Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Solomon R. Guggenheim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Solomon R. Guggenheim

Bizitza
JaiotzaFiladelfia1861ekootsailaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1949koazaroaren 3a (88 urte)
Hobiratze lekuaSalem Fields Cemetery(en)Itzuli
Familia
AitaMeyer Guggenheim
AmaBarbara Meyer
Ezkontidea(k)Irene Guggenheim(en)Itzuli (1895 -  ezezaguna)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaGuggenheim family(en)Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarte bildumagilea,ekintzailea etaindustrialaria

Find a Grave: 53419137Edit the value on Wikidata

Solomon Robert Guggenheim (Filadelfia,1861ekootsailaren 2a-New York,1949koazaroaren 3a) enpresari eta aberats estatubatuarra, arte bildumagile etafilantropoa izan zen.[1]

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

SolomonFiladelfian jaio zen,Pennsylvanian. Familiajudu baten altzoan jaio zen: aita Meyer Guggenheim zen eta Solomonen anaiak Simon, Benjamin eta Daniel ziren. Suitzan ikasi zuen, gero Estatu Batuetara itzuli zen meatzaritzan eta metalurgian familiako negozioan lan egiteko, urteak geroago Alaskan Yukon Gold Company sortu zuen.[2]1904an Braden Copper Company sortu berriaren lehen presidentea izan zen; meategi hori munduko lurpeko meategirik handiena izatera iritsi zen. Irene M.Rothschildekin (1868-1954) ezkondu zen. 1919an bere negozioak utzi zituen bere arte bilduman buru belarri aritzeko; horretan,Hilla Rebay margolari alemaniarrak lagundu zion. 1937anSolomon R. Guggenheim Fundazioa sortu zuen,arte modernoaren garapena eta hedapena bultzatzeko asmoz. 1949an hil zen.Brooklyngo Salem Fields Cemetery hilerrian lurperatuta dago.[3]

Lehen museoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

New York hirikoSolomon R. Guggenheim Museoa, 1955 eta 1959 artean eraiki zen. Eraikinaren diseinuaFrank Lloyd Wright arkitektoarena izan zen. Solomonen omenez haren izenarekin bataiatu zuten. Museo horren lan asko Salomonen bilduma pertsonaletik zetozen. Hiru alaba izan zituen, tarteanEleanor Guggenheim (gero Lady Castle Stewart bihurtua) etaGertrude Guggenheim.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. https://es.findagrave.com/memorial/53419137/solomon-robert-guggenheim
  2. https://web.archive.org/web/20111115010246/http://pabook.libraries.psu.edu/palitmap/bios/Guggenheim__Solomon.html
  3. Ibidem

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Solomon_R._Guggenheim&oldid=9118341"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp