Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Suitza

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Suitzako Konfederazioa
Schweizerische Eidgenossenschaft
Confédération suisse
Confederazione Svizzera
Confederaziun svizra
(Confoederatio Helvetica)
Ereserkia:Swiss Psalm(en)Itzuli
Goiburua: Unus pro omnibus, omnes pro uno
("Bat denentzat, denak batentzat")

Suitzako bandera etacivil ensign of Switzerland(en)Itzuli

Coat of arms of Switzerland(en)Itzuli
Geografia
HiriburuaBerna
46°56′53″N 7°26′51″E
Azalera41.285 km² (132.)
Punturik altuenaDufour Gaina (4.634 m)
Punturik sakonenaMaggiore (193 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakAustria,Liechtenstein,Alemania,Frantzia,Italia etaEuropar Batasuna
Administrazioa
Gobernu-sistemasistema direktoriala etaErrepublika federal
Member of the Swiss Federal Council(en)ItzuliSwiss Federal Council(en)Itzuli
Suitzako Konfederazioko presidenteaSwiss Federal Council(en)Itzuli
LegebiltzarraSuitzako Biltzar Federala
Epai autoritateaFederal Supreme Court of Switzerland(en)Itzuli
Harreman diplomatikoakIkusi mapa Wikidatan
Zeren kide
ikusi
Demografia
Biztanleria8.962.300
Dentsitatea217,08 bizt/km² (65.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,52(2014)
Eskolaratu gabeko umeak69.459(2015)
Bizi-itxaropena83(2022)
Giniren koefizientea33,1(2018)
Giza garapen indizea0,962(2021)
Ekonomia
BPG nominala678.887.336.848,25 $(2017)
BPG per capita80.342 $(2017)
BPG erosketa botere paritarioa560.353.822.653 nazioarteko dolar(2017)
BPG per capita EAPn66.307,384 nazioarteko dolar(2017)
BPGaren hazkuntza erreala1,3 %(2016)
Erreserbak811.030.675.725 $(2017)
Inflazioa0 %(2016)
Historia
Sorrera data:1848koirailaren 12a eta1291koabuztuaren 1a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+41
ISO 3166-1 alpha-2CH
ISO 3166-1 alpha-3CHE
Ordu eremua
ikusi
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.europar loki etaSN 441011
Internet domeinua.ch eta.swiss
admin.ch

Suitza[1] (alemanez:Schweiz,/ˈʃvaɪts/ ahoskatua;frantsesez:Suisse,/sɥis(ə)/ ahoskatua;italieraz:Svizzera,/ˈzvittsera/ ahoskatua;erretorromanieraz:Svizra,/ˈʒviːtsrɐ/ edo/ˈʒviːtsʁːɐ/ ahoskatua), ofizialkiSuitzako Konfederazioa (latinez:Confoederatio Helvetica, bertako lau hizkuntzen artean aukerarik ez egitearren. Hortik datorkioCH laburdura)erdialdeko Europakoestatu itsasgabea da. IparraldeanAlemaniarekin du muga, mendebaldeanFrantziarekin, hegoaldeanItaliarekin, eta ekialdeanAustria etaLiechtensteinekin. 41.285 km² ditu, eta 2013an 8.139.631 biztanle zituen.[2]

Hiriburu federalaBerna da.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Orografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Suitza satelite irudian

Suitzako lurraldean hiru alderdi nagusi bereiz daitezke: ipar-mendebaldekoJura mendiak, erdialdeko ordeka garaia (Mittelland) eta hegoaldekoAlpe mendiak.

Alpeak amildegi malkorrez, elurrez beti estalitako mendi garaiez, mendi-zintzur sakonez etaglaziar handiez osatuak dira. Bi lerrotan banatuak dira Alpeak, mugimendu tektonikoen eraginez sortuak dira eta,Kuaternarioan,Rodano etaRhin ibaien ibarrak eratu zituzten glaziarrek higatutako haustura sakon batek bereiziak. Italiarekin muga egiten duten hegoaldeko lerroko mendiak dira garaienak:Dufourspitze edo Monte Rosa (4.634 m),Matterhorn edo Cervino (4.478 m),Dom (4.545 m),Dent Blanche (4.347 m)… Iparraldeko lerroko mendien arteanJungfrau (4.195 m),Finsteraarhorn (4.274 m) etaAletschhorn (4.195 m) dira garaienak.

Jura mendiak ipar-mendebaldean daude,Frantziako mugaren aurrez aurre; lurralde osoaren %10 hartzen dute, baso bakan batzuk eta belardi handiak dituzte, eta Alpeak baino askoz txikiagoak dira. Alpe eta Jura mendien artean 250–600 m bitarteko garaiera duen ordeka bat dago, muinoak dituena,Mittelland («erdialdeko lurrak») deitua; Mittellandek lurralde osoaren heren bat hartzen du, hegoaldekoLéman etaKonstantzako aintziren artekoa.

Hidrografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Suitzako mendietan Europako ibai handienetako batzuk jaiotzen dira. Izan ere, San Gotardoko mendatearen inguruan, elkarrengandik oso hurbil,Rodano,Rhin etaAar ibaiak sortzen dira. Bestalde, aintzira asko daude Suitzan; handienak, Alemaniarekin eta Frantziarekin muga egiten dutenLéman etaKonstantzako aintzirez gainera,Neuchâtel,Zürich etaLuzerna hirietakoak eta Italiarekin muga egiten dutenMaggiore etaLuganoko aintzirak dira.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Suitzako Alpe mendiek Atlantikoko, Mediterraneoko eta Europako erdialdeko klimen muga egiten dute. Beraz, Suitzak klima horien tarteko bat du.Atlantikoko haize heze epelak ia lurralde osoan jotzen du, baina euri gehiago dakar hego-mendebaldera ipar-ekialdera baino. Mendietan, 3.000 m-tik gora, elurra da beti, eta ibarretarantz jaisten direnglaziarrak sortu dira. Mendi garaiez inguratutako ibar batzuetan, Rodanoren ibarrean adibidez, askoz euri eta elur gutxiago izaten da.Foehn haizeak, Alpeetako iparraldeko ibarretan behera jaisten den haize hegoak, giroa gozatzen du. Mittellandek negu hotzak eta uda epelak izaten ditu: 20 °C uztailean eta 1 °C urtarrilean. Maggiore eta Lugano aintzira inguruak epelagoak dira.

Suitzako klima aniztasuna: mendebaldeko Eurasiako glaziarrik zabalenak (Aletsch glaziarra),[3]Jura mendigunea (Joux harana), hegoaldean dagoenTicino (Luganoko aintzira) eta mendebaldean dagoenVaud kantonamenduko mahastiak (Léman aintzira)

Landaredia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Suitzako landaredia garaierak mugatutako bost mailatan bana daiteke: 540 m bitartean,gaztainondoa,intxaurrondoa,almendrondoa eta, hegoaldean, palmondoa,pikondoak, etalaranjondoak hazten dira; 1.200 m bitartean, pagadiak, astigar basoak eta hariztiak; 1.650 m bitartean, pinudiak eta izaidiak; 2.100 m bitartean, errododendro eta alertze basoak. Handik elurra bitarteko zatian, belardiak eta Alpeetako landare loredunak dira. Bestalde, Alpeetako mazeletanmahastiak ere badira, Europan beste inon baino gorago, 1.700 m bitartean.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Suitzako historia»

Aurreneko historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
K. a. 44an fundatutakoAugusta Raurica,Rhin haraneko lehenerromatar kokalekua izan zen[4]

K. a. I. mendean,Julio Zesarren lejioak sartu baino lehen,zeltak, helvetiarrak eta retioak bizi ziren gaur egungo Suitzako lurraldean.ErromatarrekHelvetia deitu zioten lurraldeari, etaAlpeetako iraganbide nagusiak eraiki zituzten (K. a. 58).

Hala ere,III. mendetik aurreragermaniar herriak erromatarren hesiak hautsi eta lurraldean sartzen hasi ziren.IV. mendean,burgundiarrek etaalamanek bizitokia hartu zuten Mittellanden. Bi mende geroago, erregefrankoek beren erreinuaren mende hartu zuten lurraldea.VII. mendeankristau misiolariek kristatutasuna zabaldu zuten helvetiarren artean, eta hurrengo menderakomonasterio handiak eraiki zituzten.

X. mendean, musulmanek eta magiarrek sartu-irtenak egin zituzten, etaXI. mendean, gaur egungo Suitza,Germaniako Erromatar Inperio Santuaren mende geratu zen.XII. mendetik aurrera, Europako ekonomia berpiztearekin batera,Italiar penintsulako errepubliken eta Frantzia, Alemania etaFlandesko hirien arteko merkataritza harremanak sendotu ziren. Hala, Alpeak igarotzen zituzten merkataritza bideetan zehar hiriak sortu ziren:Zurich,Berna,Luzerna etaSankt Gallen.

Suitzako Konfederazio Zaharra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Suitzako Konfederazio Zaharra1291tik (berde ilunez)XVI. mendera (berde argiz) eta hari elkartutako lurraldeak (urdinez).

1291n,Uri,Unterwalden etaSchwyz kantonamenduak (eta geroxeago,Obwalden) konfederatu etahabsburgotarren aurkako liga bat (Suitzako Konfederazio Zaharra) osatu zuten, askatasuna elkarren babesean gordetzeko. Une hura hartzen da gaur egungo Suitzako konfederazioaren sorreratzat.1315ean, Mogarteneko guduan, konfederatuek inperioko gudarosteak menderatu zituzten.1324an, enperadoreak kantonamenduen askatasuna onetsi behar izan zuen. Handik gutxira merkataritza hiriak lotu zitzaizkion konfederazioari:1332an,Luzerna;1351n,Zurich;1352an,Glarus etaZug; eta1353an,Berna.

Zortzi kantonamenduek barne autonomia handia zuten, denek onartzen zuten Dieta bakar baten gobernupean.Inperioaren aurkako beste gudu batzuetan suitzarrak garaile atera ondoren, kantonamenduek auzo herrien lurraldeak hartzen hasi ziren.1474an, Inperioak eta kantonamenduekKonstantzako bakea izenpetu zuten. Zazpi urte geroago,Friburgo etaSolothurn lotu zitzaizkion konfederazioari.1481ean, Stanseko itunaren bitartez, kantonamenduen arteko harremanak arautu ziren. Inperioaren aurkako beste gudu baten ondoren, Basileako bakean (1499) enperadoreak kantonamenduen burujabetasuna onartu zuen.1501ean,Basilea,Schaffhausen etaAppenzell gehitu zitzaizkion federazioari. San Gotardoko mendateko merkataritza bidea babestearren, kantonamenduekTicino kendu zieten lombardiarrei.1516an, kantonamenduek betiko bakea izenpetu zuten Frantziako erregearekin.

Erreforma

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Joan Kalbin.

XVI. mendean zehar,Erreforma protestantea zela eta, Suitzako konfederazioa katolikoen eta protestanteen artean banatu zen. Hirietako burgesia protestantismora bihurtzearen aldekoa zen, eta mendialdeko nekazariak, berriz, katolizismoaren aldekoak, ordura arte bezala. Konfederazioko barnealdeko kantonamenduak (Luzerna, Uri, Schwyz, Unterwalden, Zug, Friburgo eta Solothurn) katoliko jarraitu zuten, eta Zurich, Bern, Basilea eta Schaffhausen protestante bilakatu ziren.

Joan KalbinekErroma protestantetzat hartu zuenGeneva;1536-1564 bitartean erregimen teokratiko baten mendean egon zen. Kantonamendu katolikoen eta protestanteen arteko gorabeherak gudu bilakatu ziren, baina konfederazioa ez zen desegin.1648koWestfaliako bake hitzarmenean,Hogeita hamar Urteko Gerraren amaieran, suitzar kantonamenduen burujabetasuna onartu zen. Nolanahi ere, erlijio gatazkek1656 arte iraun zuten.

XVII. mendearen erdialdetik aurrera, Suitzak neutraltasuna politika egin zuen, eta nolabaiteko bake eta oparotasun urteak izan zituen. Suitzar erlojugileak oso ospetsuak egin ziren Europako gorteetan. Bestalde, Suitzako hiri batzuek, Genevak adibidez, garrantzi handia izan zuten kulturaren garapenean, beste herrialde batzuetan baino askatasun handiagoa izan baitzuten.

XIX. mendea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantziako Iraultzak eragin handia izan zuen Suitzan. Herrialdearen neutraltasuna galarazi zuten bi iraultzen ondoren,1798an, Frantziako gudarostea sartu zen lurraldean, suitzar iraultzaileen laguntzarekin. Urte horretako apirilaren 12an,Helveziar Errepublika sortu zen, konstituzio bateratu batekin. Hiriburua Luzerna zuen. Handik gutxira, errepublika gobernaezina izan zen, eta1803ko otsailean,Napoleon Bonapartek konfederazioa onartu zuen, bere kantonamendu eta Dietarekin.

Europako Iraultzak Napoleonen hondamendia eragin ondoren, Suitzako Dietak behar ziren aldaketak egin zituenVienako kongresuak herrialdea ezagut zezan.1815eko abuztuaren 17an, 22 kantonamenduk Itun Konfederal bat izenpetu zuten, Suitzako estatu modernoaren sorrera izan zena. Lehengo hamahiru kantonamendueiSankt Gallen,Grisonia,Argovia,Turgovia,Ticino,Vaud,Valais,Neuchâtel etaGeneva gehitu zitzaizkien.

XIX. mendearen lehen erdian kantonamendu kontserbadoreen eta liberalen arteko gatazkak izan ziren, erlijio gorabeherekin batera konfederazioaren politika egonkorra kolokan jarri zutena. Izan ere, mendearen hasieran, Europanabsolutismoa nagusitu zenean, Suitzako politika familia kontserbadore ahaltsuen inguruan antolatu zen, baina1830eko iraultza liberalekin batera hamabi kantonamenduk konstituzio liberalak onartu zituzten. Konfederazioak 1845ean izan zituen unerik larrienak, zazpi kantonamendu katolikok (Luzerna, Uri, Schwyz, Unterwalden, Zug, Friburgo eta Valais) Sonderbudneko Ligan bat egin zutenean. Besteak beste, beren interesak babestu etajesuitak Luzerna eta Frigurbotik egoztea galarazi nahiak elkartu zituen.1847an, konfederatuen gudarosteak indarrez hartu zituen kantonamendu katolikoak.1848ko iraultzekin batera, suitzar liberalek herrialde osorako konstituzio federala onartzea lortu zuten.Berna zuen hiriburu.

Suitzako iparraldea etaTicino lotu zituen San Gotardoko trenbide-tunelaren inaugurazioa (1882).

Tradiziozko neutraltasuna dela-eta, nazioarteko biltzarrak egiteko leku aproposa da Suitza, eta orobat da erakunde askoren egoitza. Bertan dago,1863az gero, NazioartekoGurutze Gorriaren bulego nagusia, etaLehen Mundu Gerraz gero,Nazioen Elkartearena.

XX. mendea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Suitza Nazioen Elkarteko kide izan zen, baina neutraltasun estatusari eutsi zion. Iheslari politikoak babestu zituenBigarren Mundu Gerran, uko egin zionNazio Batuen Erakundeko (NBE) kide izateari, erakunde horren zenbait betekizun neutraltasunarekin ezin adostuzkoak zirelakoan. Alabaina, NBEren mendeko zenbait batzorderen kide da eta behatzaile iraunkor bat du NBEtan. Era berean, zenbait nazioarteko batzorde neutralen kide izan da, hala adibidezKoreako Gerran,1953ko su-etenaren akordioa gainbegiratzeko; dirua eman zion NBEriZipreko bakeari eusteko, eta Arantzel eta Merkataritzari buruzko Akordioaren kide da (munduko merkataritza harremanak hobetzeko helburua duen erakundea).

1986koTxernobilgo hondamendi nuklearra zela eta, manifestazio handiak izan ziren Suitza osoan, bertako bostzentral nuklearren eta oro har egitarau nuklearraren segurtasuna dudan jartzen zutenak. Manifestazio haien ondoren,1989an gobernuak bazterrera utzi zuen seigarren zentralaren eraikuntza. Hurrengo urtean, erreferendum bidez, hamar urterako, zentral nuklearrak eraikitzeko proiektua eragotzi zen.

1990. urtean suitzar polizia sekretuak gordeta zituela 200.000 bat lagunen artxibo sekretuak jakin zen. Bernako istiluen ondoren, bigundu egin ziren estatuaren segurtasun legeak, eta haien ordez polizia kontrolatzeko arau berriak jarri ziren indarrean.1992an alde batera uzten hasi zen Suitzaren urte askoko independentzia, etaMunduko Bankuari etaNazioarteko Diru Funtsari lotu zitzaien. Alabaina, urte horretako abenduan uko egin zioten suitzarrekEuropako Ekonomia-Eremuan sartzeari (merkataritza libreko eskualdea, Europa Mendebaldeko herrialde asko lotzen dituena). Hauteskunde horiekEuropar Batasunean sartzearen ukoaren seinaletzat hartu ziren.

XXI. mendea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2001ean erreferendum bat egin zen Europar Batasunean sartzeko, baina gehiengoak uko egin zion. 2001ean, baita ere, hainbat enpresak, tarteanSwissair airelinea ospetsuak, porrot egin zuen eta milaka langile kale gorrian geratu ziren.2002an, abortatzeko eskubidea legeztatu zen, alde batetik, eta, bestetik, SuitzaNazio Batuetan sartu zen.2006an, inmigrazio eta babes legeak gogortzea erabaki zuen gehiengoak erreferendumean.

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Suitza errepublika da,1874ko maiatzaren 29an onartu eta hainbat aldiz zuzendu den Konstituzioaren arabera gobernatzen dena. Demokrazia zuzena eta zeharkakoa du, herri beregaintasunarekin, botereen banaketarekin eta ordezkaritza proportzionalarekin bateratzen ditu suitzar sistema politikoak. Hautesleek, ordezkariak aukeratzeaz gainera, zuzenean esku hartzen dute auzirik garrantzitsuenetan, erreferendumen bidez; izan ere, erreferendumak Suitzako sistema politikoaren partetzat hartzen dira. Hauteskunde federaletan, 18 urtetik gorako hiritar guztiek dute boto eskubidea; emakumeek1971. urtean lortu zuten boto eskubidea nazio hauteskundeetan, erreferendum baten ondoren.

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Suitzaren banaketa administratiboa»

Suitza 26 estatuz osaturiko konfederazioa da. Estatu horieikantonamendu esaten zaie.Grisonia da eremu zabalena duena etaZürichekoa biztanle gehien dituena. Hauek dira 26 kantonamenduak:

KantonamenduaHiriburuaKantonamenduaHiriburua
ArgoviaAarau*NidwaldenStans
*Appenzell AusserrhodenHerisau*ObwaldenSarnen
*Appenzell InnerrhodenAppenzellSchaffhausenSchaffhausen
*Basilea HerrialdeaLiestalSchwyzSchwyz
*Basilea HiriaBasileaSolothurnSolothurn
BernaBernaSankt GallenSankt Gallen
FriburgoFriburgoTurgoviaFrauenfeld
GenevaGenevaTicinoBellinzona
GlarisGlarisUriAltdorf
GrisoniaChurValaisSion
JuraDelémontVaudLausana
LuzernaLuzernaZugZug
NeuchâtelNeuchâtelZürichZürich

*Kantonamendu hauei erdi-kantonamendu deitzen zaie, eta kontseilari bakarra dute (bi beharrean) Estatuen Kontseiluan.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Nestléren bulego nagusiak,Léman aintziraren ertzean.
Andermatt. Turismoak garrantzia handia du Alpeetako eskualdeetan.
Zürich munduko ekonomia gune nagusietako bat da[5].
Sakontzeko, irakurri: «Suitzako ekonomia»

Suitzako ekonomia modernoa, oparoa eta egonkorra da. 2013anbarne produktu gordina (nominala) 646.200 milioi dolarrekoa izan zen, munduko 37.a, eta % 2ko hazkundea izan zuen.biztanleko BPG Mendebaldeko Europako herrialde gehienena baino handiagoa da; 2013an 54.800 dolarrekoa zen, munduko 11.a[6]. Ekonomia oso industrializatua dago, eta suitzarrenbizitza maila munduko garaienetakoa da. Suitzan dute egoitza mundukomultinazional handienetako batzuek, hala nola,Glencore,Nestlé,Novartis,Hoffmann-La Roche,ABB etaAdecco konpainiek[7].

Gaur egun, suitzar ekonomiaren alor nagusiak merkataritza, zerbitzuak (bankuak eta finantzak batez ere) eta turismoa dira, eta enplegu osoaren % 73,2 osatzen zuten 2010ean. Alor horien atzetik daude industria, energia, meatzaritza eta eraikuntza (% 23,4), eta nekazaritza, basogintza eta arrantza (% 3,4)[6].

Suitza beregaina den arren haragiki eta laboreetan, ez lurra ez klima ez dira nekazaritzarako egokiak, eta, hortaz, inportatuak dira kontsumitzen diren elikagai gehienak, eta nekazariek diru laguntza handien beharra dute. Lursail gehienak txikiak dira, familia enpresetan antolatuak. Nekazaritza gai nagusiak azukre-erremolatxa,garia,patatak,sagarrak,mahatsa,esnea etaardoa dira.

1990eko hamarkadaren hasieran urteko 6,7 milioi m³ egur produzitzen zen Suitzan, baina industria horrek arazoak ditu haizearen kutsadura dela eta, Suitzako basoen % 35 kaltetuak baitaude. Egur gehiena zerrategietan eta papergintzan erabiltzen da. Meatzaritzak ez du garrantzi handirik; aipagarriak dira gatzarriaren produkzioa (gutxi gorabehera, urteko 400.000 t) eta zementuarena (4,4 milioi t).

Industrian dihardu Suitzako biztanle aktiboen heren bat. Ekoizpen nagusiak doitasun makinak, makina-tresna, farmazia gaiak eta erlojuak dira (gaur egun, urteko 28 milioi bat erloju esportatzen da). Aipagarriak dira orobat ehungintza, jantzigintza, oinetakoak, kimika gaiak, metal finduak, elikagaiak (txokolatea batez ere), zurezko gaiak eta papera. Asko estimatzen da suitzar eskulangintza: musika kutxak,brodatuak, zur landua, etab.

Dirua eta bankuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Suitzako diru banakoasuitzar frankoa da, 100 zentimotan banatua. Suitza nazioarteko finantza gune guztiz garrantzitsua da; bertako bankuek mundu osoko dirua erakartzen dute, politikaren eta finantzen egonkortasuna dela eta, eta banku eragiketen sekretua bermatzen delako. Banku pribatuak dira sarrera iturri nagusietako bat.Zurich da bankuen zentro garrantzitsuena. Bestalde, Zuricheko Burtsa Europako handienetako bat da, eta Zurich da gaineraurrearen merkataritza gune nagusia.

Kanpo merkataritza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2013an Suitzako inportazioak 200.500 milioi dolarrekoak izan ziren, eta esportazioak, berriz, 229.200 milioi dolarrekoak[6]. Inportatzen diren gai nagusiak hauek dira: makineria, garraio hornigaiak,petrolio gordina eta findua,metal preziatuak, elikagaiak,burdina,altzairua eta kimika gaiak. Esportazio aipagarrienak, berriz, makineria, farmazia gaiak, jantziak, erlojuak eta metal preziatuak dira.

Merkataritza harreman ohikoenakAlemania,Frantzia,Italia,Britainia Handia,Estatu Batuak etaTxinarekin ditu. Merkataritzaren balantza kontrako hori “esportazio ikusezin” deritzanekin orekatzen da: finantza zerbitzuak eta turismoa. Turismoa da, izan ere, dibisa sarreren eta enplegu sorreraren iturburu nagusia. Ordainketa balantzak (barnean hartzen ditu turismoa eta finantza sarrerak) urteko ia 1.000 milioi dolarreko soberakina izan zuen 1990eko hamarraldiaren hasieran.

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garraioetan, famatuak dira Alpeak gurutzatzen dituzten tunelak, bereziki San Gotardokoa (16,32 km), munduko errepide tunel luzeena. Badira, bestalde, Alpeak gurutzatzen dituzten burdinbide tunel handiak, eta berriak egiten ari dira autobideak arintzeko.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Suitzako biztanle dentsitatea (2007)

2013an Suitzak 8.139.631 biztanle zituen[2]. Biztanleria zahartzen ari da (biztanleen % 17,6k hirurogeita bost urte edo gehiago dute[8]), eta 82,39 urteko bizi itxaropena dute, munduko 8. handiena[6]. Urteko hazkunde tasa motela da (% 0,78), eta etorkinei dagokie tasa horren zati handiena.

Atzerritar langileei dagokienez, langile espezializatuen beharrak, batetik, eta familien bateratzeak bestetik, atzerritar biztanleen kopurua handitu dute. 2013an atzerritarrak biztanle guztien % 23,8 inguru ziren[8]. Atzerritarren artean, 2013anitaliarrek osatzen zuten talde nagusia (atzerritarren %15,4) eta haien ondoren,Alemania (%15,1),Portugal (% 13,1),Frantzia (% 5,7),Serbia (% 4,7),Turkia (% 4,3) etaEspainiatik (% 3,9) joandakoek[9]. 2014ko otsailean egindako erreferendumean, Europar Batasunetik Suitzara lanera doazen herritarren kopurua mugatzea onartu zuten suitzarrek. Aleman eta italiera hiztun eremuen kantonamenduak izan ziren baiezkoaren aldeko, eta eremu frankofonoak ezetz bozkatu zuten, batik bat[10].

Hiri handienak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Suitza: biztanle gehien duten udalerriak
Bilan de la population résidante permanente selon les districts et les communes: 2013
Post.IzenaEskualdeaBiztanleak
Zürich
Zürich
Geneva
Geneva
1ZürichZürich kantonamendua384 786Basilea
Basilea
Berna
Berna
2GenevaGeneva kantonamendua191 557
3BasileaBasilea Hiria167 386
4BernaBerna kantonamendua128 848
5LausanaVaud kantonamendua132 788
6WinterthurZürich kantonamendua105 676
7LuzernaLuzerna kantonamendua80 501
8Sankt GallenSankt Gallen kantonamendua74 581
9LuganoTicino62 792
10Biel/BienneBerna kantonamendua53 031

Hizkuntza ofizialak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Suitzako hizkuntzak :
Alemana (%64,9),Frantsesa (%22,6),
Italiera (%8,3),Erromantxera (%0,5)

Suitzak lau hizkuntza ofizial ditu:frantsesa,alemana,italiera etaerromantxea.

Aleman hiztunak biztanleen % 64,9[6] dira, eta gehiengoa osatzen dute kantonamendu gehienetan. Frantses hiztunak (biztanleen % 22,6[6])Jura,Neuchatel,Fribourg,Geneva,Vaud etaValais kantoietan bizi dira, batez ere. Italiera hiztunak (% 8,3[6]) gehiengoa diraTicino kantonamenduan.Erromantxe hiztunak (%0,5[6])Grisonian bizi dira.

Kirola

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Suitzako Itzulia itzuli garrantzitsua da. Ekainean izaten daFrantziako Tourra baino lehen. Lehen ekitaldia 1933. urtean izan zen.Ion Izagirre txirrindulari gipuztarra bigarren izan zen 2016. urteko ekitaldian. Historiako txirrindulari honenetakoak itzuli hau irabazi dute. Adibidez,Eddy Merckx,Jan Ullrich,Gino Bartali edotaAlex Zulle txirrindulariek itzuli hau irabazi zuten.

Suitzar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. abBfs.admin.ch. Population résidante permanente selon le sexe et la catégorie de nationalité, à la fin de l'année..
  3. Swiss Alps Jungfrau-Aletsch Unesco.org
  4. Switzerland's Roman heritage comes to life Swissinfo.ch
  5. Brian BAKER:The most powerful cities in the world Citymayors.com. 2014ko azaroaren 28an kontsultatua.
  6. abcdefghSwitzerland The World Factbook, Cia.gov
  7. Six Swiss companies make European Top 100 Swissinfo.ch
  8. abSwiss Statistics: Population - Key figures Bfs.admin.ch
  9. Swiss Statistics: Foreign permanent resident population by nationality Bfs.admin.ch
  10. Mikel GARCIA IDIAKEZ:Suitzako immigrazio erreferenduma: zenbat eta etorkin gutxiago bazterkeria handiagoa Argia.eus. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentziarekin argitaratua

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


1 Herrialdearen zati bat edo osoa ez dago geografikokiEuropan.2 Nazioartean ez dago guztiz onartua.3 Europatik kanpo lurraldeak ditu.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Suitza&oldid=10321570"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp