Goian:Volgogradsky zubiaVolgaren gainean,Erdi ezkerrean: Komsomolskaya metro geltokia,Erdian: Tren geltokia,Erdi eskuinean: Volgaren ertzekopropileoa,Behean: Aberri Amaren estatua Mamayev Kurgan muinoanIrudi gehiago
Hiriari buruzko lehen berria1589kouztailaren 2koa da, Tsaritsineko gotorlekua lehendabizikoz araudi batean aipatu baitzen. Gotorlekua Volga ibaiaren eskuineko ertzean zegoen,Tsaritsarekin elkartu baino goraxeago. Tsaritsin izena, berriz, 1579an aipatu zuen aurrenekoz Barry izeneko esploratzaile ingeles batek, baina hura ez hiriari buruz, baizik eta Volgako uharteari buruz ari zen. Tsaritsin izenaren jatorriatatarerazkoSary-Su ("Ur Horia") edoSary-Sin ("Uharte Horia") hitzetan egon liteke. Tsaritsin baino lehenago, ibai-ahoanUrrezko Hordaren erreginaren kokagune bat zegoen[3].
1607an gotorlekua erregearen tropen kontra altxatu zen. Matxinada sei hilabete geroago indargabetu zen.XVII. mendearen hasieran 350-400 pertsonek osatzen zuten garnizoia.
1691an Tsaritsinek aduanak ezarri zituen.1708an hiria Kazanguberniari egokitu zioten,1719an Astrakhan guberniari eta1779an Saratov erregeorderriari.1720ko erroldaren arabera, Tsaritsinek 408 biztanle zituen.1773an probintziako hiri nagusi bilakatu zen.1780an Saratoveko guberniari egokitu zioten.XIX. mendean zehar biztanleria gero eta gehiago hazi zen:1807an 3.000 biztanle baino gutxiago bazuen ere,1900an 84.000 izatera iritsi zen[3].
1917ko azarotik aurrera,Errusiako Gerra Zibilean (1917–1923), Tsaritsin eta bere inguruakboltxebikeen etaArmada Zuriaren arteko borroka latzen eszenatoki izan ziren. Hasieran sovieten kontrolpean izan zen arren, 1918an zuriek, Ataman Krasnov buru zutela, hiria setiatu zuen. Boltxebikeek hiru oldarraldiri aurre egin bazieten ere,1919ko ekainean Armada Zuriak,Anton Denikin jenerala buru zela, hiria menderatu zuen.1920ko urtarrilean zuriek alde egin zuten.1925eko apirilaren 10ean Stalingrad izena eman zioten hiriari, Armada Zuriaren aurkako defentsanIosif Stalinek erakutsitako adorea omentzeko[3].
Stalinen agintaldian hiriak industria garapen handia izan zuen, ibai-portuari eta trenbideari esker merkatalgunea izateaz gain.
Hiria industria eta merkataritza gune garrantzitsua zenez,Bigarren Mundu GerranArdatzeko botereek eraso egin zuten. ErrusianAberriaren Gerra Handia deitutako guda hartan, Stalingrad borroka-zelai latz bilakatu zen.Stalingradeko gudua (1942ko abuztuaren 21a-1943ko otsailaren 2a) historiako batailarik odoltsuenetako bat izan zen,eta funtsezkoa gertatu zen, baiSobietar Batasunaren iraupenerako, baiAdolf Hitlerren armada naziaren hondamendirako[4].
Guduan erakutsitako adorea omentzeko, Sobietar BatasunakHiri Heroiko izendatu zuen Stalingrad etaJurgi VI.a Erresuma BatukoakStalingradeko ezpata eskaini zien bertako hiritarrei. Munduko zenbait hirik, guda kalteak pairatu zituztenek bereziki, senidetasun loturak ezarri dituzte Volvogradekin (zerrenda azpian dago). Hiri senidetuetako bat IngalaterrakoCoventry da, Bigarren Mundu Gerrako aireko bonbardaketek suntsitu zutena.
1961ean hiriak Volgograd (Volgako hiria) izena hartu zuen.Nikita Khrustxev buruzagi politikoaren desestalinizazio programaren neurrietako bat izan zen.1985ean,Konstantin Txernenkoren administrazio aldian, berriz ere Stalingrad izendatzeko proposamena plazaratu zen. Oraindik izen horretara bueltatzeko proposamenak daude, baina Errusiako gobernuak ez ditu onartu.
Mamayev Kurgan muinoan eraikitako memorialak, Ama Errusia irudikatzen duen monumentu erraldoiak barne,Stalingradeko guduaren oroitzapena egiten du.
Panorama MuseoakBigarren Mundu Gerrako borroka tresnak erakusgai dauzka. Besteak beste, Mamayev Kurganen monumentua dagoen tokitik ikusitako borroka zelaiaren margo panoramikoa, etaVasili Zaitsev gudariaren erriflea (Enemy at the Gates filmari esker ezaguna) daude.