Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Subrahmanyan Chandrasekhar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edo ortografia akatsak ditu.
Lagundu nahi baduzu,zuzendu ezazu.
Subrahmanyan Chandrasekhar

Bizitza
JaiotzaLahore1910ekourriaren 19a
Herrialdea Britainiar Raj 1947)
 India 1953)
 Ameriketako Estatu Batuak (1953 -
Lehen hizkuntzatamilera
HeriotzaChicago1995ekoabuztuaren 21a (84 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Heriotza moduaberezko heriotza:bihotz-biriketako geldialdia
Familia
AitaCS Ayyar
Ezkontidea(k)Lalitha Doraiswamy
Familia
Hezkuntza
HeziketaHindu Higher Secondary School(en)Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea1933)doktore
Presidency College(en)Itzuli
(1921 -1930)
Trinity College
(1930 -1933)
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Philosophy(en)Itzuli
TesiaPolytropic distributions(en)Itzuli
Tesi zuzendariaRalph H. Fowler
Arthur Stanley Eddington
Doktorego ikaslea(k)Donald Osterbrock
Bimla Buti(en)Itzuli
Donat Wentzel(en)Itzuli
Jeremiah P. Ostriker(en)Itzuli
Guido Münch
Steven Lawrence Detweiler(en)Itzuli
Russell Kulsrud
Anne Barbara Underhill(en)Itzuli
John Charles Miller(en)Itzuli
Norman Ronald Lebovitz
Morris L. Aizenman(en)Itzuli
Yavuz Nutku(en)Itzuli
John L. Friedman
Arthur Code(en)Itzuli
Merle Gold(en)Itzuli
Surindar Kumar Trehan(en)Itzuli
Yousef Sobouti(en)Itzuli
Eberhart Jensen(en)Itzuli
H. Lawrence Helfer
Esther M. Conwell(en)Itzuli
Marshal H. Wrubel(en)Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Arthur Stanley Eddington
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria,fisikaria,astronomoa,astrofisikaria,akademikoa etaunibertsitateko irakaslea
Parte-hartzailea
Enplegatzailea(k)Trinity College (1933 - 1937)
Yerkes Observatory(en)Itzuli (1937 - 1942)
Chicagoko Unibertsitatea (1942 - 1985)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Indiako Zientzien Akademia Nazionala
American Astronomical Society
Zientzien Bavariar Akademia
Zientzien Mundu Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaateismoa

Musicbrainz: fbcf18d1-a21e-4da1-8fd7-e22130d165ceFind a Grave: 90500965Edit the value on Wikidata

Subrahmanyan Chandrasekhar (Lahore,Britainiar Raj,1910ekourriaren 19a -Chicago,AEB,1995ekoabuztuaren 21a)fisikari teoriko indio-estatubatuarra izan zen,Estatu Batuetan pasatu zuena bere bizitza ia osoa. 1983ko FisikakoNobel Saria partekatu zuenWilliam A. Fowler-ekin beraien lanagatik izarren estruktura eta bilakaeran. Bere ekarpen matematikoei esker izarren eboluzioan, gaur egun modelo teoriko ugari garatu dira izar masiboen egoera berandu etazulo beltzentzat[1][2]. Kontzeptu, instituzio eta asmakizun asko bere izena daramate, ala nolaChandrasekharren muga edoX izpikoChandra behatokia[3].

Bere bizitzan zehar fisikako gai askotan egin zuen lan, ekarpenak eginez gaur egungo ezagutzan, adibidez, izarren egituran,nano zurietan, izar-dinamikan, hidrodinamikan,erlatibitate orokorrean edograbitazio uhinen talka teorian.Cambridgeko Unibertsitatean modelo teoriko bat garatu zuen nano zurien egitura azaltzeko. Honetan, izar horiek duten materia endekatuaren elektroien masa-aldaketa erlatibista kontuan hartu zuen, eta ikusi zuen nano zuri baten masak ezin zituela 1.44 eguzki masak gainditu:Chandrasekharren muga. Bestalde, izarren dinamikaren ereduak berrikusi zituen,Esne Bidearen eremu grabitatorioen gorabeherak kontsideratuz bere inguruan biraka dauden izarretan. Dinamika-problema honentzako soluzioa hogei ekuazioen bidez aurkeztu zuen, "marruskadura dinamiko" izeneko terminoa sartuz. Honek eragina dauka bai izarren balaztatzean bai izar-kumuluen egonkortasunean.

Presidency College unibertsitatean ikasi zuen, Madras-en, baita Cambridgen ere. Urte ugari eman zituenChicagoko Unibertsitatean irakasle bezala, etaThe Astrophysical Journal albistearen editore izan zen 1952 eta 1971 urteen artean. Chicagon bizi izan zen bere heriotza arte 1995an, 84 urte zituela[4].

Izenaren etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bere izena eta abizena ―[subrajmánian chándra shékjar] moduan ahozkatzen direnak―Shiva jainkoaren bi izen dira.

Sanskrito hizkuntzan, Subrahmanyan (सुब्रह्मण्य)[5] 'apaizen aldekoa' esan nahi du. Zehazki,su: 'oso' esan nahi du, etabrahmanya: 'brahmanekin adiskidetsua'[6].

Chandrasekhar (चन्द्रशेखर)[7], aldiz, 'ilargia koro bezala daraman hori' esan nahi du. Zehazki,chandra: 'ilargia'[8] etashékhar: 'koroa' edo 'diadema'[9] esan nahi dute. Esan bezala, Shiva jainkoaren izen bat da hau, eta sarritan ilargi-erdi batekin buruan irudikatzen da.

Lehenengo urteak eta hezkuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Chandrasekhar 1910ko Urriaren 19an jaio zenLahoren,Raj Britaniarrean (gaur egungoPakistan)[10]. Bere aitaldeko osabaChandrasekhara Venkata Raman zen, Nobel saridun fisikari indiarra. Bere gurasoak, aldiz, lanpostu arruntak zituzten: aita funtzionarioa eta ama itzultzailea. 10 anai-arreba osatzen zuten familia: 4 mutil eta 6 neska[11]. Chandrasekharrek bere lehen 12 urtetan etxean jaso zuen hezkuntza: bere aitak matematika eta fisika irakasten zitzaion eta amakTamilera (hango hizkuntza)[12]. 1918anMadrasera mugitu ziren, eta 1922-1925 urteen bitartean Hindu High School-en ikasi zuen. 1925-1930 urteetan Presidency College eskolan egon zen (Madrasek Unibertsitatearekin lotua), non bere lehenengo paperra idatzi zuen:“TheCompton Scattering and New Statistics”. Hau 1929an idatzi zuen Arnold Sommerfelden aholku eta ikasbidearekin, Madrasen eman baitzuen klaseren bat, eta Chandrasekharrekin berbetan egon zen hotel batean zenbait problemei buruz[13]. 1930ko ekainean fisikako lizentziatura lortu zuen, eta hurrengo hilabetean Indiako Gobernuko beka bat jaso zuen Cambridgeko unibertsitatean ikasketak jarraitzeko. Bere Ingalaterrarako bidaietan nano zurien elektroi gas endekatuaren mekanika estatistikoa aztertu zuen,Ralph H. Fowler-en aurretiko lanari zuzenketa erlatibistak gehituz.

Ikasketak Cambridgeko Unibertsitatean

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bere lehen urtean, Fowler-en ikerketa-ikaslea zela, batezbestekoopakutasunak kalkulatzen egon zen, baita lortutako emaitzak erabiltzenizar endekatu baten masa-limitearen eredu hobetu bat eraikitzeko. SarritanRoyal Astrnomical Society-ren bileretara joaten zen, non fisikari garrantzitsu ugari ezagutu zituen. 1931an, bigarren urtearen udan,Max Born-en institutuan egon zenGöttingen-en, opakutasun,xurgapen koefiziente atomiko etaizarren fotosferen ereduak lantzen. Azken urtea,Paul Diraci esker,KopenhagekoFisika Teorikoko Institutuan eman zuen, nonNiels Bohr ezagutu zuen.

Izar endekatuei buruz egindako lanari esker brontzezko domina jaso zuen 1933an, eta jarraian Cambridgeko PhD gradu-titulua jaso zuen. Bere tesia R.H. Fowler etaArthur S. Eddington zuzendu zuten, etapolitropo auto-grabitante birakariei buruz idatzitako lau paperretan oinarritu zen. Eddingtonekin gatazka zorrotza izan zuen 1935anRoyal Astronomical Society-an, zeinean Eddingtonek irrigarri utzi zuen Chandrasekhar-en limitearen kontzeptua[12]. Aurrerago Eddington oker zegoela frogatu bazen ere, Chandrasekhar-ek Erresuma Batutik kanpo lan egitea kontsideratu zuen.

Karrera eta ikerkuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1930an Chandrasekharrek Cambridgeko UnibertsitatekoTrinity Collegen sartu zen. Denbora horretan Arthur Eddingtonen liburu bat irakurri zuen,The Internal Constitution of Stars, asko eragin ziona. Liburu horretan azaltzen zen nola izarrekLurraren tamainako objektu bihurtuta (nano zuriak) bukatzen zutela haien bizitzak, behin daukaten energia iturriak agortuta. Chandrasekharrek zuzenketa kuantiko zein erlatibistak sartu zituen bere kalkuluetan, eta ikusi zuen bakarrik masa txikiko izarrek bukatu ahal zutela Eddingtonek esan zuen moduan. Kalkulu zehatzenetan ikusi zuen 1,4eguzki masa baino gehiagoko izarrak Lurra baino txikiagoko egituretan kolapsatuko zirela. HauChandrasekharren muga bezala da ezaguna, etaneutroi izar eta zulo beltzen sorkuntzaren iradokizuna izan zen.

1935anHarvadeko Behatokiaren zuzendariak,Harlow Shapley, Chandrasekhar gonbidatu zuen astrofisika teorikoko irakaslea izateko hiru hilabetez. Denboraldi horretan Chandrasekharrek izugarri harritu zuen Shapley, eta ikerketa harreman bat eskaini zioten Harvarden. Indiarrak uko egin zion eskaintzari, debora bereanGerard Kuiper ezagutu baitzuen, nano zurietan aditua zena. Azken honekYerkes Behatokian berriki hasi zen lan egiten,Wisconsinen, Chicagoko Unibertsitatearena dena. Kuiperrek hango zuzendariari,Otto Struve, Chandrasekharri buruz berba egin zion, eta honek lan bat eskaini zion. Hasiera batean ezetz ezan zuen eta Ingalaterrara bueltatu zen, baina azkenean lanpostua hartu zuen eta 1936ko abenduan Astrofisika Teorikoko irakasle laguntzaile bezala hasi zen lan egiten[13]. Chicagoko Unibertsitatean eman zuen bere gainerako bizitza osoa. Han ikerkuntza bide berri bat hasi zuen, eta egindakoarekinThe Principles of Stellar Dynamics lana aurkeztu zuen 1942an.

Bigarren Mundu Gerra iraun zuen bitartean ChandrasekharrekBallistic Research Laboratory laborategian egon zen,Marylanden. Han problema balistikoetan aritu zen lanean, zeinetatik txosten ugari idatzi zituen, ala nola 1943koOptimum height for the bursting of a 105mm shell edoOn the Determination of the Velocity of a Projectile from the Beat Waves Produced by Interference with the Waves of Modified Frequency Reflected from the Projectile. Denboraldi horretan ere, Chandrasekharren hidrodinamikari buruzko ezagutza sakona zela eta,Robert OppenheimerrekManhattan Proiektuan lan egitea eskaini zion. Ala ere, ez zen inoiz proiektu horren parte izan, segurtasun baimenetan atzerapenak gertatu zirela eta.

1950eko hamarkadaren hasieran Chandrasekharrek izarren barnekoerradiazio garraioa ikertu zuen sakonean. Ala ere, bere lana edozein ingurunearen zeharreko erradiazio transmisioak aztertzeko erabili ohi da. Aurrerago,magnetismoaren eraginagalaxietan aztertu zuen, batez ere haien forma eta bilakaera. Honela beste argitalpen ospetsua egin zuen:Hydrodynamics and Hydromagnetic Stability. 1952 eta 1971 urteen artean ChandrasekharThe Astrophysical Journal albistearen editorea izan zen[14]. Denboraldi horretako gertaera aipagarria daEugene Parkerrekeguzki haizea aurkitu zuenean, 1957an, bi editore ospetsuk paperra atzera bota zutela, baina Chandrasekharrek akats matematikorik aurkitu ez zituenez lana onartu zuen eta 1958an argitaratu zen[15].

Hurrengo urteetan zehar saiatu zen deskubritzen nolaerrotazioak planeta, izar, galaxia eta galaxia kumuluetan eragiten zuen. 1970eko hamarkadan, Chandrasekharrek izarren bizitzaren bukaera eta haien kolapsoa aztertzera bueltatu zen. Lan hau bere argitalpen famatuenera eraman zion:The Mathematical Theory of Black Holes, 1983an argitaratua. Lan honengatik urte bereko Fisikako Nobel Saria jaso zuen,William Fowler-ekin partekatuta. Chandrasekharren azken liburuaNewton's Principia for the Common Reader izan zen, 1995ekoa.

Bizitza pertsonala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Chandrasekharren osabaChandrasekhara Venkata Raman Fisikako Nobel Saria jaso zuena 1930an.

1936ko irailean Lalitha Doraiswamyrekin ezkondu zen, Presidency College unibertsitatean ikasten zeudela ezagutu zuena. 1953an Estatu Batuertako herritartasuna lortu zuen. Bere inguruko batzuek pertsona maitekor, baikor, eskuzabal, apal, zehatz eta zabal moduan deskribatzen zuten, baina beste batzuek isila, zazpikia eta burugogorra zela esaten zuten[16]. Ere esaten da errukigabekoa zela bere lana irrigarri uzten zutenekin[17].

Bihotzeko baten ondorioz hil zen Cambdrigeko Unibertsitateko Hospitalean 1995an, beste bat gainditu bazuen ere 1975an[16]. Bere emaztea 2013ko irailean hil zen 102 urteekin[18]. Literaturako eta mendebaldar musika klasikoko ikasle aditua zen bera.

Beste datu nabariak Chandrasekharri buruz dirabarazkijalea zela[19] eta sarritan argi utzi zuela bereateismoa.

Sariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nobel saria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Chandrasekhar Fisikako Nobel Saria jaso zuen 1983an, izarren egitura eta bilakaerari buruzko prozesu fisikoen inguruan egindako ikerketei esker. Chandrasekharrek kondekorazioa onartu eta jaso zuen, baina bakarrik bere lehenbiziko lanak saritu zirela mindu zion, eta bere karrera luzearentzako iraintzetzat hartu zuen hori. SariaWiliam A. Fowlerrekin partekatu zuen.

Bestelako sari eta ohoreak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zenbait argitalpen

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Liburuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Chandrasekhar, S. (1958) [1939]. An Introduction to the Study of Stellar Structure. New York: Dover.ISBN 978-0-486-60413-8
  • Chandrasekhar, S. (1975) [1960]. Plasma Physics. Chicago: The University of Chicago Press.ISBN 978-0-226-10084-5
  • Chandrasekhar, S. (1981) [1961]. Hydrodynamic and Hydromagnetic Stability. New York: Dover.ISBN 978-0-486-64071-6
  • Chandrasekhar, S. (1998) [1983]. The Mathematical Theory of Black Holes. New York: Oxford University Press.ISBN 978-0-19-850370-5
  • Chandrasekhar, S. (1983) [1983]. Eddington: The Most Distinguished Astrophysicist of His Time. Cambridge University Press.ISBN 978-0-521-25746-6
  • Chandrasekhar, S. (1990) [1987]. Truth and Beauty. Aesthetics and Motivations in Science. Chicago: The University of Chicago Press.ISBN 978-0-226-10087-6
  • Chandrasekhar, S. (1995). Newton's Principia for the Common Reader. Oxford: Clarendon Press.ISBN 978-0-19-851744-3
  • Spiegel, E.A. (2011) [1954]. The Theory of Turbulence : Subrahmanyan Chandrasekhar's 1954 Lectures. Netherlands: Springer.ISBN 978-94-007-0117-5

Notak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Chandrasekhar, S. (1939). "The Dynamics of Stellar Systems. I–VIII".The Astrophysical Journal.90 (1): 1–154.ISSN0004-637X
  • Chandrasekhar, S. (1943). "Stochastic Problems in Physics and Astronomy".Reviews of Modern Physics.15 (1): 1–89.ISSN0034-6861
  • Chandrasekhar, S. (1993).Classical general relativity. Royal Society.
  • Chandrasekhar, S. (1979).The Role of General Relativity: Retrospect and Prospect. Proc. IAU Meeting.
  • Chandrasekhar, S. (1943).New methods in stellar dynamics. New York Academy of Sciences.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. V, Vishveshwara, C.. (2008-08-12). Leaves from an unwritten diary- S.Chandrashekhar: Reminiscences and reflections. Current Science Association PMC715016214. (kontsulta data: 2023-05-09).
  2. Horgan, John. (1994-03). «Confronting the Final Limit» Scientific American 270 (3): 32–33.  doi:10.1038/scientificamerican0394-32. ISSN0036-8733. (kontsulta data: 2023-05-09).
  3. Sreenivasan, Katepalli R.. (2019-01-05). «Chandrasekhar's Fluid Dynamics» Annual Review of Fluid Mechanics 51 (1): 1–24.  doi:10.1146/annurev-fluid-010518-040537. ISSN0066-4189. (kontsulta data: 2023-05-09).
  4. Subrahmanyan Chandrasekhar. (argitaratze data: 2017-10-19).
  5. Monier-Williams, Monier. (1899). Sanskrit-English Dictionary. Oxford: Clarendon Press, 1229 or..
  6. Monier-Williams, Monier. (1899). Sanskrit-English Dictionary. Oxford: Clarendon Press, 741 or..
  7. Monier-Williams, Monier. (1899). Sanskrit-English Dictionary. Oxford: Clarendon Press, 387 or..
  8. Monier-Williams, Monier. (1899). Sanskrit-English Dictionary. Oxford: Clarendon Press, 386 or..
  9. Monier-Williams, Monier. (1899). Sanskrit-English Dictionary. Oxford: Clarendon Press, 1088 or..
  10. «Who was S. Chandrasekhar?» The Indian Express 2017-10-19.
  11. Subramanyan Chandrasekhar Biographical. The Nobel Prizes 1983.
  12. ab S Chandrasekhar: Why Google honours him..
  13. abTrehan, Surindar Kumar. (1995). Subrahmanyan Chandrasekhar 1910–1995. Biographical Memoirs of Fellows of the Indian National Science Academy, 101–119 or..
  14. Abt, Helmut Arthur. (1995ko abenduaren 1a). Obituary – Chandrasekhar, Subrahmanyan. Astrophysical Journal, 551 or. ISSN0004-637X. Bibcode1995ApJ...454..551A..
  15. Parker, E. N.. (1958-11). «Dynamics of the Interplanetary Gas and Magnetic Fields.» The Astrophysical Journal 128: 664.  doi:10.1086/146579. ISSN0004-637X. (kontsulta data: 2023-05-09).
  16. abWali, Kameshwar C. (1991). Chandra : a biography of S. Chandrasekhar. University of Chicago Press ISBN978-0226870540..
  17. S. Chandrasekhar : the man behind the legend. Imperial College Press ISBN978-1860940385..
  18. «Nobel laureate's wife Lalitha Chandrasekhar dies at 102» The Hindu 2013ko irailaren 7an.
  19. Sullivan, Walter. (1995ko abuztuaren 22an). Subrahmanyan Chandrasekhar, 84, Is Dead; Noble Laureate Uncovered 'White Dwarfs'. The New York Times.
  20. Tayler, Roger John. (1996). Subrahmanyan Chandrasekhar. 19 October 1910 – 21 August 1995. Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society, 80-94 or.  doi:10.1098/rsbm.1996.0006. ISSN0080-4606. https://royalsocietypublishing.org/doi/10.1098/rsbm.1996.0006.
  21. "APS Member History". search.amphilsoc.org.
  22. "Subrahmanyan Chandrasekhar". American Academy of Arts & Sciences.
  23. "Grants, Prizes and Awards". American Astronomical Society.
  24. "Past Winners of the Catherine Wolfe Bruce Gold Medal". Astronomical Society of the Pacific.
  25. "Winners of the Gold Medal of the Royal Astronomical Society". Royal Astronomical Society.
  26. "S. Chandrasekhar". www.nasonline.org.
  27. "Past Recipients of the Rumford Prize". American Academy of Arts and Sciences.
  28. "The President's National Medal of Science: Recipient Details – NSF – National Science Foundation". www.nsf.gov.
  29. "Henry Draper Medal". National Academy of Sciences.
  30. "Golden Plate Awardees of the American Academy of Achievement". American Academy of Achievement.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


1901–1925
1926–1950
1951–1975
1976–2000
2001–2025
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Subrahmanyan_Chandrasekhar&oldid=10342652"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp