Sudan munduko zibilizazio jarraitu zaharrenetariko baten bizilekua da, jadanik K.a. 3000. urtean kokagune historiko eta urbanoak baitzituen.[4][5][6] Sudandarrek historia luze bat dute, antzinatik hedatzen dena,Egiptoko historiarekin maiz uztartua, eta Egiptorekin politikoki elkartuta zenbait alditan. 1956an,Erresuma Batutik independentzia lortu ondoren, Sudanekgerra zibil gogor bat jasan zuen, 17 urtez iraun zuena, eta ondoren gatazkaetniko,erlijioso etaekonomikoak izan ziren iparraldeko sudandarren (sustraiarabiar etanubiatarrekoak) eta hegoaldekonilotikokristau nahizanimisten artean.[7] Horrekbigarren gerra zibil bat ekarri zuen 1983an, eta, segidan, etengabeko gatazka politiko eta militarren ondorioz,Omar al-Bashir koronelak 1989an hildakorik gabeko estatu kolpe bat eman zuen.[8] Bigarren gerra zibila 2005ean amaitu zen bake akordio orokor batekin,konstituzio berri bat[9] idaztea ekarri zuena eta hegoaldeko eskualderik handienari autonomia eman ziona. 2011ko urtarrilean egindako erreferendum batean,[10] Sudan hegoaldeakautodeterminazio eskubidea erabili zuen,[11] etaHego Sudango Errepublika bihurtu zen.[12] 2019ra arte, Sudanerrepublika federal demokratiko presidentzialistatzat hartzen zen, nahiz eta nazioarte maila aski jakina zen Kongresu Nazionaleko Alderdiak herrialdeko estamentu guztien gaineko kontrol zorrotza zuela. 2019ko apirilaren 11n, Sudangoarmadak presidentea boteretik kendu zuen, konstituzioa bertan behera utzi eta bi urteko epean hauteskundeak egiteko hitz eman zuen.[13] 2021eko urriaren 25ean, Abdelfata al-Burhan Sudango trantsizio kontseiluaren presidenteak adierazi zuen erakunde hori deuseztatuta gelditu zela, eta berretsi egin zuen egun horretako goizaldean egindakoestatu kolpea eta Abdala Hamdok lehen ministroaren atxiloketa.[14]
1989tik aurrera, Sudanekhazkunde ekonomiko handi bat izan zuen, erreformamakroekonomikoen aplikazioaren bitartez, eta gerra zibila behingoz amaiaraziz, 2005ean Naivashako akordioa sinatu eta konstituzio berri bat onartu zenean. Konstituzio berriak autonomia mugatua eman zien hegoaldeko talde matxinatuei, eta, azkenean, independentziaren aldeko erreferenduma egin zen 2011n. Baliabide naturaletan aberatsa izanik —berezikipetrolioa—, Sudango ekonomiak munduko hazkunderik azkarrenetako bat izan zuen XX. mendearen bigarren hamarkadatik aurrera.[15]Txinako Herri Errepublika,Errusia,Saudi Arabia etaArabiar Emirerri Batuak dira Sudango bazkide komertzial handienak.[16]
Sudan izena historikokiMendebaldeko AfrikakoSahel eskualde handiari emandako deitura da, egungo Sudango mendebalde hurbilean. Historikoki, Sudan hitzak eskualde geografikoa aipatu zuen,Atlantikoko itsasertzekoSenegaldik Afrikako ipar-ekialdera eta Sudan modernora luzatzen zena.
Izena arabierazkobilād as-sūdān (arabieraz:باد السودان) edo «beltzen lurraldea» esamoldetik dator.[18] Etimologia bereko bestetoponimoen antzekoa da, bertako biztanleen azal oso iluna aipatzen duena. Arabiarren izendapenaren aurretik,antzinako egiptoarrekNubia,Ta Nehesi edoTa Seti deitzen zuten,Nubiako eta Medjaykoarkulari edo behizainengatik.
2011z geroztik, batzuetan Ipar Sudan bezala aipatzen da Sudan,Hego Sudandik bereizteko.[19]
Afrika ipar-ekialdean dago Sudan,Itsaso Gorriaren ertzean (853 km luzeko kosta). Eremua 1.880.068 km² da gaur egun. Hego Sudanen independentziaren aurretikkontinenteko estatu zabalena eta munduko hamargarrena zen. Gaur egun, munduko 16. estaturik handiena da, eta Afrikako hirugarrena. Herrialdeaordoki handi bat da, mendiz inguratua. Mendebaldean,Jebel Marra mendiak mugatzen du zabaldia, eta ekialdean Itsaso Gorriko mendiek. Tontor garaiena Imatong mendia da, hegoaldean kokatuaUgandako mugan.[20]
Nilo ibaiak ipar-hego zeharkatzen du Sudan.Nilo Zuria etaNilo Urdina ibaiek Khartumen egiten dute bat, iparralderantzEgipto zeharkatu etaMediterraneoan isurtzeko. Nilo Urdinaren ibilgua Sudan barnean ia 800 km luze da eta bi ibaiadar nagusi ditu: Dinder eta Rahad. Nilo Zuriak ez du ibaiadar garrantzitsurik Sudan barnean.
Antzina, Nilo ibiaren aldamenetako zibilizazioakEgiptokoaren eragin handia izan zuenNubian (gaur egungo Sudan). Izan ere,K.a. 2000. urte inguruan egiptoarrek Nubiako iparraldea mendean hartu zuten, eta Nubiako kulturak Egiptokoaren ezaugarri asko hartu zituen.[22]K.a. 800. urte inguruan erresuma burujabea zen Nubia,Kuxeko erresuma;Napata eta, geroago,Meroe izan zituen hiriburuak. Meroeko erregeetako batek,Xabakak, Egipto mendean hartu etaXXV. dinastia sortu zuen (K.a. 715-656).[23] Baina350. urte inguruan,Aksumgo erresumako etiopiarrek Meroe suntsitu zuten.VI. mendean zehar, kristau misiolariak sartu ziren Nubian, eta kristau erlijioa zabaldu zuten Meroekoaren ondoren sortu ziren erresumen artean (iparraldekoDongola eta hegoaldekoAlodia). 640. urte inguruan, arabiarrek Egipto menderatu zutenean, bi erreinu horiek gainerako kristau herrialdeetatik bereziak geratu ziren.[24] Egiptoarrek eta Dongola erresumako erregeak hitzarmen bat egin zuten, sei mendetan iraun zuena.XII. mendetik aurrera, Egiptoko hegoaldeko arabiar nomadak Sudango iparraldean kokatu ziren, eta pixkana, kristau erresumak menderatu zituzten. Baina, Alodiako erresuma,XVI. mendea arte ez zenislamera bihurtu. Geroago esklaboen salerosketa bultzatu zuen.[25]
1820-1823 bitartean, egiptoar agintariek Sudango lurraldea hartu, etaKhartum hiria sortu zuten.Ismail Paxa Egiptoko erregeordeak (1863-1879), europarren dirulaguntzak irabaztearren, haiekin bat egin zuen, gero eta garrantzi handiagoa zuen Sudango hegoaldeko eta hego-mendebaleko esklaboen salerosketa desegiteko. Britainiarren eta egiptoarren esku hartzeari aurre egiteko, 1881ean,Muhammad Ahmad ibn Abd Allahmahdiak («Alaren gidaritzapean dagoena»)jihad edo gerra santurako deia egin zuen, etaherri matxinadaren buru izan zen. Mahdiaren osteek britainiar-egiptoar gudarostea menderatzea (1883) eta Khartum hartzea (1885) lortu zuten. Estatu islamdar burujabea sortu zuten, baina, handik gutxira mahdia hil zelarik, haren ondorengoAbd Allah Muhammadek ezin izan zuen britainiar gudarostea menderatuOmdurdamgo guduan. Hala, 1898ko urtarrilaren 19an, Sudan britainiarren eta egiptoarren mendean geratu zen.[26]
Mende hasieran, britainiarrek Sudango ekonomia berpiztu zuten ureztatze bideak hobetuta,kotoiaren ekoizpena antolatuta,burdinbidea etaportu bat eginda, eta neurri batean,irakaskuntza bideratuta. Hala ere, Sudango iparraldearen eta hegoaldearen arteko aldea agerian zegoen: batetik iparraldea,basamortua, biztanleriaren gehiengoa osatzen zutenarabiar etamusulmanen bizitokia; eta, bestetik, hegoaldea, zingiratsua,kristau erlijioaren etaanimismoaren jarraitzaileen lurraldea.[27]Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, egiptoar abertzaleek Sudan berentzat hartu nahi izan zuten, sudandarrak Egiptoren aldekoen eta burujabetasun osoaren aldekoen artean banaturik zeudela. Horrenbestez, 1951n,Faruq I.a Egiptoko erregeakIngalaterrarekin egina zuen hitzarmena bertan behera utzi eta Sudango errege izendatu zuen bere burua. Nolanahi ere, 1952an Faruq erregetzatik kendu zuten, eta handik urte gutxira,Kairokautodeterminazio eskubidea (1953) eta burujabetasuna (1956) onartu zizkion Sudani. AntzinakoNubia Sudango errepublika bihurtu zen.[28]
Harrezkero, baina, herrialdearen arazo nagusia da erdialdean eta iparraldean bizi diren musulmanen eta hegoaldeko sudandar kristau eta animisten arteko arraza eta erlijio gatazka, gerra zibil luze bati bide eman diona. Bestalde, musulmanen beren artean mahd eta jatmi taldeen arteko aurkakotasuna politikara hedatu zen, eta Sudango errepublikak txandan-txandan izan ditu, batetik, gobernu parlamentario ahul bezain laburrak (1956-58, 1965-69, 1985-89); eta, bestetik, estatu kolpeen bidez aginpidera iritsitako militarren mendeko gobernuak.
Gaafar Nimeiry, 1981ean.
1969an, bada,Gaafar Nimeiry jeneralak hartu zuen aginpidea. Numeiryk,Nasser Egiptoko lehendakariaren jarraitzaile izanak, ezkerreko politika bideratu nahi izan zuen, etaSESBen laguntza bilatu zuen sudandar komunisten kontra antolatua zuen oldarraldiari jarraitzeko.Libiako lehendakariKadafiren aurka etaAnuar as Sadat egiptoarraren alde egin zuen.1983anKoranaren legea(xaria) ezarri zuen indarrean zegoen kode penalaren ordez. Hegoaldeko biztanleriaren kalterako zen erabaki horren ondorioz, hegoaldearen banakuntza aldarrikatzen duenSudango Herriaren Askapenerako Armada (SHAA) sortu zen,Kenyaren etaEtiopiaren laguntzarekin.[29]
J. Garang gidari zuen SHAAren ekintzei eta eskakizunei aurre egin nahian —xaria baliogabetzea eta hegoaldeko eskualdeei autonomia zabala ematea—, 1989an, militarrez osatutako Nazioaren Salbazioaren aldeko Batzorde Iraultzaile batek hartu zuen aginpidea,Sadiq al-Mahdi ordura arteko presidentea kargugabetuta, eta islamaren printzipioetan oinarrituta. Erakunde, alderdi politiko eta sindikatu guztiak debekatuak izan ziren, eta presidente izendatutakoOmar al-Bashir jeneralak estatuaren eta gobernuaren buruzagitza hartu zuen.[30]
Omar al-Bashir.
Bashir aginpidera iritsi eta hamar hilabetera,gudarosteaestatu kolpe bat egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu.[31] Bake ekimen guztiek porrot egin zutelarik, 1991n, gobernuakfederazio sistema politikoa ezarri zuen, Sudan bederatzi estatutan banatuta, bakoitza bere gobernadorearekin. Urte hartan bertan, kode penal berria izenpetu zuen al-Bashirek, xaria legean oinarritua.[31] 1992an, Hondamendietako Biktimen Atzerriko Laguntzaren Estatubatuar Bulegoak nuba etniako kideak sistematikoki hiltzen ari zirela salatu zuen eta Khartumera ihes zihoazenak basamortura bidaltzen ari zirela, urik gabeko guneetara.Etiopiaren,Iranen etaLibiaren laguntzarekin, gudarosteakHerriaren Askapenerako Armadaren kontra egin zuen, eta gobernuko soldaduek hegoaldekoBhor hiria, matxinadaren ikurra, hartzea lortu zuten.
Alabaina, gobernuak galdua zuen herrialdearen kontrola, hegoaldean Askapenerako Herri Gudarostea zen nagusi eta iparraldean Nasir taldea; hala, gobernuak zapalkuntza gogorra bideratu zuen oposizio politikoaren eta matxinatuei laguntzen zioten nekazarien aurka. Nazioarteko herrialdeek behartuta, 1992an,Omar al-Bashir presidenteak baliogabe utzi zuen hegoaldera hegazkinak joateko debekua. Debeku horren bidez, elikagai eta botika garraioak ez ziren hegoaldera iristen, eta 1993an 60.000 lagun hil ziren goseakParayangen, Khartumetik 800 km-ra. Urte horretan bertan,su etena izenpetu zuten SHAAk eta gobernuak.[32]
1994an gobernuak hitzarmen bat izenpetu zuen bi talde matxinatuekin, gatazkaren ondorioz isolaturik gelditu ziren herriei laguntza emateko. Hala eta guztiz ere, egoerak okerrera egin zuenez, giza erakundeek salaketa ugari egin zituzten. African Rights erakundeak nuben genozidioaren arduradun salatu zuen Khartumgo gobernua.[33]
1996ko hauteskundeetan, al-Bashirek botoen % 76 lortu zuen.[34] 12 urteko gerrak milioi bat hildako eta hiru milioi iheslari utzi zituelarik, ezinezkoa zirudien bi aldeen arteko akordio bat egitea.[30] 1998anAmeriketako Estatu Batuek adierazi zuten Sudanienbargoa ezarriko ziotela, nazioartekoterrorismoa babesten zuelakoan.Nazio Batuen Erakundeak, bestalde, 100 milioi dolarreko laguntza eskatu zien zenbait herrialderi, Sudango gerraren etalehortearen biktima ziren lau milioi laguni laguntza emateko.[35]
Emakume bat Darfurko biztanleen iheslari esparru batean,Txaden (2005).
Darfur Sudango mendebaldeko eskualde bat da. Gatazkayanyauid leinukoen etafur,zaghawa etamasalit herrien artean sortu zen, batik bat, 2003an. Sudango gobernuak yanyauidei lagundu zien armaz eta horniduraz eta haiekin batera parte hartu zuen eraso ugaritan, nahiz jendaurrean hori ukatu.Sudango Bigarren Gerra Zibilean ez bezala, gatazka ez zen musulmanen eta kristau edo animisten arteko gerra bat, Darfurreko biztanle gehienak musulmanak baitira. Gerrak 400.000 mila hildako eragin zituen, eta ia 3.000.000 lagunek handik ihes egin behar izan zuten. Gerraren biktima zuzenez gainera,goseteak ere hildako kopuru handia eragin zuen. 2007ko udan,Nazio Batuen Erakundeak Darfurrera 26.000 soldadu bidaltzea erabaki zuen. 2008an,HagakoNazioarteko Zigor Auzitegiak Sudango presidente al-Bachir atxilotzeko agindua eman zuengenozidioagatik etagizadiaren aurkako krimenengatik, baina bai Sudango gobernuak, baiArabiar Ligak, baiAfrikar Batasunak gaitzetsi egin zuten agindu hura. Bake akordio zabal bat sinatu zuten 2020ko abuztuaren 31n Sudango agintariek eta zenbait fakzio matxinok, liskar armatuak amaitzeko.[36]
Sudantropikoen barruan badago ere,klima oso desberdina da iparraldean —idorra—, hegoaldean —tropikal hezea— eta mendebaldean —tropikal lehorra. Tenperaturak ez dira asko aldatzen urte sasoietan, eta aldagai klimatiko esanguratsuenak diraprezipitazioak etaurtaro lehorraren iraupena. Izan ere, urtaro lehorraren iraupena aire korronte nagusiren araberakoa da:Arabiako penintsulako ipar-ekialdeko haize lehorra edoKongo ibaiaren arroko hego-mendebaldeko haize hezea.[39]
Tenperatura handiagoak izaten dira sasoi lehorraren amaieran, zeru argiak eta aire lehorrak lagunduta. Hegoaldeko muturrean, baina, urtaro lehor oso laburrarekin, tenperatura uniformeki garaia du urte osoan zehar. Khartum hiriburuan hilabeterik beroenak maiatza eta ekaina izaten dira; orduan, batez beste, maximoak 41 °C ingurukoak izaten dira, eta batzuetan 48 °C-ra iritsi daitezke. Sudango iparraldean,euritesasoi laburrarekin, eguneko tenperaturak epelagoak dira urte osoan, ipar-mendebaldean izan ezik, non urtarrilean eta otsaileanMediterraneotik prezipitazioak iristen baitira. Leku garaietan, oro har, tenperaturak ez dira hain beroak izaten, eta urtaro lehorrean eguneko tenperatura handiak azkar jaisten dira eguzkia gorde orduko. Khartumen tenperatura minimoak, batez beste, 15 °C izan ohi dira urtarrilean, eta neguan fronte hotz bat igaro ondoren, 6 °C-ra iristen dira.
2010ean, azkarren hazten ari ziren munduko 17. ekonomiatzat hartzen zuten Sudan adituek,[41] herrialdearen garapena, neurri handi batean,petrolioaren irabazi bizkorretan oinarritzen baitzen. Baita ere, herrialdeak nazioarteko zigorrei aurre egiten jakin zuen. Hego Sudanen sezesioaren aurreko petrolio irabaziekin ere, Sudanek arazo ekonomiko ikaragarriei aurre egin behar izan zien. Gainera,Hego Sudanen independentziak —Sudango petrolio hobien % 75 inguru herrialdearen hegoaldean zeuden—[42] Sudan geldialdi fase batera eraman zuen. Izan ere, banaketa heldu arte, hegoaldeko gerra zibilak, batetik, eta erregimen aldaketek, bestetik, hondamendian utzi zuten Sudango ekonomia.[3]
Txinako Herri Errepublika da Sudanen merkataritza bazkide nagusietako bat, Txinak % 40ko partaidetza baitu Nilo Handiko Petrolio Konpainia Eragilean.[43] Gainera, Sudani arma txikiak saldu izan dizkio, operazio militarretan erabili izan zirenak, hala nolaDarfurko etaHego Kurdufango gatazketan.[44]
Nekazaritza etaabeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak: langileen % 80 aritzen da sektore horietan, etaBPGren % 40 eta esportazioen % 90 hartzen dute. Baina zura etxeetako erregai gisa erabili beharra dagoenez eta abere hazkuntza intentsiboaren eraginez, lurraren higadura oso handia da.[45] Mende erdian basamortuak 100 km baino gehiago irabazi du hegoalderantz. Lurralde emankorrenakNilo ibaiaren arroan daude.Kotoia, esportazio gai nagusia,Gezireh eskualdean lantzen da batez ere. Inguru horretako kotoi ekoizpena estatuak kontrolatzen du.[46]