Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Strabane

Koordenatuak:54°50′N7°28′W / 54.83°N 7.47°W /54.83; -7.47
Wikipedia, Entziklopedia askea
Strabane
An Srath Bán
herria
Administrazioa
Herrialdea Erresuma Batua
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
Ulster
Tyroneko konderria
Posta kodeaBT82
Geografia
Koordenatuak54°50′N7°28′W / 54.83°N 7.47°W /54.83; -7.47
Map
Azalera5,875 km²
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia028
Ordu eremuaUTC±00:00
http://www.strabanedc.com/ www.strabanedc.com

Strabane (irlanderazAn Srath Bán,eskozierazStràbane)Ipar IrlandakoTyrone konderriko hirugarren herria da. 2001ean 13.456 biztanle zituen, baina orain 20.000 inguru izango dituela estimatzen da. Ipar Irlanda etaIrlandako Errepublikaren arteko mugan dago,Foyle ibaiak egiten du muga, eta ibaiaren beste aldeanDonegalgo konderriaren hiriburua denLifford hiria dago.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

IrlanderazkoAn Srath Bán izenak "haran zabal zuria" esan nahi du.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

70 eta 90 hamarkadetan bortxakeriazko ekintza ugari gertatu ziren Strabanen, Irlandako gatazkaren barnean. Gaur egunUlster Project International egitasmoan parte hartzen du, bertan gaztekatolikoak etaprotestanteakEstatu Batuetara bidaltzen dira elkarrekin harremanak era ditzaten.

Mourne ibaiak gainezka egin zuen 1987an eta uholdeek nabarmen kaltetu zuten Strabaneko ekonomia. 2005eanChannel 4 britainiar kateak Erresuma Batuan bizitzeko zortzigarren tokirik txarrena aukeratu zuen Strabane, langabezia tasa altuagatik batez ere. Hala ere gorakada ekonomikoa izan du eta gaur egun 2007 urterako 20 okerren zerrendatik kanpo zegoen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Strabane inguruan hainbat haran eta baso interesgarri daude. Mourne ibaiak ere arrantzale ugari erakartzen ditu.

Honetaz gain aipatzekoa da John Dunlapen inprenta. Dunlapek bertan ikasi zuen inprenta lana. Ondoren Amerikara joan zen eta bera izan zenAmerikako Estatu Batuen Independentzia Adierazpena inprimitu zuena. Hainbat jende famatuk bisitatu dute Strabaneko denda,Bill Clinton presidente ohiak besteak beste.

Estatu Batuetako 28. presidentea izan zenWoodrow Wilsonen arbasoen etxea Strabanetik 7 kilometrotara dago,Dergalt du izena.

Hiritar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola



Tyrone konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak
Udalerri eta herriak
AltamuskinAltishaneAltmoreArdboeArdstrawArtigarvanAugherAughnacloyBallygawleyBallymagorryBallymully GlebeBenburbBeraghBlackwatertownBrackavilleBreadyBrockaghCaledonCappaghCarnteelCarrickmoreCastlecaulfieldCastledergCladyClanaboganClogherCoaghCranaghCregganDerrycrinDerrylaughanDerrytreskDonaghmoreDooishDouglas BridgeDromoreDrumkeeDrumnakillyDrumquinDunnamanaghDunnamoreEdenderryEglishErganaghEskraEvishFintonaFivemiletownGalballyGarvagheyGarvetaghGillygoolyGlebeGlenmornanGortaclareGortinGranvilleGreencastleKildressKillayKillenKilleterKillyclogherKillymanKilskeeryKnockmoyleLandahaussyLiscloonLoughmacroryMagheramasonMoortownMountfieldMoyMoygashelMoylaghMullaghmoreNewmillsNewtownstewartPlumbridgePomeroyRockRouskySandholesSeskinoreShanmagherySion MillsSixmilecrossSpamountStewartstownTamnamoreTattyreaghTrillickTullyhogueTullywigganVictoria BridgeWashing Bay
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Strabane&oldid=9346724"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp