Douglasek grabaketaren lehenengo astean Kubrick aukeratu zuenAnthony Mann ordezkatzeko[1], Kubrickek kontrol artistiko osoa ez zuen film bakarra izanik. Arrakasta itzela izan zuen,Universal Studiosen historian diru gehien bildutako filmea bilakatuz. Hamarkada bat iraun zuen lehen postuan,Airport (1970) filma gailendu zitzaion arte.[2]
Filmea k.a. lehen mendekoerromatar inperioan kokatua da, etaEspartako (Kirk Douglas) izenekoesklabo traziarrak gidaturikomatxinada kontatzen du. Filmaren hasieran mehatzeetan lan egitera behartua den Espartako hezikaitza Lentulus Batiatus (Peter Ustinov) negozio gizonak erosten du, beregladiatore eskolan probetxua aterako diolakoan. Gladiatore eskolan beste esklaboekin harremanak sortuko ditu Espartakok eta Varinia (Jean Simmons) ezagutuko du, Lentulus Batiatusen etxeko esklaboa.
Marcus Licinius Crassus (Lawrence Olivier) senatariaren eta bere lagunen bisita batean zehar esklaboak elkarren aurka borrokatzera behartuak dira, eta horrek giroa gaiztotuko du. Hurrengo egunean esklaboak matxinatu eta gladiadore eskola hartuko dute. Espartakoren gidaritzapean, esklabo ohiek erromaren eskumenetik ihes egiteko plan bat moldatuko dute. Erroman, Crassus eta Gracchus senatariek elkarren aurka duten lehia politikoan abantaila lortzeko erabili nahiko dute esklaboen matxinada hori.