Sirizio[1]Eliza Katolikoko 38.aita santua izan zen,384tik399 arte.
Damaso I.a aita santua hil ondoren, honen ordezko izateko hautagairik hoberenaJeronimo zen, baina, bere izaera gogorra eta bere hitz mingarrien ondorioz, ez zuen behar adina onarpen izan. Sirizio aukeratua izan zen, bere aitasantualdia384an hasi zuena. Aukeraketa honekin atsekabeturik, Jeronimo,Erroma utzi eta Ekialdera joan zen.
Sirizio, bere autoritatea bere dekretuetan honako hauek bezalako hitzak erabili zituen lehen aita santua da: "Agintzen dugu", "Dekretatzen dugu", "Gure autoritateagatik"... enperadorearen ohiko estilo erretorikoan. Sirizio, gainera,Aita Santu titulua erabili zuen lehena ere bada.
San Paulo Harresiz Kanpokoaren lehenbasilika ere sagaratu zuen. Bere izena,1823an ia osorik suntsitu zuen sutean kaltetua izan ez zen basilika honetako zutabeetako batean ikus daiteke oraindik.
Klerigoentzekozelibatua agindu zuen.
399koazaroak 26an hil zen, etaPristzilaren katakonban lurperatuta dago.XVIII. menderarte, bere izena ez zen santuen zerrendan sartu,Benedikto XIV.aren aitasantualdira arte.