Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sindrome

Wikipedia, Entziklopedia askea

Medikuntzan etapsikologian,sindromea klinikoki antzeman daitezkeen eta aldi berean agertzen diren ezaugarri, zeinu,sintoma eta fenomenoen multzoa da, eta askotan, horietako baten agerpenak gainerakoak ere existi daitezkeela adierazten dio medikuari.

Azken aldiansindrome hitza medikuntzatik kanpo ere erabili izan da elkarrekin agertzen diren fenomenoen multzoak izendatzeko.

Sindrome batzuk, esaterakoDown sindromeak, jatorri bakarra daukate; beste batzuk berriz, esaterakoParkinson sindromeak kausa posible anitz izan ditzake. Beste kasu batzuetan, sindromearen zergatia ezezaguna da.

Sindrome hitzagrezieratik dator (συνδρομή,sundromē) eta "sintomen aldibereko agerpena" esan nahi du (σύν,syn, "elkarrekin" eta δρόμος,dromos, "bidea").

Sarritan, jatorriz sintomen multzo bat adierazteko erabili izan den sindrome izenak geroago ere, nahiz eta azpian dagoen kausa aurkitu, erabiltzen jarraitzen da; baita funtsezko kausa batek baino gehiagok sindrome bera ekoizten dutenean ere.

Sindrome askoeponimoak dira, alegia aurkitzailearen izena daramate. Esate baterako,Down sindromea,Churg-Strauss sindromea,Gilbert sindromea edo Klinefelter sindromea.

Beste adibide ezagun batzuk:

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sindrome&oldid=7357799"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp