Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sonata-forma

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sonata-forma (sonata-allegro-forma edolehen-mugimendu-forma ere deitua) musika forma mota bat da, orokorrean hiru atal nagusiz osatua dagoena: aurkezpena, garapena, eta berraurkezpena.[1] XVIII. mendearen erdialdetik aurrera (Klasizismoaren hasieran) oso erabilia izan da.

Gehien batmugimendu anitzeko piezen lehen mugimenduan erabili ohi den arren, batzuetan ondorengo mugimenduetan ere erabiltzen da, bereziki azken mugimenduan. Desadostasun gutxi dago, maila handienean, formak hiru atal nagusi dituela: aurkezpen bat, garapen bat, eta berraurkezpen bat; hala ere, egitura orokor horren azpitik, sonata-forma zaila da eredu bakar batean biltzea. Sonata-formaren deskribapen estandarrarekin bat egiten ez duten lanek ere, askotan, egitura analogoak aurkezten dituzte, edo sonata formaren deskribapen estandarraren lanketa edo hedapen gisa azter daitezke.

Behin sonata-forma ezarri ondoren, "sonata" izeneko lanen lehen mugimenduen forma ohikoena bihurtu zen, baita musika klasikoko beste lan luze batzuena ere:sinfonia,kontzertua etahari-laukotea besteak beste.

Eredu formalaren definizioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sonata-allegro mugimendu bat hainbat ataletan banatzen da.

  • Atariko edo sarrera batekin has daiteke, oro har mugimendu nagusia baino motelagoa dena.
  • Aurkezpena da funtsezkoa den lehen atala. Aurkezpenak mugimenduaren lehen material tematikoa aurkezten du: motibo edo talde tematiko bat edo bi, askotan estilo eta tonalitate kontrajarrietan, trantsizio modulatzaile baten bidez konektatuta. Aurkezpena, normalean, itxierazko gai batekin edotakodetta batekin amaitzen da.
  • Aurkezpenagarapen atalak jarraitzen du, non aurretik aurkeztutako material tematikoaren aukeraharmoniko eta texturalak esploratzen diren.
  • Garapenaren osteanberraurkezpena hasten da, tonalitate nagusira itzulita material tematikoa beste behin aurkezteko. Bertan, aurreko ataletan beste tonalitate batzuetan zeuden gai edo materialak behingoztonikan "ebazten" dira.
  • Mugimenduakoda batekin amaitu daiteke, berraurkezpenaren azken kadentziatik haratago.

"Sonata-forma" terminoa polemikoa da, eta ia hasieratik engainagarri deitu izan diote aditu eta konpositoreek. Haren definitzaileek jatorriz aditzera eman zutenez,klasizismo etaerromantizismoko konpositoreek helburu zuten (edo izan behar zuten) molde finko bat omen zen. Dena den, gaur egun, sonata-forma musika analisirako eredutzat hartzen da, eta ez konposizio praktikatzat. Charles Rosenen eta antzeko teorialarien iritziz, hainbeste dira sonata-formaren bariazio eta aldaerak, non "sonata-formak" pluralean aztertu beharko bailirateke. Izan ere, musika klasikoko pieza askok ez dute guztiz hemen azalduko den sonata-formaren ikusmolde estandarrarekin bat egiten.

Aipatutako aldaera edo bariazio horien artean, honako hauek azter daitezke:

Erromantizismo garaian distortsio eta bariazio formalak hain orokortu ziren, ezen hemen deskribatzen den "sonata-forma" ez baita egokia askotan aplikatzen zaizkion egitura musikal konplexuak deskribatzeko (James HepokoskikMahler,Elgar etaSibelius aipatzen eta aztertzen ditu, besteak beste).

Sonata-formarekin antzekotasunak dituztenBarrokoko forma bitar ugarien testuinguruan, sonata-forma hiru ezaugarri hauengatik bereiz daiteke:

  • bereizitako garapen-atal bat
  • lehen subjektuaren etatonikaren aldibereko itzulera
  • bigarren subjektuaren berraurkezpen osoa (edo ia osoa)

Sonata-formaren eskema

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sonata-formaren deskribapen estandarra hau da:

Atarikoa edo Sarrera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Atariko atala hautazkoa da, edo gutxienekora murriztu daiteke. Zabalduz gero, oro har, atal nagusia baino motelagoa da, eta maizdominantean jartzen du arreta. Aurrerago aurkezpenean azalduko den materiala izan dezake edo ez. Atarikoak mugimenduaren pisua handitzen du (Mozarten K. 465 "Disonantzia" Laukotean ikus daitekeen moduan, adibidez), eta, gainera, konpositoreari bere kabuz hasteko arinegia litzatekeen gai batekin hasteko aukera ematen dio,Haydnen 103. Sinfonian ("Errepika") bezala. Atarikoa normalean ez da aurkezpenaren errepikapenean sartzen:BeethovenenPathétique horren kontraadibide posiblea da. Askoz geroago,Chopinek ere atarikoa errepikapenean sartu zuen bere Bigarren Piano Sonatan (Op. 35).

Zenbaitetan, atariko materiala jatorrizko tempoan berragertzen da aurrerago mugimenduan. Askotan, kodan ere gertatzen da hori; esate baterako, Mozarten Re maiorreko Hari boskotean, K. 593, Haydnen 103. Sinfonian ("Errepika"), Beethovenen 8. Piano Sonatan ("Pathétique"), edoSchuberten 9. Sinfonian ("Handia"). Batzuetan lehenago ager daiteke:Pathétique Sonatan garapenaren hasieran gertatzen da, eta Schuberten 1. Sinfonian berraurkezpenaren hasieran.

Aurkezpena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Haydnen Teklatu Sonata,Hob. XVI: G1, I
Lehen subjektua (Sol maior) eta kontrasubjektutik trantsizioa (Re maiorrera), 1–12 konpasak[2]: 136 
Bigarren subjektuaren hasiera (Re maior), 13–16 konpasak
Bigarren subjektuaren amaiera eta itxiera edokodatxoa (Re maior), 17–28 konpasak
Garapena, 29–53 konpasak[2]: 138–139 
Garapenaren amaiera (birtrantsizioa), 54–57 konpasak[2]: 140 
Berraurkezpena, 58–80 konpasak[2]: 140–141 

Aurkezpenean mugimenduaren material tematiko nagusia aurkezten da. Atal hau, gainera, hainbat azpiataletan bana daiteke:

  • Lehenengo subjektua edosubjektu taldea – gai batez edo gehiagoz osatuta dago, guztiaktonikan. Salbuespenak badaude ere, pieza gehienek forma hori jarraitzen dute.
  • Trantsizioa edozubia – atal honetan konpositoreak lehenengo subjektuaren tonalitatetik bigarrenarenera modulatzen du. Lehen taldea tonalitate maior batean badago, bigarren taldea normalean harendominantean egongo da. Aldiz, lehenengo taldea tonalitate minor batean badago, bigarren taldea normaleanerlatibo maiorrean egongo da.
  • Bigarren subjektua edosubjektu taldea – gai bat edo gehiago tonalitate ezberdin batean (normalean dominantean). Bigarren subjektuko materiala askotan lehen subjektukoarekiko ezberdina da erritmoari edo aldarteari dagokionez (askotan, lirikoagoa izan ohi da), etapiano dinamikaz adierazi ohi da.
  • Itxiera (edo itxiera-eremua) – bigarren subjektua amaitu ondorengo atzizkia da, tonalitate berria indartzen duena. Itxierak bigarren subjektu taldean entzundakotik bereizten den musika-materiala dakar, eta askotan material tematiko berria eta bereizia aurkezten du.

Aurkezpena errepikatu ohi da, batez ere klasizismoko eta erromantizismo goiztiarreko lanetan; gehienbat bakarkako edo ganberako lan eta sinfonietan, eta ez hainbeste kontzertuetan. Askotan, baina ez beti, lehen eta bigarren bukaerak erabiltzen dira aurkezpenaren azken konpasetan; lehenengoa aurkezpena hasi zen tonikara itzultzeko, eta bigarrena garapenerantz seinalatzeko.

Garapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, garapena aurkezpena amaitu den tonalitate berean hasten da, eta bere ibilbidean zehar tonalitate ezberdin askotan zehar mugi daiteke. Normalean aurkezpeneko gai bat edo gehiago izan ohi ditu, elkarren ondoan jarrita eta eraldatuta, baina material edo gai berriak ere izan ditzake. Materialaren zatiketa, sekuentziazioa eta hauek guztiak tonalitate urrunetara eramatea dira bertan jazotzen diren eraldaketa nagusienak, besteak beste.

Garapenaren luzera asko aldatzen da piezatik piezara eta garaitik garaira. Batzuetan nahiko laburra da aurkezpenarekin alderatuta (Gaueko serenata tixikiaren lehen mugimenduan, adibidez) eta beste kasu batzuetan nahiko luzea eta zehatza izan daiteke ("Eroica" Sinfoniaren lehen mugimenduan, adibidez). Klasizismoko garapenak laburragoak izan ohi dira, garai horretako konpositoreek simetria izugarri hartzen baitzuten aintzat, aro erromantikoan ez bezala, non garapen-atalek askoz garrantzi espresibo handiagoa hartzen duten. Hala ere, ia beti beste atalek baino ezegonkortasun tonal, harmoniko etaerritmiko handiagoa erakusten du. Kasu gutxi batzuetan, normalean kontzertu klasiko berantiarretan eta erromantiko goiztiarretan, garapenean bigarren aurkezpen bat azaldu daiteke, gehienetan tonikaren erlatibo minorrean dagoena.[3]

Garapenaren amaieran, musika normalean tonikara itzuliko da, berraurkezpena prestatzeko. Zenbaitetan subdominantera ere itzul daiteke, eta jarraian aurkezpenean egindako trantsizio bera burutu bigarren subjektu taldea tonikan egon dadin. Garapenetik berraurkezpenerako trantsizioa une erabakigarria da: lehen subjektu taldearen tonikarako itzulera prestatzen da.

Salbuespenen artean,Brahmsen Lehen Piano Sonataren lehen mugimendua dago. Mugimendua Do maiorren dago, beraz garapenaren amaieran Sol dominante-akorde zazpiduna da espero dena. Aldiz, Do dominante-akorde zazpiduna ekinez azpimarratzen du, berraurkezpena Fa maiorren hastera balihoa bezala, baina jarraian lehen subjektua Do maiorren itzultzen da berdin-berdin, ezer gertatu ez balitz bezala. Beste salbuespen batSchuberten9. Sinfoniaren laugarren mugimendua da, hau ere Do maiorren. Garapenaren amaieran Sol dominante-akordea luzatzen du, baina bat-batean lehen subjektuaMi bemol maior mediante bemolean hasten da.

Bereziki ohikoa den salbuespen bat dominantea erlatibo minorraren dominantearekin ordezkatzea da: honen adibide bat Haydnen Op. 54ko Hirugarren Hari Laukotearen lehen mugimendua da, Mi maiorren.

Nohizbehinka, berraurkezpenak hasiera faltsua izan dezake, non lehen subjektu taldearen irekiera-materiala garapena amaitu aurretik aurkezten den. Musikak tonikarantz modulatzen jarraitzen duenean sortzen den harridura efektu komiko edo dramatiko gisa erabil daiteke. Adibide bat Haydnen Op. 76ko Lehen Hari Laukotearen lehen mugimenduan gertatzen da, Sol maiorren.

Berraurkezpena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Berraurkezpena aurkezpenaren errepikapen aldatua da, eta honetan datza:

  • Lehenengo subjektua edosubjektu taldea – normalean aurkezpeneko tonalitate eta forma berean izaten da.
  • Trantsizioa edozubia – askotan aldatua azaltzen da, musika tonalitate berri baterantz bideratu behar baitu (tonikara, eta ez dominantera). Batzuetan material labur berri bat aurkezten du,bigarren garapena ere deitua.
  • Bigarren subjektua edosubjektu taldea – normalean aurkezpenean zeukan forma berdinean, baina orain tonalitate nagusian (tonikan). Honek batzuetan modua maiorretik minorrera aldatzea dakar, edo alderantziz, Mozarten40. Sinfoniaren lehen mugimenduan gertatzen den bezala (K. 550). Maizago, ordea, tonalitate nagusiarenparalelo maiorrean berregituratzen da (Beethovenen5. Sinfonian bezala, adibidez, non bigarren subjektu taldea Do maiorren berraurkezten den, sinfoniaren tonalitate nagusia Do minor izanda). Tonalitatea hemen modua (maiorra edo minorra) baino garrantzitsuagoa da; berraurkezpenak tonalitateen arteko oreka ekartzea baitu helburu, materialen modua aldatzen bada ere.

Berraurkezpen formaren salbuespenen artean, Mozart eta Haydnen lanak daude, lehen subjektu taldea garapenean luze landu ostean berraurkezpena zuzenean bigarren subjektu taldearekin hasten dutelarik. Bestalde, garapenean bigarren subjektu taldeko gairen bat tonika maior edo minorrean edota subdominantean luze landu bada, berraurkezpenean alde batera utzia izan daiteke. Horren adibide dira Mozarten Do minorreko K. 457 Piano sonataren hasierako mugimenduak, eta Haydnen Op. 77ko Lehen Hari laukotea, Sol maiorren.

Koda

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Koda hautazkoa da klasizismoko lanetan, baina funtsezkoa bilakatu zenerromantizismoko lan askotan. Berraurkezpenaren azken kadentziaren ondoren, mugimenduak koda batekin jarrai dezake, ordura arte erabilitako materiala izango duena, eta askotan jatorrizko tonalitateankadentzia perfektu batekin amaitzen da. Kodak asko aldatzen dira luzeran, baina, sarrerak bezala, ez dira klasizismoan, oro har, lanaren "argumentuaren" parte kontsideratzen. XIX. mendean kodak sonata formaren zati garrantzitsu eta funtsezkoak bihurtu ziren. Beethovenen3. Sinfoniaren lehen mugimendua koda luze baten adibide da, baitaBeethovenen8. Sinfoniaren finalea ere, arraroki luzea dena.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Hiztegi terminologikoak eta normalizazio-txostenak» www.euskadi.eus (Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia) (kontsulta data: 2025-03-02).
  2. abcd ISBN978-0-07-310188-0..
  3. Wingfield, Paul. (2008). «Beyond 'Norms and Deformations': Towards a Theory of Sonata Form as Reception History» Music Analysis 27 (1): 137–177.  doi:10.1111/j.1468-2249.2008.00283.x. ISSN0262-5245..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sonata-forma&oldid=10208165"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp