Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sirât

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sirât
Jatorria
Argitaratze-data2025
IzenburuaSirāt etaصراط
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
frantsesa
ingelesa
arabiera
Jatorrizko herrialdeaEspainia etaFrantzia
Honen izena daramaAs-Sirāt(en)Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa,film post-apokaliptikoa etaRoad moviea
Iraupena115 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Óliver Laxe
Gidoigilea(k)Óliver Laxe
Santiago Fillol

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaAgustín Almodóvar(en)Itzuli
Pedro Almodóvar
[[Kategoria:Agustín Almodóvar(en)Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaMovistar Plus+
El Deseo

Argazki-zuzendariaMauro Herce
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt32298285Filmaffinity: 780154Allocine: 317783Rottentomatoes: m/siratAllmovie: am635989Metacritic: movie/siratEdit the value on Wikidata

Sirât2025ekoÓliver Laxe galiziarzinema zuzendariarenfilm dramatikoa da. Publikoaren Saria jaso zuen 2025ekoCannesko zinemaldian.

Sinopsia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Marokoko desertua. Hautsez beteriko hainbat bozgorailu muntatzen ari dira. Egiten duten zarata gertu dauden arroilek ekartzen dute bueltan, soinua areagotuta. Hutsik zegoen desertua gorputzez betetzen da. Alde batetik bestera mugitzen dira, birak ematen dituzte, astindu egiten dira. Eguzkiak errea dute azala, denborak urratuak jantziak, baina horrek guztiak ez du axola; musika eta gorputza musika horren erritmoan, askatasunez mugitzea da orain garrantzitsua.Trantzean dauden gorputzak dira, eta onarpen eta euforia giroa arnasten da.

Luis eta hamar urteko haren seme Estebanravearen erdian daude: lekuz kanpo dauden bi gorputz. Dantzan ari direnei hurbildu zaizkie, banan-banan, neska baten argazkia erakutsiz. Irudikoa Mar da, Luisen alaba eta Estebanen arreba, eta bost hilabetean ez dute haren berririk izan. Ustez desertuko festa horien parte izan litekeelakoan haren bila joan dira, baina ez dirudi inork ezagutzen duenik. Handik egun batzuetara barru besterave bat egingo dela esan die Jadek,Mauritaniatik gertu. Militarrek festa amaitzera behartu dituzte, larrialdi egoera dekretatuz, eta aita-semeak bigarrenraverantz abiatu dira, Stef, Josh, Tonin, Bigui eta Jaden atzetik.[1]

Filmatzeko lekuen artean Barrachinako euri-bidea dago (Teruel).[2]

Aktoreak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Oliver Laxe zuzendaria Publikoaren Sariarekin 2025ekoCannesko zinemaldian.
  • Sergi López: Luis
  • Bruno Núñez Arjona: Esteban
  • Richard Bellamy: Bigui
  • Stefania Gadda: Stef
  • Joshua Liam Henderson: Josh
  • Tonin Janvier: Tonin
  • Jade Oukid: Jade

Ekoizpena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2023ko azaroan, oraindik garapenean zegoenean, filmak 1,2 milioi euroko diru-laguntza jaso zuenZinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak emanik.[3] 2024ko urtarrilean,Movistar Plus+ plataformak ekoitzi zituen bost proiektu zinematografikoren berri eman zuen (Óliver Laxerenak barne,Rodrigo Sorogoyen,Icíar Bollaín,Alberto Rodríguea etaAna Rujasekin batera).[4] Artean izenbururik ez zuen proiektua honela deskribatu zuen Laxek: «Marokon basamortuko festa batera batera joandako batzuei buruzko istorio bat, haien artean alaba eta arreba galdua bilatzen ari diren aita-semeak», zerbait «oso hipnotikoa eta oso sentsoriala» zelakoan.[4][5] Bere filmografiako «politikoena» eta «erradikalena» izango zela ere aipatu zuen.[6]

Sergi López etaBruno Núñez Arjona aktoreaz gain, aktore ez profesionalak ere baditu filmak.[7] Filmaketa Espainian eta Marokon egin zen, 2024ko maiatzetik uztailera.[8][9] Finantzaketa zela eta, filmaketaren zati bat Espainian filmatu behar zenez,Atlas mendikateko basamortu-eremuak eta Marokokoantiatlasak ordezka zitzaketen kokalekuak bilatu ziren.[10] Hasiera batean LosMonegros aukera bezala planteatu zen, baina Laxek onartu egin zuen Aragon Film Commission-eko koordinatzailearenBarrachinako ranblan filmatzeko proposamena.[10] Laxek «jainkoek zizelkatutako inguru» moduan deskribatu zuen eremua eta, dirudienez, lekuak gidoiari sartu zizkion ideiak eman zizkion.[10] Ekoizpen taldeak hilabetez filmatu zuen Teruel etaZaragozako probintzietan, lau astez Marokora lekualdatu aurretik: hor,Rachidia etaErfoudetik gertu filmatu zuten.[11] Laxek adierazi zuen ekoizpen taldeak bero handia eta hondar ekaitzak bizi izan zituela Marokon filmatzen ari zela.[8] Filma 16 mm-tan filmatu zen.[12]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Dantzak emanen ditu erantzunak» Berria 2025-06-04 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. Rivera, Alfonso. (17 June 2024). «Óliver Laxe attends the last party in the desert» Cineuropa.
  3. Rivera, Alfonso. (15 November 2023). «Spain's ICAA distributes 30 million euros in general grants» Cineuropa.
  4. ab«Rodrigo Sorogoyen, Ana Rujas, Icíar Bollaín, Alberto Rodríguez y Oliver Laxe dirigen las nuevas películas de Movistar +» ABC 18 January 2024.
  5. Hopewell, John. (18 January 2024). «Movistar Plus+ Backs Rodrigo Sorogoyen, Iciar Bollain, Alberto Rodriguez Features as Spanish TV Giant Becomes Movie Powerhouse» Variety.
  6. Zurro, Javier. (10 April 2025). «Carla Simón y Óliver Laxe competirán por la Palma de Oro en un Festival de Cannes que encumbra al cine español» El Diario.
  7. Hernández, Nuria. (11 April 2025). «Oliver Laxe, el parisino afincado en Galicia que conquista Cannes: amor por Marruecos y un refugio en una aldea llena de águilas y zorros» Vanity Fair España.
  8. abLang, Jamie. (15 May 2025). «Oliver Laxe Sees 'Sirat' as Accessible Art With a Tribal Beat» Variety.
  9. Artigas, Miguel Ángel. (8 May 2024). «El director gallego Oliver Laxe comienza en Teruel el rodaje de su cuarto largometraje» Diario de Teruel.
  10. abcArtigas, Miguel Ángel. (13 March 2024). «Teruel podría estar presente en el Festival Internacional de Cine de Cannes en 2025» Diario de Teruel.
  11. MacNab, Geoffrey. (13 May 2025). «Producer Oriol Maymo on filming Oliver Laxe's 'Sirat' in the searing desert heat» Screen Global Production.
  12. Mantilla, Daniel. (6 May 2024). «Sergi López y Bruno Núñez protagonizan la nueva película de Óliver Laxe, que se rueda ya en España y Marruecos» Kinótico.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sirât&oldid=10337742"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp