Stuttgart (suabierazSchtugert)Baden-Württemberg (Alemania) estatuko hiriburua da, Alemaniako hego-mendebalean.2010eko abenduan 606.588 biztanle zituen hiriak, eta Stugartten ingurune metropolitanoak 5 milioitik gora, Alemaniako laugarrena da beraz.
Izan ere, Stuttgart Alemania hego-ekialdekoindustria gune nagusia da. Auto lantegiak, ingeniaritza elektrikoa eta makinagintza dira industria jarduera nagusiak. Ehungintza, garagardo, kimika, papergintza eta musika tresnagintzak ere garrantzi handia dute. Hala ere Stuttgart inguratzen duten muino eta ibarrak mahastiz estalita daude, eta honek Alemaniako ardo ekoizle nagusietakoa bihurtzen du.
Hiriaren izenaalemanezkoStutengarten hitzaren aldaera da, zeinak "behortegia" esan nahi duen. Honen adierazle da armarria ere. BestaldeSchwabenmetropole (Suabiako metropolia) ezizena ere badu, izan ere Suabiako eskualde historikoaren hiriburua baita.
StuttgartOihan Beltza etaJura mendigunearen artean dago. Ibar zabal baten erdian kokaturik dago, mahastiz inguratuta, horregatik bertakoekzwischen Wald und Reben ("mahasti eta baso artean") dagoela esaten dute. Ibarreko muinorik garaiena Bernhartshöhe da, 549 metroko altuera duena, eta bertako ibai nagusiaNeckar da.
Klima ozeanikoa du. Urtarrila da hilerik hotzena (batezbeste 0 °C) eta uztaila eta abuztua beroenak (20 °C-ko batezbestekoa). Württenberg baino bero eta hezeagoa denezStuttgarter Kessel ezizena ere jaso izan du, hau da, "Stuttgarteko galdara".
Jakina da Neckar ibaiaren inguruanerromatarrek asentamendu bat sortu zutela K.a. I mendean, gaur egun Cannstatt auzoa dagoen lekuan.Alamanek III. mendean erromatarrak inguru honetatik kanporatu zituzten, baina badirudi asentamendurik ez zela bertan izan 950 urtean Stuttgart sortu zen arte. Hala ere, azken indusketen arabera nekazari merovingiarrak izan omen ziren bertan.
Suabiako Liudolf dukeak bere behortegientzako toki egokia zela erabaki zuenean hasi zen hiriaren historia. X mendeko Hungariako Gerretan erabiltzeko behorrak behar zirela eta Stuttgart handituz joan zen eta bere inguruan herria sortzen hasi zen. 1.300 urtearen inguruan Württembergeko kondeak bertan ezarri ziren eta 1321erako "hiri" titulua eskuratu zuen.Germaniako Erromatar enperadoreek Württembergeko kondeak duke bihurtu zituzten 1495ean eta Stuttgart "Dukeen egoitza" bihurtu zen.
XVI. mendeko garapenariHogeita Hamar Urteko Gerrak jarraitu zion (1618-1648), eta geroLuis XIV.a Frantziakoaren inbasioak. Inbasioek kalte handia egin zioten hiriari, baina industria iraultzak ekonomia hazkundea ekarri zuen berriz ere. XVIII mendean Ludwig Herzog Württenbergeko dukeak ilustrazioaren ideiei jarraituz beretzako hiri berri bat sortu zuen Stuttgartetik 12 kilometro iparraldera,Ludwigsburg hain zuzen ere, baina 1775ean Karl Eugen Dukeak Stuttgarten jauregi berria eraiki (Neues Schloss) eta bertara bizitzera joan zen. Stuttgartek hiriburutza berreskuratu zuen horrela.
Napoleondar Gerrek Germaniako Erromatar Inperio Santua deuseztean, Stuttgart Württenbergeko Erresumaren hiriburua bihurtu zen eta 1871eanAlemaniako Inperioa osatu zuen. Urte honetan bertanGottlieb Daimlerrek automobila asmatu zuen Cannstadteko lantegi txiki batean eta berehala hiriko biztanleria bikoiztu egin zen, 91.000tik 176.000ra.
Lehen Mundu Gerra bukatzean, eta Alemaniako Iraultzaren ondorioz, Dukeek alde egin behar izan zuten eta Stuttgart Württenbergeko Estatu Askeko hiriburua bihurtu zen.Hirugarren Reichakjudu ugari deportatu zituzten trenezRigara eta beste askokontzentrazio-esparrutan sartu zituzten.Bigarren Mundu Gerran 53 bonbaketa jasan zituen eta hiriaren %68a suntsiturik gelditu zen.Frantziarrek 1945eko apirilaren 21ean eskuratu zuten erresistentziarik ia aurkitu gabe. 1948anestatubatuarren okupazio eremuan gelditu zen eta hauekBaden-Württemberg estatua eratu zuten.
StuttgartNeues Schloss inguruan antolaturik dago gaur egun. Jauregiak eta bere lorategi eta parke zabalek hiraren erdigunea osatzen dute. Lorategiei paralelo Königstrasse kaleak jarraitzen dio eta berau da alde zaharreko kale peatonal nagusia. Hona hemen inguruan dauden eraikin eta parkeen zerrenda:
Gaztelu berria (Neues Schloss): 1746 eta 1807 artean egindako jauregi barrokoa da. 1775ean Württenbergeko dukeen egoitza nagusia bihurtu zen. AurreanSchlossplatz (Gazteluaren plaza) zabala dago.
Gaztelu zaharra (Altes Schloss): 1320eko zatiak oraindik badauden arren XV mendean berreraiki zenpizkundeko erara.
Stiftskirche eliza: Württenbergeko eliza ebanjeliko nagusia da. XII eta XV mendeen artean eraiki zen.
Stuttgar batez ere autogintzagatik da ezaguna. Bertakoak diraDaimler AG (barneanMercedes-Benz) etaPorsche enpresak. Porscheren ikurrean Stuttgarten armarria ageri da. Bestalde zientzia eta ikerketa talde ugari daude, Stuttgart izanik Alemania osoan patente gehien ateratzen dituen eskualdea.
Azkenik ardo eta garagardogintza ere garrantzitsuak dira. Württenbergeko mahastiek 11.520 hektarea estaltzen dituzte, hauetatik 400 hirian bertan. Lehenengo mahatsondoak 1108an landatu ziren eta XVII menderako jadanik Germaniako Erromatar Inperio Santuko hirugarren ekoizle handiena zen.
Beste kirol batzuen artean aipatu beharfutbol amerikarraren bi talde etafutbol australiarraren bat ere badaudela. Emakumezkoenboleibol taldea denCJD Feuerbach hiru aldiz izan da Alemaniako txapelduna.SV Cannstattwaterpolo taldeak ere irabazia badu Alemaniako txapelketa.