Stockholm da hiriburua eta biztanle gehieneko hiria. Suediako biztanleria gehiena (%85 inguru) hiri guneetan bizi da. Horrela, populazio dentsitatea baxua da (21 biztanle/km²).
Eskandinaviar penintsulan kokatuta, 449.964 km²-ko azalera du. Europako bosgarren estatu handiena da azalerari dagokionez (munduko estatuen artean 55.a). Lurrazal gehiena (%78) basoz osatuta dago. Hegoaldean hosto galkorreko zuhaitzak dira ugarien, eta iparraldean koniferoak,garoak etaurkiak. Nekazaritzarako erabiltzeko lurrak, aldiz, %1a baino ez dira, hegoaldean kokatuak. Iparraldera hurbildu ahala, basoek erabateko nagusitza hartzen dute. Mendi eta muinoak mendebaldean dira nagusi,Norvegiarekin mugan (Eskandinaviako mendiak); gainerako lurralde gehiena nahiko laua da. Suediako punturik altuenaKebnekaise mendia da (2.111 m) eta baxuena Hammarsjön lakuaren badia (-2,41 m), hegoaldean.
Herrialdearen ekialdean,Itsaso Baltikoa etaBotniako Golkoa daude, Suediari kosta lerro zabal bat eskaintzen, zeinek klima gehiago epeltzen duten. MendebaldeanEskandinaviako mendiak daude, Suedia eta Norvegia mugatuz. Mendi horiek itsasoko lainoen sarrera eragozten dute. Horregatik, urteko prezipitazio kopurua baxua da Suedian.
Suediak hainbat aintzira handi ditu, bereziki hegoaldean. HandienakVänern,Vättern etaMälaren dira. Ibaiei dagokionez luzeenakEskandinaviako Alpeetan hasi eta urakItsaso Baltikora isurtzen dituztenak dira, adibidezDalälven (520 km),Torneälven (510 km) etaUmeälven (470 km).Klarälven bestalde ibaiakVänern aintzirara isurtzen ditu urak eta handikGöta ibaia ateratzen daKattegaten itsasoratzeko. Guztiak bat eginda 740 km-ko luzera hartzen du eta honek Eskandinavia guztiko ibai luzeena bihurtuko luke.
Suediak gehienbatklima epela du, nahiz eta bere latitudea oso iparrekoa izan.Golkoko itsaslasterrari esker gertatzen da hori. Suediako iparraldeko mendietan klima subartikoa da nagusi.Zirkulu artikotik iparraldera dagoen herrialdearen zatian, udan ez da inoiz eguzkia ezkutatzen etaneguan gauak amaigabeak dira.
Gaur egun Suedia bezala ezagutzen den lurraldea,Harri Aroan izan zen jendeztatua, azkenengoglaziazioaren izotza gutxitzen hasi zen heinean. Lehenengo biztanleak, ehiztariak eta biltzaileak zirela uste da.
Teoria batek dio, Suetziako populazioa oso dentsoa izan zelaBrontze Aroan ere, periodio hartako herri komertzialetako hainbat aurkipen egin baitira.
1389an,Norvegia,Danimarka eta Suedia errege bakar batez izan ziren lotuak.Kalmarko Batasuna lotura pertsonal bat bezala hartua izan zen, etaXV. mendean Suedia ukatu egin zen botereak Norvegiako erregetzan zentralizatzen, eta honek altxamendu armatuak ere eragin zituen.1521. urtean Suediak lotura hori alde batera utzi zuen,Gustav Eriksson Vasak, Suediar koroaren banaketa ezarri zuenean.
Azken urteetako historia baketsua izan da Suedian, bere azkenengo gerratea1814. urtean Norvegiaren aurka izan zelarik. Gerrate honen ondorioz bi herrialdeek lotura bat sortu zuten,1905ekourriaren 26an desegina izan zena era baketsuan, nahiz eta arazo batzuk izan ziren. Suedia neutralitatean mantendu zen bi mundu gerrateetan eta politika honekin jarraitu zuenGerra Hotzaren bitartean. Gaur egun ez da ezta elkarte militar baten kide, bainaNATOko entrenamendu militaretan parte har izan du.
Suediamonarkia parlamentarioa da. 1809an onartutako konstituzioaren arabera, botere politikoa hiru ataletan banatzen da: legegilea, betearazlea eta judiziala. Botere legegilea ganbera bakarrekoRiksdag edo Parlamentuak burutzen du. Botere betearazlea Erregeak (egungo erregeaKarlos XVI.a Gustavo da) dauka, baina Ministroen kontseiluak eramaten du aurrera. Botere judiziala 1734ean antolatu zen. Bere baitan daude lehen instantziako auzitegiak, Entzutegiak eta Erregearen Auzitegi Gorena.
Sufragioa unibertsala da 18 urtetik aurrera, eta hauteskunde orokorretan parte-hartzea nahiko altua izan ohi da (%81ekoa 1998an). 2014an aukeratutako parlamentua honela zegoen osatuta:
Alderdi Sozialdemokrata (SAP): 113 eserleku.
Alderdi Moderatua (M): 84 eserleku.
Suediako Demokratak (SD): 48 eserleku.
Alderdi Berdea (MP): 25 eserleku.
Zentruko Alderdia (C): 22 eserleku.
Liberalak (L): 19 eserleku.
Alderdi Kristau Demokrata (KD): 16 eserleku.
Ezkerreko Alderdia (V): 21 eserleku.
Independenteak: eserleku 1.
2006ko hauteskundeen ondoren, Moderatuek, Zentristek, Popular Liberalek eta Kristau Demokratek zentru eskuineko gobernua osatu zuten, Alderdi Sozialdemokratak urte askotan edukitako monopolioari amaiera emanez. 2010ean koalizio hori errepikatu zen. Baina 2010an boterea berreskuratu eta 2014an Berdeekin batera osatu du Gobernua. Horrela berazStefan Löfven bihurtu zen Suediako Lehen Ministro.
Suedia 21 konderri edolän-etan dago banatuta. Konderri bakoitzean batzorde administratibo bat dago, gobernuak izendatua izaten dena. Konderri bakoitzean ere kontzeju bat badago, zein udalerriaren ordezkari da. Kontzeju hau konderriko hautesleriak aukeratzen du. Aldi berean, konderri bakoitza udalerrietan dago banatuta, guztira 289 batuz.
Horrez gain, Suediak 25landskap izeneko probintzia edo eskualde historikoak ditu. Probintzia horiek ez dute eginkizun administratiborik, baina ondare historikoaren, kultura-identitatearen eta ohituren ikuspegitik balio handia dute.
Suediak 9.658.301 biztanle dut 2013ko erroldaren arabera. Stockholm eta Göteborgeko metropoli eremuetan herrialdearen herena bizi da, iparraldean ordea dentsitate oso baxua dauka, baldintza klimatikoen gogortasunarengatik. Suediarrek bizitza itxaropen altuenetako bat dute eta baita munduko jaiotza tasa baxuenetako bat ere.
Suediako biztanle gehienak suediar jatorrikoak dira; dena den, herrialdeak gutxienez 17.000indigena laponiar ditu eta 50.000 finlandiar ere, bi talde hauek bi gutxiengo etniko garrantzitsuenak dira.
Gerra Hotzaren garaitik errefuxiatuentzako babesleku izan da. Hala,Pragako Udaberriaren edoHungariako Iraultzaren osteko sobietar errepresiotik ihesi zihoazenek Suedian aurkitu zuten babesa, baita 1973ko irailaren 11nTxilen izan zen estatu kolpetik etaPinocheten diktadura basatitik ihesi zihoazenek ere, besteak beste.
Ingelesa gero eta gehiago ikasten da ikastetxeetan, eta 50 urtetik beherako suediar gehienek erabil dezakete.Gaztelania,frantsesa etaalemana ere irakasten dira eskoletan.
XI. mendetik aurreraKristautasuna hedatzen joan zen.Erreforma Protestantearen garaianEliza Katolikoarekin hautsi etaluterano bihurtu ziren bertako agintariak eta, ondorioz, baita herritar gehienak ere. XVIII. mendera arteKatoliko etajuduek eragozpen larriak zituzten Suedian bizi edo lan egiteko. 1951n onartu zen Askatasun erlijiosorako legea.
Gaur egun biztanleriaren %63'2ak Suediako eliza (Svenska kyrkan) jarraitzen du,luteranismoa oinarri duena. 3.500 eliza inguru ditu eta 6 milioitik gora jarraitzaile. Beste erlijio komunitateakEliza ortodoxoa (100.000) etaKatolikoak (92.000) dira. Azken urteetan musulman ugari etorri dira, 400.000 inguru, hauetatik 110.000 inguruk dute kongregazioan izena emana.
Europako gainerako herrialdeek bezalaxe, Suediako ekonomiak atzeraldia izan zuen1990eko hamarraldiaren hasieran. Suediako gobernuak zenbait neurri hartu zuen egoera horri aurre egiteko, eta berehala lortu zituen emaitzak: produkzioak,esportazioei esker, gora egin zuen, industriaren produktibitatea hobetu egin zen 1992ko koroaren baliogabetzearen eta langileen lan orduak gehitzearen ondoren.
Finantzen oreka bere onera itzuli zen, zorra mugatu zen,prezioak egonkortu ziren (% 1,5eko inflazioa 1998an), eta truke tasak eta interesak txikitu.Krisiak sektore publikoan izan zuen eragin handiena, eta langabeziari (biztanleria aktiboaren % 8) konponbindea aurkitu ezinik dabil gobernua.
Suedia buruaskia danekazaritza gaiei dagokionez, eta basoen ustiakuntzan, burdin meategietan eta baliabide hidraulikoetan oinarritzen da industria. Nekazaritzak BPGren % 2 eta biztanleria aktiboaren % 3 besterik ez du hartzen, baina hala ere herrialdeko beharren parte handi bat asetzeko adinakoa da. Abere hazkuntzarekin zerikusia duten jarduerak dira nagusiak (garagarra, haragia, esnea, etab.).
Laboreetan gehien lantzen dena garagarra da, eta labore-lurren % 16 hartzen du; oloa (% 14) eta garia (% 11) gutxiago lantzen dira. Larru ekoizle handia da Suedia, bisoiarena batez ere. Arrantzari dagokionez, sardinzarra da gehien harrapatzen dena (guztiaren bi heren); bakailaoa, amuarraina eta berdela ere arrantzatzen dira.
Stockholm etaGöteborg dira arrantza portu nagusiak. Meatzaritza, baso eta energia hidroelektrikoaren industriari esker, industria herrialde modernoa bihurtu da Suedia. 1980ko hamarraldianEuropako herrialde industrializatuenetako bat zen. Eraikuntzarako zur erreserba handienetako bat du (herrialdearen % 68).
Meatzaritzak, bertako kontsumoari dagokionez, garrantzi handia du, eta baita nazioarteko merkataritzari dagokionez ere. Baina meak ustiatzeko industriak beheraldia izan zuen 1970eko hamarraldian. Suedia Europar Batasuneko burdin, berun, zilar eta urre ekoizle nagusia da. Aberatsa da baliabide hidraulikoei dagokionez, eta bertan sortzen da elektrizatearen % 47.
Azken urteetan, industria tradizionalez gainera (burdina eta zura), gero eta garrantzi handiagoa hartu dute eraikuntza mekanikoek eta goi mailako teknologiak. Suediaren tamainako herrialde gutxik dute hark dituen aeronatika industriak etaindustria nuklearrak, automobil fabrikatzaileak, abangoardiako sektore militar-industriala, goi mailako teknologiako telekomunikazio industria; horrez gainera, bi botika talde indartsu ditu.
Stockholm,Göteborg,Linköping,Malmö etaTrollhättan dira industria gune nagusiak. Industria kimikoan jende askok lan egiten badu ere, produkzioaren parte txiki bat besterik ez du esportatzen. Goi teknologiako sektoreak, hala nola informatika, elektronika eta medikuntza teknikak, industria produkzio guztian parte txikia badute ere, munduko herrialde aurreratuenetakoa da Suedia ikerketaren alorrean.
Hirugarren sektoreak hartzen du langile kopuruaren gehiena;zerbitzuetan % 70k egiten du lana, etaBPGren % 63 sortzen du. Suediaren ekonomian garrantzi handia du kanpoko merkataritzak. Alemania, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Norvegia, Danimarka, Frantzia, Herbehereak eta Finladiarekin ditu merkataritza harreman nagusiak.
1990eko ekonomiakrisiaren ondoren Suediako gobernuak hainbat neurri hartu zuen enpleguaren alorrean: zerbitzu publikoetako lanpostu kopurua % 10 jaitsi zuen eta zerbitzu horiek aldez pribatizatu zituen. Zerga sistema ere aldatu egin zuen: errenta zergak gutxitu egin ziren eta ondasunen eta zerbitzuen gaineko zergak handitu.
Gastu publikoak garbitzea eta prezioak orekatzea zen neurri horien helburu nagusia. 1998an % 8,1 langabetu zeuden Suedian, baina kontuan hartuta enpleguaren aldeko neurrien onuradun zirenak, kopuru hori % 12,6ra igotzen da. Gazteak, etorkinak eta emakumeak dira langabetu gehienak. 2008ko udazkenean, Suediako ekonomiaerrezesioan erori zen, nazioartekokrisi ekonomikoaren eraginez
Suediako kirol ezagunenak neguko kirolak diren arren futbola da nagusi. Suediako talde nagusiakMalmö FF,IFK Göteborg eta Stockholmeko hainbat talde dira. Malmo Europako Kopako finalista izan zen 1979an eta Göteborgek bi UEFA Kopa irabazi ditu. Munduko liga zaharrenetako bat du, 1896an sortu baitzen.Suediako futbol selekzio nazionalak ere maila ona eman du eta etxean jokaturiko1958ko Munduko Futbol Txapelketan finala jokatu zuen. 1948koJoko Olinpikoetako Futbol Txapelketa irabazi zuen gainera. Nesken selekzioa Europako txapelduna izan zen 1984an eta Munduko Txapelketako finala jokatu zuen 2003an.
Aipatzekoa da azkenik SuedianBandy kirolak indar handia hartu du, errusiarrekin batera munduko talde onenak bertakoak dira.IF Boltic etaVästerås SK-ek seina munduko txapelketa irabazi dute.