Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Stoner Rock

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basamortuak,Palm Springsekoak zehazki, eragin garrantzitsua izan zuen soinuaren bilakaeran.

Stoner rock etastoner metalrock etametal-aren subgeneroak dira, nonpsikodelia,doom metal baita 70eko hamarkadako rockaren eraginak batzen diren genero gogorra sortuz. Stonerra 90eko hamarkadan hasi zenKalifornia aldean,Kyuss etaSleep taldeen eskutik.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Stoner, ingelesez,cannabis erretzaileen sinonimo bezala hartzen da. Horregatik, izen honekin aipatzen da droga psikoaktibo honek izan zuen garrantzia bai stonerraren sorreran, baita taldeen nortasunean ere.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jimi Hendrix,Blue Cheer,Cream, eta batez ereBlack Sabbath izan ziren influentzia handienak stonerraren sorreran, haien eragin bereizgarriena gogortasuna izanda. Tenpo motelak, afinazio grabeak baita produkzio retro-ak nahasten dira estilo honetan era batekosoinua indartzeko.

Batzuetan ere soinuaren aldetikGrunge estiloarekin alderatzen da, biak garai berean sortu zirelako. Hala ere,Soundgarden,Mudhoney edotaAlice In Chains taldeek soinuaren ikuspuntutik antzekotasun asko badituzten ere, generoaren nortasunaren barnean bereizgarri asko badira.

Halaber, aipatzekoa da estiloaren talde sortzaileenganDesert Rock-ak eta Kaliforniakobasamortuak izan zuen eragina, erritmo perkusibo eta psikodelia inguru desertikoen izaerarekin ordeztuz.

Eraginak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Genero horretako talderik nabarmenenaKyuss izan zela esan dezakegu bere garrantziagatik, baina batez ere bere banaketaz geroztik sortu ziren taldeengatik:Hermano,Unida,Fu Manchu,Brant Bjork and the Bros,Queens of the Stone Age,Them Crooked Vultures etaEagles of Death Metal.

Esan dezakegu talde asko badaudela gaur egun Stonerraren eragina jasan izan dituztenak:Electric Wizard,Kylesa,The Sword,...

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Azpigeneroak
Mugimendu nabarmenak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Stoner_Rock&oldid=8598523"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp