitza, batez ere agerpen larriaren kasuan.
Diagnostikoa baiezta daiteke laborategiko analisien bidez. Birusa bakartzea odola edoisurkari zerebroespinala erabiliz egiten da. Isurkari organikoetan ere birusarenantigenoak edo material genetikoa (PCRaren bidez) antzeman daiteke.
Birusaren aurkakoantigorputzen igoerak diagnostikoan laguntzen du.
Profilaxiaren aldetik bi neurri ezartzen dira: eltxo bektoreen kontrola (intsektizidak erabiliz, haien hazkundea areagotzen dituzten faktoreak kontrolatuz...) eta txertaketa.Txertoa eremu endemikoetan erabiltzen da, eta eremu endemikoetara bidaiatzen direnei ere jartzen zaie.Birus moteldu batekin egina da, eta 10 urteko babesa ematen du gaitzaren aurrean.
Sukar horiak ez du tratamendurik. Ulertzekoa da, beraz, txertoaren garrantzia gaitza ekiditeko.
Infektatutako pertsonakberrogeialdian bakartu behar dira, gaixotasuna kutsa ez dezaten.