| Stephan Hermlin | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Rudolf Leder |
| Jaiotza | Chemnitz, 1915ekoapirilaren 13a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Berlin, 1997koapirilaren 6a (81 urte) |
| Hobiratze lekua | Dorotheenstadt Cemetery(en) |
| Familia | |
| Aita | David Leder |
| Seme-alabak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | itzultzailea,idazlea,gidoilaria,errealizadorea,speaker(en) |
| Lantokia(k) | Ekialdeko Berlin |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Nazioarteko Brigadak |
| Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Stephan Hermlin, jaiotza-izenezRudolf Leder (Chemnitz,Alemania,1915ekoapirilaren 13a -Berlin,Alemania,1997koapirilaren 6a)alemaniar idazlea izan zen.
1931nGazteria Komunista elkarteko kide egin zen, eta inprimategi batean lanean hasi zen. 1936anEgiptora emigratu zuen, etaPalestinara joan zen gero. Handik,Espainiara igaro zen,Gerra Zibilean parte hartzera. Gero, Ingalaterra, Frantzia eta Suitzara joan zen, eta 1945ean itzuli zen Alemaniara.Frankfurten, erredaktore gisa hasi zen lanean, eta 1947an,Bigarren Mundu Gerraren erdian,sobietarren mendeko eremura igaro zen. Erbestetik itzulita ezagutarazi zuen bere burua idazle gisa. Dena dela, lehenago,Suitzan argitaratu zituen bere lehen poemak. Konposizio poetiko horietansurrealismoaren etasinbolismoaren eragin handia nabari da, komunismoarenaz gainera. Hitz lauzko lanetan, fikzioa eta errealitatea nahastu zituen, eta irudi bat nagusitzen da haietan guztietan: bakartasunarena.
Lan aipagarriak ditu, besteak beste,Der Leutnant Yorck von Wartenburg (1946, "Yorck von Wartenburg tenientea");Die Zeit der Einsamkeit (1949, "Bakartasunaren garaia");Die Zeit der Gemeinsamkeit (1949, "Konpainiaren garaia");Die erste Reihe (1951, "Lehen lerroa"),faxismoaren aurkako erresistentziako kideen erretratua.Die Kommandeuse (1954, "Komandante andrea") narrazioak kritika handiak izan zituen herrialdearen bi aldeetan,nazien erregimenaren garaiko gertaerakAlemaniako Errepublika Demokratikoan 1953ko ekainaren 17an gertatu zirenekin parekatzen zituelako. 1980ko hamarraldian, Hermlinek saiakerak idatzi zituen, batez ere, eta Alemaniako alde bietako artisten arteko truke intelektuala gauzatzen ahalegindu zen.