Simon Wiesenthal (Buczacz,Austria-Hungaria, gaurkoUkrainan,1908koabenduaren 31 –Viena,2005ekoirailaren 20a) arkitektoa zen, baina ikertzaile judua izan zelako hartu zuen ospea.Bigarren Mundu Gerra garaian, Mauthausen-Guseneko kontzentrazio eremuan egon zen preso eta, handik irten ondoren, gerra kriminal naziak identifikatu eta lokalizatzen eman zuen bere bizitzaren gehiengoa, iheslari horiek justiziaren aurrera eramaten ahaleginduz.
Arkitektura ikasi zuen.1932an,Pragako Unibertsitate Teknikoan titulatu zen, Lvoveko Unibertsitate Politeknikoan (Leopolis) ez zutelako hartu.
1936an, Cyla Muellerrekin ezkondu zen etaLeopolisen bizi ziren; garai hartan,Polonian zegoen hiri hau, gaur egun,Ukrainari badagokio ere.
Molotov-Ribbentropeko Itunaren arabera,SESBek hiria okupatu zuen. Sobietar polizia sekretuak Simonen aitaordea eta anaiaordea asasinatu zituen eta Wiesenthal estatuarentzat lan egin beharrean izan zen.
1941ean,AlemaniakSESB inbaditu zuen eta Wiesenthal eta bere sendia nazien eskuetan erori zirenTxekoslobakian. Cyla, Simonen emaztea, ilehoria zen eta bere itxurak eta Poloniako Erresistentziak eskuratu zion dokumentazio faltsuak judua zela ezkutatzen lagundu zion. Arkitektoak trenbidearen mapak egin zizkien horren truke, baina zorteak ez zion berari lagundu.
Ondoren etorri ziren 4 urtetan, 12kontzentrazio esparru ezberdinetan sartu zuten eta exekuzioaren ateetan egon zen behin baino gehiagotan. Desesperatuta, bere buruaz beste egiten ahalegindu zen eta eskumuturrak ebaki zituen. Hala ere,genozidioan parte hartzen ari ziren kriminal nazien izenak apuntatzen joan zen eta,AEBetako tropek liberatu zutenean, haien bila hasi zen eten gabe. Kontuan izan behar da, naziek Simonen familiako 89 bat kide erail zituztela.
1945ean,AEBetako tropek askatu zuten WiesenthalMauthausenen. Ez zen 45 kg-tara iristen. Osasuna berreskuratu bezain pronto, amerikarrei eskaini zizkien kriminal nazien gaineko apunteak etaNurembergeko epaiketetan egin zuen lan, dokumentazioa biltzen.
1947an, bera eta beste 30 bolondresen artean, Linzeko Dokumentazio Juduaren Zentrua sortu zuten, ondoren etorriko ziren prozesuetarako informazioa bilatzeko xedean. Hala ere,AEB etaSESBek berehala galdu zuten gerra krimenen aurkako prozesuak sustatzeko grina eta taldea desegin egin zen.
Wiesenthalek, ordea,Bigarren Mundu Gerraren ondorioz kaltetutakoei laguntzen jarraitu zuen lanean eta informazioa osatzen joan zen bere aisialdian.
Garrantzi handikoa izan zenAzken Soluzioaren arduradun nagusienetakoa zenAdolf Eichmannen harrapaketa eta epaiketan.1954an, WiesenthalekAdolf Eichmann kriminal nazia lokalizatu eta identifikatu zuenBuenos Airesen.Israeleko Yad Vashem Holokaustoaren Ikerketa Zentruari eman zion horren berri eta, hasieran hango zuzendariak ez bazuten ere gehiegi lagundu, azkenean,Mosadek harrapatu zuenGaribaldi Operazioan.
1960an,Argentinako hiriburuan bahitu zutenEichmann,Europako milioika juduen deportazioa eta heriotza planeatu zuen nazia.Israelera eraman zuten eta1961ean heriotza zigorra egotzi zioten. Epaiketa telebistaz zabaldu zuten eta,1962an, exekutatu zuten.
Arrakasta haren ondoren, mundu guztiko donazioak iritsi zitzaizkion eta, urte berean, Wiesenthalek Dokumentazio Juduaren Zentrua ireki zuen berriro. Beste kasu batzuetan lan egiteko aukera izan zuen etaKarl Silberbauer izan zen ezagunenetako bat,Anne Frank arrestatzeko agindua eman zuenGestapoko ofiziala;1963an aurkitu zuten, polizia lanetan ari zeneanVienan. Silberbauerren aitorpenak garai hartan,Anne Franken egunkaria egiazkoa ez zela zioen taldea isilarazteko balio izan zuen.
Identifikatu zuten beste bat,Hermine Braunsteiner izan zen;New YorkekoQueensen bizi zen etxekoandrea zen. Ehunka haurren erailketaz arduratu zen gerra garaian.
1979an,OIS erakundeak,AEBetako Ikerketa Bulego Bereziak,genozidioan parte hartu zuten susmagarrien gaineko informazioa bateratu zuen Wiesenthalekin.
1989an, OISen deklarazioak mundua harritu zuen:Kurt Waldheim,Austriako presidentea etaNBEren idazkari ohia, nazien kolaboratzaile izan zen gerra garaian. Wiesenthalen ustez, Waldheim beti izan zen kriminal nazien jakitun, baina ezin izan zen bere partaidetza zuzena frogatu. Simon Wiesenthal Holocaust Center erakundeakantisemitismoa salatu zuen, neonaziak bigilatu,Los Angeleseko etaJerusalemeko Tolerantzia Museotan lan egin eta gerra kriminal naziak epailearen aurrera eramaten lagundu zuen.
1970an, austriar politikan lardaskatuta ibili zen,Bruno Kreisky sozialistaren gobernu berriko ministro ugariHirugarren Reicheko kide izan zirela esan zuenean. Kreisky, judua bera ere, Wiesenthalen aurka jarri zen etaNestbeschmutzer deitu zion (bere habia zikintzen duen txoria). Urtetan jaso zituen mehatxuak eta,1982an, bonba bat lehertu zen bereVienako etxe atarian. Neonazi alemaniar eta austriarrak erabat haserre zeuden berarekin.
58 urte lanean eman ondoren,2003ko apirilean erretiratuko zela adierazi zuen, bila zebilen eta bizirik zirauten asasino guztiak aurkitu zituela-eta:
"Agian badira gehiago, baina zaharregiak eta ahulegiak epaiketa bati aurre egiteko. Nire lana egina dago." - Hala ere, bere ustez, bat zegoen oraindik libre eta bizirik,Alois Brunner, Eichmannen gertuko laguntzailea,Sirian gordeta dagoela uste dena.
Kritikak ere izan zituen, baina kontua da, bere bizitzan, Wiesenthalek 1.100 gerra kriminal baino gehiago eraman zituen epailearen aurrera mundu guztian zehar.
Era berean, Zaldunen Ordenak Simon Wiesenthal Holocaust Center erakundearen lana ere errekonozitu zuen.
Beste ohore batzuk ere jaso zituen: AEBetako Kongresuaren urrezko domina, Holandako Askatasunaren domina, Luxemburgoko Askatasunaren domina, Frantziako Ohorezko Legioarena, Austria eta Frantziako erresistentzi taldeenak...
Ira LevinenBrasileko haurrak eleberrian agertzen den Yakov Liebermann pertsonaia Wiesenthalen oinarritzen da.
Frederick ForsythenOdessa eleberrian Wiesenthal agertzen da pasadizo batean, nazi baten bila dabilen alemaniar kazetari bati informazioa ematen.