Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Suitzako Hiztegi Historikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suitzako Hiztegi Historikoa
Jatorria
Egilea(k)zenbaiten artean
Sorrera-urtea1988
Argitaratze-data1998
IzenburuaHistorische Lexikon der Schweiz,Dictionnaire historique de la Suisse etaDizionario storico della Svizzera
Ekoizpen lekuaBerna
Ezaugarriak
Genero artistikoaerreferentzia-lana
Hizkuntzaalemana,frantsesa etaitaliera
Kokapena
LekuaBuilding(en)Itzuli
hls-dhs-dss.ch
Hiru hizkuntzetako lehenengo edizioak.

Suitzako Hiztegi Historikoa (alemanez:Historisches Lexikon der Schweiz) (frantsesez:Dictionnaire historique de la Suisse) (italieraz:Dizionario storico della Svizzera) (erretorromanieraz:Lexicon Istoric Retic)Suitzako historiaren entziklopedia bat da; ikerketa modernoen emaitzak publiko zabalari helaraztea du helburu.

Entziklopedia fundazio batek argitaratzen du, Suitzako Humanitate eta Gizarte Zientzien Akademiaren (SAGW/ASSH) eta Suitzako Gizarte Historikoaren (SGG-SHH) babespean. Ikerketako beka nazionalek finantzatzen dute. Bulego nagusian 30 langile izateaz gain, egileen artean 300 kontseilari akademiko, 2.500 historialari eta 100 itzultzaile daude.

Paperezko edizioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Entziklopedia aldi berean argitaratzen ari da Suitzako hiru hizkuntza ofizialetan: alemana (Historisches Lexikon der Schweiz - HLS), frantsesa (Dictionnaire Historique de la Suisse - DHS) eta italiera (Dizionario Storico della Svizzera - DSS). Lehenengo 12 liburukiak 2002an argitaratu ziren. Urtero liburuki berri bat editatzeko asmoa dago. Liburuki sinple bat ere argitaratu da, erromantxezko artikuluen aukeraketa batekin (Lexicon Istoric Retic - LIR).

Edukia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

40.000 sarrerak ditu dagoeneko, honela multzokatuta:

  1. Biografiak
  2. Familiei buruzko artikuluak
  3. Tokiei buruzko artikuluak (udalerriak, kantoiak, beste herrialde batzuk, gotorlekuak, interes arkeologikoko kokalekuak)
  4. Artikulu subjektiboak (fenomeno eta termino historikoak, erakundeak, gertaerak)

Sarean

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Online edizioa 1998tik dago eskuragarri. Inprimatutako edizioko artikulu guztiak doan eskura daitezke webgunean, baina ez ilustrazioak.

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Historisches Lexikon der Schweiz (HLS), Schwabe AG, Basel,ISBN 3-7965-1900-8 (2002-)
  • Dictionnaire historique de la Suisse (DHS), Editions Gilles Attinger, Hauterive,ISBN 2-88256-133-4 (2002-)
  • Dizionario storico della Svizzera (DSS), Armando Dadò editore, Locarno,ISBN 88-8281-100-X (2002-)

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Suitzako_Hiztegi_Historikoa&oldid=9398268"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp