Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Peter Parker (Tobey Maguire) nerabe lotsati, bakarti eta ikasle ona umetan bere gurasoak zendu ondoren umezurtz gelditu eta May eta Ben osaba-izebekin bizi da. Peter bere bizilaguna den Mary Jane (Kirsten Dunst) neska gazteaz maitemindua dago, baina bere karisma eskasak insitutua Harry Osborne (James Franco) ikasle iritsi berria ez beste lagunik ez izatea ekarriko dio. Egun batez, ikaslgela osoa irakaslearekin batera zientzialari batzuen laborategia bisitatzen ari direla genetikoki eraldatua izan den armiarma batek ezustean eta inor ohartu gabe Peterri kosk egin eta hurrengo egunean bere gorputzak oso ohikoak z diren aldaketak jasam dituela jabetuko da: askoz ere indar gehiago izateaz gain armiarmaren mugikortasun eta arintasuna bereganatu baiditu.